MARIANO RAJOY jauna bere bunkerrean dago, egoerari nola aurre egingo ei dion aztertzen, eta lehen urratsak sendo emateko prest. Ez du oraino ezer iragarri, baina badakigu zer dakarren: aurrekontuen hersturaren norabidean, Rajoyk bata bestearen atzean beteko ditu Europako Banku Zentralak eta Alemaniak aholkatutako irizpide eta neurriak, “merkatuek” diotena alegia. Aurretik PSOEk eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok egin duten gauza bera. Hau da, Europako sozialdemokraziak Grezian, Portugalen edo beste hainbat herrialdetan egin duena. “Ez baitago krisi ekonomikotik ateratzeko beste biderik, gastu publikoa murriztea, zorra ordaindu ahal izateko eta merkatuek ez gaitzaten zigortu”, dio doktrina neoliberalak.
Baina zergatik murriztu behar da gastu publikoa, Espainiaren zor publikoa Europako Batasuneko txikienetakoa denean? BPGaren %60,1 da Espainiako zor publikoa, Frantziakoa %82, Alemaniakoa %83 eta Italiakoa %119, adibidez). Zergatik herritarren bizi mailan eragin itzela duten murrizketak, zor publikoaren handitzea ez datorrenean gastuaren gehitzetik diru sarreren gutxitzetik baino?
Erantzuna Espainiako zor pribatuan dago eta hau bai da Europako handienetakoa. Zorpetze maila handiak arazoak dakarzkio edonori, baina areago egoera horretan krisi ekonomikoak harrapatzen badu. Baina, gainera, egoera biziki larritzen da, finantza merkatuen aurrean Espainiako Gobernuak zor horiek ordainduko diren bermea beregatzatzen badu, horrela finantza merkatu horien zigorra saihestuko duelakoan. Bistan da ez duela lortzen.
Irakurleak askotan irakurriko zuen zein zorpetuta dauden Espainiako familiak eta hala da. Baina zor pribatuaren zati bat besterik ez da hori, eta ez handiena. Horrela banatzen da Espainiak guztira duen zorra (4,25 milioi euro): 700.000 milioi euro publikoa; familiena bilioi bat baino gutxixeago; enpresena 1,3 bilioi; eta bankuena 1,35 bilioi (baxuenetik jota).
Orduan, familia batek arazoak baditu eta hipotekatutako etxea galtzen badu, hori arazo handia da –esaten da–, baina familia hori ez zen behar beste arduratsua izan bere garaian eta orain ondorioak jasan behar ditu –gaineratzen da–. Espainiako Gobernua ez da horretan sartuko, ez bada legea betearazi eta familia etxe horretatik kanporatzeko.
BANKUEKIN guztiz kontrakoa da, familiek baino askoz zor handiagoa dute Espainian, baina Gobernuak jarriko du 100.000 milioi euroko fondo bat aurrezki kutxen zorrak kitatu eta hauek egoera osasuntsuan jartzeko. Baina are eta larriagoa, zor horren zati handi bat atzerriko bankuekin denez (nagusiki frantsesak, alemanak eta estatubatuarrak), Gobernuak adierazi nahi die Espainiako kutxa eta bankuek beteko dutela beren ordainketa, eta Gobernua bera dela horren berme. Eta hortik dator aurrekontuetako murrizketa itzelen arazoa, ez zor publikotik, zor pribatutik eta batez ere enpresa handi eta bankuen zorretatik.
Azken finean, doktrina neoliberalak azaltzen du ezin direla zorretan diren herritarrak zuzenean erreskatatu, erreskate hori ekonomiaren hazkundeak ekarriko duela, enpleguaren sorrerak... Bankuak erreskatatzea, ordea, ezinbestekoa da, hauen maileguak pertsonarentzat odola bezalakoak direlako ekonomiarentzat, eta hauek ondoratuz gero ekonomia ondoratuko litzatekeelako.
Ez dago irtenbiderik eskema horretan: azken hiru hamarkadetako desarautzearen ondorioz, finantza munduak ia nahi duena egin izan du eta horrek ekarri zuen 2007ko finantza krisia. Burbuilak sortu, gutxi batzuk ikaragarri aberastu eta, errealitate ekonomikoari erantzuten ez dioten burbuilak direnez, hauek eztanda egitean krisi itzela eragiten dute. Horregatik, 2007ko krisiaren ondoren, gobernuek esan zuten ezinbestekoa zela finantza mundua arautzea. Baina jai, ez da ezertxo ere egin eta “merkatuek” agintzen jarraitzen dute, eta nola gainera.
Ez al da, beraz, alternatibarik Rajoyren bulegoan gertatzen ari denari? Bai, baldin eta herritarrak eta ez finantza merkatuak jartzen badira konponbidearen erdigunean. Egongo da, baldin eta herritarrok, bakoitzak berean eta batez ere multzoan, bilatzen baditugu. Ezetz esatea da lehen urratsa. Gero, apurka, bestelako urratsak ematea, zergekin Gipuzkoako Diputazioan egiten ari diren bezala, adibidez.
Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]