Itzaleko bidea

  • Astronomia Emakume erakusketa ibiltariaren osagarri, emakumearen eta zientziaren arteko harremana aztertu du Paloma Alcalá fisikari madrildarrak Gonatan eta zientzian hitzaldian. Azaldu duenez, emakume ikasleen kopurua %54 bada ere, ikertzaileen bi heren gizonezkoak dira gaur egun Espainiako Estatuan. Nabaria da, oraindik ere, zientziaren munduari darion bazterkeria.

Elizabeth Garrett (ezkerreko irudian paziente batekin, Britannica.com webguneko marrazki batean) Britainia Handiko lehen emakume medikua izan zen. 1918an, emakumeentzako medikuntza ikastetxea zabaldu zuen.
Elizabeth Garrett (ezkerreko irudian paziente batekin, Britannica.com webguneko marrazki batean) Britainia Handiko lehen emakume medikua izan zen. 1918an, emakumeentzako medikuntza ikastetxea zabaldu zuen.

Fisikaria eta filosofoa izateaz gain, irakaslea ere bada Paloma Alcalá eta Gonatan eta Zientzian ekimena sortu zuen 1990eko hamarkadan, neskak zientzia arloko ikasketak egitera animatzeko asmoz. Hala, zientzietan aitzindari izan diren hainbat emakumeren biografiak abiapuntu hartuta, emakumeak zientzian aritzeko izandako arazoak eta horiei aurre egiteko erabilitako estrategiak aztertu ditu Alcalák.

Amelia Valcárcel filosofoaren ustez, lau dira jakinduria akademikora ailegatzeko emakumeek igo behar dituzten mailak: ikasteko aukera bermatzea da lehenengo urratsa; ondoren, lortutako tituluak gizonezkoenekin parekatzea; hirugarrena, ikasitako ogibidea garatzeko eskubidea izatea; eta azkena, elitean sartzea.

Lehenengo mailari dagokionez, Berpizkunde aroan emakumeak ikasteko bide bi zituela dio Alcalák. Batetik, aristokratek hautatu ohi zutena: nork bere kabuz eta tutoreek lagunduta ikastea; hori bai, aurretik argi utziz ikasitakoa sekula ez zutela lan egiteko erabiliko. Bestetik, gremioen egituran oinarritutako bidea zegoen. Hori da, esaterako, Maria Winkelman astrologoak (1670-1720) hautatu zuena. Aitarekin egin zituen lehenengo ikasketak eta nekazaritzari lotutako egutegiak egiten zituen artisau batekin ikasten jarraitu zuen gero. Garai haietan, ez ziren gutxi artisau izateaz gain ikasketa akademikoak ere eginda zituzten astrologoak, Winkelmanen senar izango zena kasu, Gottfried Kirch. Asko izan ziren emakumezko astrologoaren ikerketak: 1702an, kometa bat aurkitu zuen eta Berlingo Zientzia Akademiaren presidente Leibnizek sutsuki defendatu zuen Winkelmanen lana. Baina Kirch hil zenean, astronomo-laguntzaile izendapena eskatu zuen eta Akademiak ezezko borobila eman zion, emakumea izateagatik. Ohiko moduan Prusiako gortearentzat egutegia egiten segitu zuen arren, areago, Krosigh baroiaren behatokiko maisu astronomo izan zen arren, Akademiak ez zuen inoiz aintzat hartu. Zientzia erakundeek ez zuten emakumerik nahi, dirudienez ospea ez galtzeko.

Ikasketetan bide bat zein bestea aukeratu, emakumeek ezin zuten akademiatan sartu. Aurreneko saiakerak XIX. mendekoak dira, emakumeak hiritar oso izateko helburuz sortu zen sufragismo mugimenduaren baitan (1850-1914). Gizonezkoek zituzten eskubideak nahi zituzten, ikastea eta lan egitea, besteak beste. Akademia ilustratuek, bien bitartean, ohiko jarrerari eutsi zioten. Biologia eta Botanika karrera sortu berrietan zirrikitu bat zabaldu bazitzaien ere, erakundeek alboratuta zituzten emakumeak. Izan ere, Alcaláren hitzetan medikuntzak berak argudioak eskaini zituen XIX. mendeko Europan bazterkeria mantentzeko: gizonarena ez bezala, emakumearen gorputza ama izateko baino ez zegoen prestatuta.

AEBetan, ordea, kuakeroen gisako talde erlijiosoek bultzatuta agertu ziren emakumeentzako lehenengo collegeak, Seven sisters izenarekin ezagunak. Maria Mitchell (1818-1889) astrologoak irakasle jardun zuen horietako batean eta ikasleen etorkizunarekin kezkatuta, borroka egin zuen Seven sisters haietan lortutako tituluak legezkoak izan zitezen eta emakume masa kritiko handi bat sor zedin.

Aldi berean, Europan eskubide berdinak lortzeko azken urratsak ematen ari ziren sufragistak. Unibertsitatean sartzeko eskubidea XIX. mendearen azken laurdenean lortu zuten, adibidez Sorbonan (1867an), Londresen (1877an) edota Cambridgen (1881ean). Haietako emakume sufragista bat zen Elizabeth Garrett (1836-1917). Bere historia garai haien paradigma dugu: unibertsitatean ikasterik ez zuela-eta, berak ordaindutako irakasleekin ikasi zuen, baina titulua lortzeko Frantziara joan behar izan zuen. Gogorra izan zen, baina Ingalaterrara bueltatu eta lortu zuen profesionalki aritzea: Britainia Handiko lehen emakume medikua izan zen. 1918an, emakumeentzako medikuntza ikastetxea zabaldu zuen, eta urte batzuk geroago bere izena hartu zuen zentroak: Emakumeentzako Elizabeth Garrett Ospitalea.

Hezkuntza eta diziplina berriak

XX. mendearen hasieran, lanean aritzeko bi ate zituzten irekita emakumeek: hezkuntza batetik, eta diziplina berriak bestetik. Bigarren talde horretan sartzen zen fisika nuklearra eta arlo horretan egin zuten beren bidea, adibidez, Marie Curie ezagunak eta Lisa Meitner-ek (1878-1968). Meitner-engan ondo islatzen da sasoiko joera. Max Planck eta Otto Hahn fisikariekin egin zuen lan eta azkeneko horrekin elkarlanean nuklear fisioa aurkitu zuen. Haatik, Hahn naziari eman zioten Nobel saria 1944an, Meitner emakume judua alde batera utziz. Mundu osoan asko eta asko dira Lisa Meitner-en antzeko kasuak. Emakumeek egiten zuten lana gutxietsi da historian, ikusezin bihurtzeraino. Horretarako izen bat du Paloma Alcalák: estokoma. “Jakin badakigu neuronak badabiltzala, elkarri lotuak daudela, baina lantzean behin, huts egiten dute. Hori da eskotoma bat, eta zientziak ere bereak ditu. Norbaitek aurkikuntzaren bat egiten duenean, zientzia komunitatean dagoen adostasunari aurre hartzen badio, ez dio inork arretarik ipiniko. Emakumeekin gauza bera gertatzen da”.
Espainiako Estatuan, 1910ean laga zieten emakumeei unibertsitatean sartzen, eta hor ere, garatzear zeuden diziplinak eta hezkuntza zituzten lan merkaturako ate nagusiak. Garrantzitsua izan zen Maria de Maeztu bilbotarrak 1915ean eraiki zuen Andereñoentzako Erresidentzia. Bertan, hiri nahiz herritako emakumeek ikasteko aukera izan zuten eta ondoren atzerrira joatera eta goi mailako ikasketak egitera bultzatzen zituen Maeztuk. Isabel Torres (1905-1998) izan zen ikasle haietako bat. Valdecillan (Espainia) ipini zituen abian elikaduraren inguruko bere tesiak, hori bai, soldatarik gabe.

Emakumeek zabaldutako bideak gizonezkoek hartzen dituztela nabarmendu du Alcalák: “Diziplina berri bat profesional egiten denean, unibertsitatean sartzen denean, diziplina horrek emakumeak uxatzen dituela dirudi”. Gainera, ez dirudi gauzak hainbeste aldatu direnik zientzien mundu akademikoan eta Zientzia Erakundeen goi karguak gizonen eskuetan daude oraindik. “Hautaketa prozesuak ez daude irizpide akademikoetan oinarrituta, eta lanposturako egokien den pertsona aukeratzearen aitzakian, emakumeak baztertzen dira”. Egungo egoerak ere kezkatzen du fisikari madrildarra, krisialdi ekonomikoa dela-eta lana aurkitzeari uko egiten diotenen %90 emakumeak direla baitio. “Ikasteko aukerarik ez izatea ez da okerrena, baizik eta emakumeei sinestaraztea beren buruari mugak ipini behar dizkiotela”.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude