argia.eus
INPRIMATU
35 milimetro

Igor Estankona 2011ko azaroaren 30a

Film haietako argia, Maite Idirinen musika, Bilboko ibaiadarra, airetik hartutako bista luze bat baserri eta soroena, Ruper Ordorika eta Roberto Moso musikaz... Euskal zinema eta are euskal nortasuna urgentzia antzeko batekin berreraikitzen ari zireneko denborak izan ziren. Antxon Ezeizak utzi gaituen honetan, berak eta Luis Iriondok ekoitzitako Ikuska sailera itzuli naiz, arranguraren eta malenkoniaren artean. Sarrionandiak ere badio: arranguraren eta malenkoniaren artean badago desberdintasun funtsezko bat, arranguratuari lekoreko mundua hondatu zaio, malenkoniatsuari bere burua desegin zaio.

Eta bizi izan ez nituen garaiak bota ditut faltan, galdu ez nuenaren hutsunea sumatu. Gero transformatzen ikusi dudanaren zuloa dira dokumental haien irudi sakon eta erritmo pausatuak. Sekula ez ditut bizi izan, baina, hala ere, sekula ez dira nire gogotik desagertu euskal pizkundearen garrak. Orduan idatzi, filmatu, zizelkatu eta abestu zena edan dugu, eta edaten dugu oraindik. Ikuska sailean daude, besteak beste, edabe horren anphorak.