argia.eus
INPRIMATU
Tsunami urdina espainiarra besterik ez zen

Salvador Cot 2011ko azaroaren 22a

CiU ez da Katalunia, baina atzoko hauteskundeen ondoren, bera da Kataluniaren antz handiena duena. Sekula, ezta Jordi Pujolen ondoz ondoko gehiengo absolutuen garaian ere, ez zuen CiUk halako ordezkaritza maila lortu. Artur Mas Generalitateko presidentea da, Xabier Trias Bartzelonako alkatea da, eta Josep Antoni Duran Lleida estatuko hauteskundeen buruzagi garailea da. Ezbairik gabe, emaitza historikoak dira.

Baina, euforia pasata –Duranek hitz egin eta gero, zale konbergenteek “independentzia” oihukatzeraino–, errealitate gordina gelditzen da. Tsunami urdina benetan gertatu da, eta Espainia espainiarra bere aukera sendoenaren atzean, ezker historiko gutxien duen aukeraren atzean blindatzen saiatu da. Eta horixe da, ustez behintzat, Katalunia eta Espainiaren arteko harreman sistema berria proposatu behar duen Espainia. Politikan ez da ezinezkorik, baina elkar ulertze hori oso hurbil dago ezinezkotik.

Arrastoak laster izango ditugu. Artur Masek hitzarmen fiskal bidezkoagoa lortzen ez badu, bere agintaldia itxitako ebakuntza gelen eta irakasle haserretuen artean makalduko da. Eta denbora gutxi du.

Baina kontua da Kataluniakoa historikoa izan dela, eta, berdin, Valentziakoa. Errepublikaz geroztik lehenengoz, politikoki valentziarra den diputatu batek eserlekua izango du Kongresuan. Joan Baldovíurrundik datorren baina berria den herrialdearekin bat egiten duen berrikuntza da