Paris, 1961-10-17: memoriak beti dauzka zulo beltzak

  • Urriaren 17an bete dira 50 urte Parisko kaleetan polizia frantsesak herritar aljeriarrak masakratu zituenetik. Garai hartan honakoa idatzi zuen Seine bazterrean norbaitek: “Ici on noie les algeriens”, hemen ito egiten dituzte aljeriarrak. Orduan gertatuak erabat argitzeke daude oraindik. Mende erdi igarota, memoria osatu ezinik.

Egurrezko matraka daraman poliziaren mehatxupean atxilotu aljeriarrek hormaren ondoan babestu nahi dute, buru-hezurra lehertuko dieten beldurrez. 1961eko urriaren 17an Parisen poliziek jatorri magrebiarreko herritarren kontra egindako masakrean egina dago
Egurrezko matraka daraman poliziaren mehatxupean atxilotu aljeriarrek hormaren ondoan babestu nahi dute, buru-hezurra lehertuko dieten beldurrez. 1961eko urriaren 17an Parisen poliziek jatorri magrebiarreko herritarren kontra egindako masakrean egina dago argazkia. Leihoan mahats bilketaren "“vendanges"“ festa iragartzen du afixak; mendekua vengeance da. Urte asko beranduago, 1998an, Maurice Papon prefetak auzitara eraman zuen Jean Luc Einaudi La bataille de Paris liburuaren egilea, izen ona zikindu ziolakoan. Paponen erantzukizunak demostratzeko behar zituen agiriak ukatu zizkion Einaudiri Parisko artxibategiak; are gehiago, paper horiek bazeudela eta haiek Papon erruduna zela erakusten zutela ziurtatu zuten artxiboko bi langileak zigortu egin zituzten. 31 urte paseak ziren eta hala ere Parisko agintariek ez zuten egia osoa ezagutzerik nahi.

Artikulu honek edizio gerra jasan du berrikitan, zeinetan kide batzuek besteen aldaketak ezabatu baitituzte. (...) Kideei eskatzen diegu edizio gerrarik ez abiatzeko, bestela artikulua blokatuko dugulako”. Frantsesezko Wikipedian esaldi honekin hasten da Massacre du 17 octobre 1961 sarrera. Mende erdi pasata ere memoriaren inguruko gerrak bizirik dirau. Ixtorioa gurera ekarrita, pentsa genezake gaur 18 urte dituzten gazteek erretretara iri-tsitakoan antzeko eztabaidarik ez dutela faltako oraingo torturez.

Aljeriako gerraren relato ezberdinek borrokan diraute Frantzian oraindik. Gainera, Mediterraneoaz haraindiko odolaren markak ez dira ikusten Parisen bertan isuritakoarenak bezain errez. Hain zuzen, 1961eko urriaren 17ko masakrea, Jean Luc Einaudi historialariak La bataille de Paris bataiatu zuenak, Europako estatu batek errepresio basatia –tortura eta hilketak barne– nola erabiltzen duen erakusten du, eta populazioaren gehiengoak nola itxi ditzakeen begiak agintariek ezarritako terrorearen aitzinean.

Liburu ale batzuek bildu dituzte gertakizun haietakoak, Einaudiren aipatuaz gain famatua da Michel Levineren Les ratonnades d’octobre. Marrazkitan Octobre noir publikatu berria dute. Zineman asteotan dira estreinatzekoak Octobre à Paris Jacques Panijelena, urte luzez izozturik eduki ondotik. Alain Tasmaren Nuit Noire (1995) drama eta Mehdi Lallaouiren Le silence du fleuve (Ibaia isilik, 1991) dokumentala, biak ikus daitezke doan Internetez.

Film honek Seine ibaia ez du kasualitatez aipatzen. 1961ean zehar sarritan agertzen baitziren itota Parisko errioan magrebtarren gorputzak. Poliziak beti esaten zuen FLN Front de Libération National mugimendu aljeriarrak horrela kalitzen zituela bere arerio politikoak. Baina aljeriarrak ziur zeuden haietako gehienak poliziek jaurti zituztela uretara, bizirik bezala hilda.

Aljeriako gerra bukatzear zegoen. Charles De Gaulle jeneral eta presidenteak aitortzear zien aljeriarrei autodeterminatzeko eskubidea eta Suitzako Evian hirian negoziatzen ari ziren udaberritik FLNkoak eta Parisko gobernuaren ordezkariak. Baina elkarrizketak blokaturik zeuden. FLNk su-etena deklaratua zeukan, baina tarteka Parisko komandoek segitzen zuten poliziak hiltzen tiroka edo bonbaz.

Frantzian 1962an 350.000 aljeriar bizi ziren, gehienak industrian eta eraikuntzan lanean. Erdiak Paris inguruetan. Ikusten dituzu egunotan Le silence du fleuven Nanterre, Aubervilliers, Argeinteuil edo Ménilmontant auzoetako txabolategien irudiak eta kosta egiten zaizu sinestea hori Frantzia denik, uste baitzenuen chabolismoa Madril inguruetako eritasuna zela.

Parisen 1958tik Maurice Papon zen prefeta. Aginteari lotua gaztetatik, nazien okupazio garaian Bordeleko prefetaren idazkari nagusi izan zen; askoz beranduago, hil aurretik, epaitu eta zigortuko zuten juduen Alemaniarako deportazioan esku hartu zuelako. Gerraren erdian alkandora aldatuta, De Gaulleren babesean egingo zuen karrera erretreta arte, 1980ko hamarkadan ministro izatera iritsiz. 1958 aurretik Aljerian Konstantinako prefeta izan zen. FLNari eta aljeriarrei neurria nola hartu ondo zekien, beraz.

Isilik ez Seine ibaia bakarrik

Eviango bake elkarrizketak izoztuta, bi aldeek erakutsi nahi zuten indarra. Paponek FLNari batetik hegoak moztu nahi zizkion, Paris inguruetan ahalik eta komando gehien arrestatuz; eta bestetik, bazkarik gabe utzi nahi zuen, txabolategietan antolatuta zeukan zerga iraultzaile sarea deseginez.

Lan zikinenak egiteko, eta aljeriarren artean hobeto infiltratzeko, Force de Police Auxiliaire delakoa antolatu zuen Parisen ere, Aljeriako hiri eta herrietan bezala, Frantzia kolonialarekin bat eginda segitzea nahi zuten harki aljeriarrez osatua. Eta errepresio sistematikoari ekin zioten hiriburuan, auzoz auzo. Atxilotu eta espetxera zihoazenez gain, goizetan sarri magrebiarren gorpu-tzak azaltzen ziren Seine ibaiaren uretan.
Matxinoen Parisko taldeek ez zuten tregua agindua betetzen, eta tarteka poliziren bat hiltzen zuten. Polizien artean haserrea handia zen, mendeku nahia ere bai. Aljeriar jatorrizko jendeen artean bizi ezina larria zen bezala. Arrestatze masiboak etengabeak ziren. Polizien jipoi eta torturen albisteak entzuten ziren. Lapikoak gainezka egin zuen prefetak udaberrian onartutako dekretuarekin: iluntzeko 20:30etatik goizeko 05:30etara aljeriarrei debekatu zitzaienean kalean egotea. Beltzaran jendearentzako etxeratze agindua.

FLNk manifestazio handi baketsu baterako deia egin zuen urriaren 17rako. Poliziak ez zuen azken unea arte jakin eta 1.700 inguru polizia mobilizatu zituen. Aurrean aurkitu zituzten bi-hiru dozena mila gizon, emakume eta haur, igandeko jantzita, independentziaren aldeko banderekin, hiru puntutan biltzen saiatu zirenak: Etoile, Saint-Michel eta Boulevardak.

Polizien erasoa beldurgarria izan zen. Haien herra berotzeko, barneko irratiek gezurretan iragarri zien borroketan polizia batzuk zauritu edo hilak zituztela. Erruki gabeko masakrea izan zen gau hartakoa. Aljeriar batzuk karrikan geratu ziren hilik, askoz gehiago zaurituta, batzuk ihesian ibaira jauzi eginda ito ziren. Atxilotuak izan ziren... 11.500! Hauei, pilatu zituzten kaserna, kiroldegi eta beste eraikinetan, sekulako pasadak eman zizkieten, asko ospitalera bidaliz.

Zenbat hil zituzten egun hartan eta ondokoetan? Oraindik eztabaidan segitzen dute Frantzian, hasieran aipatutako Wikipediaren oharra lekuko. Jean Paul Brunetek 30-50 aipatzen ditu, Jean Luc Einaudik 200tik gora. Polizia frantsesak arrestatuak torturatu zituenik –poltsa, bainera, elektrodoak, botila uzkitik, jipoiak... espainolek hain ontsa ezagutzen duten munizioa– ez du gaur inork ukatzen.

1961ean polizia zen C. Toulousek Le silence du fleuven aitortu du Parisen atxilotu aljeriarrekin erabiltzen zituztela Aljerian armadak usatzen zituen metodo berak, naziek erabilitako tortura berak. M. Rein abokatuak irakurri ditu bere defendituek bidali gutunetan kontatutako tortura basatiak. “Denuntziak sartu genituen, baina epaile bakar bat ez zen jaitsi kasernetara, gertatzen ari zena aztertzera”.

Handik laster bukatu zen Aljeriako gerra. Alde bateko eta ez besteko agintariek gertakizunetan ikertzea baino lehenagoko lanak bazituzten. Bestalde, 1963an Parisek amnistia batekin zuritu zituen Aljerian eta aljeriarrekin edozein frantsesek egindako desmasiak. Eta zentsuraren laino gupidagabeak estali zituen 1961eko urriaren 17ko egiak.


Azkenak
Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Asteartean hasiko da adin txikiko neska bati sexu erasoak egin zizkion Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Eguneraketa berriak daude