1986. urteko Euskararen Legearen harira Nafarroako hezkuntzan hizkuntz labirinto bat eraiki zuten politikariek, A, B, D eta G ereduak ezarriz eta euren kudeaketarako hiru eremu geografiko asmatuz. Orduko batzuek uste zutenaren kontra, labirintoaren hormak gero eta altuagoak egin ziren denboraren poderioz, eta azken urteotan, beste hizkuntz eredu berri batzuk ezartzearekin batera, labirintoan galtzeko pasabideak biderkatu egin dira Nafarroa osoan. Sineztezina bada ere, egoera eskizofreniko hau eraiki da gurasoen balizko askatasunezko hautuaren izenean, noiz eta guraso nafar askok erabakitzeko unean askatasun falta salatzen dutenean.
Egia esan, ez da batere erraza Nafarroako erdialdean D ereduan ikasi ahal izateko irtenbiderik aurkitzea, bederen, nafar gobernuaren politika aldatzen ez den bitartean. Zorionez, azken hiru urte hauetan Mendigorriako, Artaxoako eta Larragako hainbat gurasok, ekinaren ekinez, aurkitu dute bidea euren seme-alabek euskaraz ikas dezaten.
Izarbe inguruan jazotzen ari denak Nafarroako hizkuntza eta hezkuntza politika ezbidezkoa uzten du agerian. Euskaraz ez ikasteko labirintoko lehenengo horma hizkuntza-zonaldea da. Eskualdean zonalde mistoan dagoen herri bakarra Gares denez, bertako eskola publikoan –pribatuetan ez, jakina– D ereduan ikasten ahal da. Ordea, inguruko herri guztiak eremu ez euskaldunean daude –Añorbe, Obanos, Mendigorria eta Artaxoa– eta euren eskoletan, euskara ikasgai duen A eredua hautatuena izan arren, D eredurik ez dago eskaintzan.
Hezkuntza-zonaldea labirintoko bigarren horma da. Hari esker egoera ulertezinekin topatzen ahal gara. Adibidez 10 kilometrora dauden añorbetarrek D eredura joateko garraioa ordainduta dute eta Mendigorriakoek, berriz, Garestik 5 kilometrora daudelarik, garraioa poltsikotik ordaindu behar dute, eskola-zonalde berean ez baitaude. Kasu honetan hezkuntza-zonaldeak hizkuntz ereduaren askatasunezko hautaketa mugatzen du.
Labirintoko hirugarren horma D eredua eskaintzen duen eskolarainoko distantzia da. Guraso batek baino gehiagok bitan pentsatu behar izaten du zer eredutara bidali haurra. Batez ere, herrian bertan eskola dagoenean eta gurasoek nahiko luketen eredu hori 5 edo 10 kilometrora dagoen kasuetan. Izan ere, haurrak 3 urte dituenean ez da erraza kanpora bidaltzea. Aitzitik, herri batean eskaera D ereduaren erabat aldeko denean, orduan herriko eskolak ez du errentagarritasunik. Azken bi urte hauetan Mañeruko eta Ziraukiko herri eskolak itxi behar izan dituzte, guraso gehien-gehienek D eredua hautatu dutelako. Kasu honetan zigor bikoitza pairatu behar izan dute herritarrek; herri eskolak ematen duen aberastasuna galtzeaz gain, beharrezkoa ez den distantziaren deserosotasuna irabazi dute, euskara ikasteko Gareseraino joan behar baitute.
Erabat baztertzailea den egoera honetara ohitu dira nafar anitz, hamaika aitzakia jarriz, beste nafar batzuek baino eskubide gutxiago dituztela ez onartzeko. Hala ere, inposaketaren ukazioa egitea aski ulergarria da berezko kulturarekiko autoestima eskasa duen herri batean, gurea bezalakoan. Azken finean, jarrera hori defentsa psikologikoa baino ez da.
Zoritxarrez, eskubideak ukaturik dituzten herritarren eskutik labirintoko beste horma batzuk eraikitzen dira. Herriko eskola galtzeari beldurra, D eredua zertarako jarri lau katuk baino ez baitute eskatzen, geroan erdaldunak baztertuak geratuko diren mitoa eta arlo guztietan hagitz naturala eta saihestezina den errealitatea aldatzeari beldurra. Baina ez naiz zoritxarreko kontu hauetan gehiago luzatuko.
Duela hiru urte Mendigorriako, Artaxoako eta orain Larragako hainbat gurasok Biderra elkartea sortu zuten. Helburua argia zen: euren umeei eskola euskalduna eta publikoa ematea. Zergatik mugatu umeek jasoko duten hezkuntza inolako arrakastarik ez duen A eredura? Edo, pribatuari inolako kritikarik egin gabe, zergatik ez publikoa? Akaso beste batzuek dituzten eskubideak guk ez ditugu merezi? Indibidualismoaren gizartea gaindituz auzolanari ekin zioten eta hasitako bidean Sortzen-Ikasbatuaz elkartea bidelagun izan zuten.
Arazoa konpondu nahian eskaera malgu batekin Nafarroako Parlamentura jo zuten. Bertan eginiko proposamenak honako hauek izan ziren: garraioa ordaintzeko dirulaguntza izatea – orduan Pérez Nievasek bultzatua, Noainen gertatzen ari zen bezala–; eskola-zonaldea Tafallatik Garesera aldatzea edo biak partekatzea –Mendigorriakoeta Artaxoako udalen oniritzia bazegoen ere Hezkuntza kontseilariaren baiezkoa ezinbestekoa zen–; D eredua jartzea herrietako batean– Mendigorrian, Artaxoan edo Larragan– eta ingurukoekin partekatzea; zonalde mistoan sartu eta D eredua ezartzea –Deierriko kasuak argi uzten du zonalde mistoan egotearekin ez dela nahikoa D ereduaren eskaintza izateko–. Eskaera erabateko malgutasunez egin arren, Parlamentuko indar politiko gehiengoaren erantzunak –UPN eta PSN– aukera guztiak errefusatu zituen jarrera tematia eta inmobilista erakutsiz.
Ezetzak ezetz, Biderrak Nafarroako Parlamentura laster itzultzeko asmoa duela jakin dut, berriro ere malgutasunezko eskaera batekin, eskubideen zapalketa burugabeko hau eteteko. Bitartean, D ereduaren aldeko jaia antolatzen jarraituko dute, euren seme-alaben eskolarako garraio-gastuei aurre egin ahal izateko eta euskararekiko sentsibilizaziorako ondalana eskualdean barrena egiten jarraitzeko. Datorren urten, apirilaren 22an, Larragan eginen dute jaia eta inoiz baino jendetsuagoa espero dute. Orain denoi dagokigu hari muturrari indarrez eta modu bateratuan eustea, ea behingoz argi izpiak ikusten ditugun labirinto honetako iluntasunean. Ariadneren nafar haria.
Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
“Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.
Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]