ETAk borroka armatua ordainik gabe uztea erabaki du, bere kideekin konpartitu duen hausnarketa baten ondoren. Beraiei dagokie azaltzea ondorio horretara eraman duten arrazoiak zein diren, berena egitea sekula planteatu ez dutenek ere eskatzen dioten kontakizun horrek lagunduta izan ala ez. Bat nator momentu egokiena ez dela dioen ideiarekin, ezker abertzaleko gertukoak diren analistek dioten moduan, baina ez halabeharrez arrazoi berengatik, nahiz eta konbentzituta nagoen akats eta gaiztakeriez gain, denak eta denek egindako streaptease oso batek sorpresak ekarriko lituzkeela, batzuen eta besteen motibazioak eta batzuk eta besteak ordaintzen ari diren prezioa aztertzen hasi orduko. Soilik horrela uler liteke zein deserosoa zaien batzuei nazioarteko laguntza eta behaketa. Jada horixe gertatu zen Ardanzaren garaietan EAJk kontratatu zituen adituekin eta baita Uriarte monsinorearen testigantzarekin ere, Mayor Orejak berak onartua izan zen –deitua izan ez bazen– negoziaketarako porrotaren ondoren.
Kontakizunaren, kontakizunen, zain egon gabe, segur aski ez baita bakarra eta unibertsala izango, ezta komeni ere, ez da zaila pentsatzea egongo direla gure berezko gaiztakeriak nazionalismo sabindarrari egozten dizkiotenak, beste batzuek gogo berarekin gehiegikeria guztiak ezkertiar iraultzaileei egozten dizkieten gisan. Nahikoa ohartuta gaude profeta hauek historia zein pasioz azaltzen duten, gu nahasteko beldurrik gabe. “Existitzen ez den” gatazkarentzako datak ezartzea bera ere ez da erraza. Leizaola lehendakaria gizon lasaia eta eruditua zen; 1977an zioen: “ETAren agerpena Euzkadiko historiaren argitan duela mende askotatik azaldu liteke. Bere ezaugarrietako batzuk nolabait aurki daitezke García de Salazar-en Las bienandazas y fortunas-eko orrialdeetan, eta zehazki 1414 eta 1457 arteko urteetan. Beste batzuk, Nafarroako historian antzeman daitezke”. Eta bere esperientziatik zuzenean egindako kontakizunean sarturik, zioen: “Madrilen 1939tik eta epe frankistan egindako politikaren aurrekariek eta garai haietan mundu osoan izandako gertakari eta korronte ideologikoek, ETAkoak errugabe bihurtzen ditu”.
Hauteskunde kanpaina bat ez da garairik onena egiarentzako, ezta memoriarentzako ere. Ulertzen ditut esaten dutenak lehentasuna indarrak eta ahaleginak batzea dela eta etorkizuna egoera onenetan prestatu behar dela. Horregatik iruditzen zait bereziki desegokia Nafarroan bi proposamen egotea. Ez dakit oraindik betarik ote dagoen berriz pentsatzeko, hori egingo luketenak goratuko lituzke. Bestalde, ez zait agerikoa iruditzen emaitzak hain bikainak izango direnik, hauteskunde hauek ez dira euskal nazionalistak gehien motibatzen dituztenak, hurbileko historiak erakutsi duen moduan.
Desiragarria litzateke, hori bai, etorkizunean pentsatuz, hauteskunde borroka honek zauri gehiegirik ez uztea abertzaleen artean. Ona litzateke kontuan edukitzea etorkizun hurbilean ados jartzea tokatuko zaiela konpartitzen duten herri-ideia eraikitzeko. Itsatsita geratu zitzaidan Arnaldo Otegik egindako keinua, zendutako Gorka Agirre Sabin Etxean omenduz. Eta gogora ekarri zidan bere aitaginarrebak, Luis Maria Retolazak, Bakioko bere etxean hil baino pixka bat lehenago esan zidana: berak, ETAren helburu izanagatik eta bere inguruak bereziki irainduagatik ere, onartzen zuen inguru horrekin baino ez zuela imajinatzen Euskadirentzat nahi zuen etorkizuna.
Badakit EAJn eta Amaiurren ez direla denak ados egongo planteamendu honekin, Lizarra-Garaziko garaiak zein deserosotasunarekin bizi izan zituzten nabarmen geratu zen moduan, baina pentsatu nahi dut ez dela beren afiliatuen eta boto-emaileen gehiengoaren sentipena. Bizitako esperientzien ondoren eta ETAren aitzakiarik gabe, ez da jadanik erraza izango transbertsaltasuna predikatzea nagusitasun moralaren ikur gisa, saiatuko diren arren eta enpeinu horretan laguntza mediatiko ona izango badute ere.
"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]