Folka izan daiteke unibertsala eta apurtzailea

  • Ain_1 :: Musika kaxa

    MusikHerria

    Iraupena ::40´05´´

    8€

Arrasaten sortutako boskote honek oso ibilbide berezia egin du orain arte: ez zuten kontzerturik egiteko asmorik, are gutxiago diskorik, baina kantak eta poesia interpretatu, emanaldiak egiten hasi, diskoa argitaratu eta orain geldi daude taldekide bat kanpoan dagoelako. Etiketatu gabeko folka egiten dutela esango nuke nik, runbatik, flamenkotik eta Balkanetako musikatik edaten duena; beraiek, baina, nahiago dute esatea zerbait intimista egiten dutela. Folka beraiek eraldatua eta interpretatuta, gaztea, bizi-bizia eta neurri batean apurtzailea ere bilaka daiteke. Diskoan tempo, giro eta melodia ugari daude; are gehiago, taldekide guztiek abestu eta errezitatzen dute, emaitza anitzagoa bilakatuz. Gitarra, kaxa, biolin eta ahotsarekin hamabi bidaia, sentimendu eta bizipen.
"Takoiekin munduaren taupadei erritmoa jarriz gustatzen ez zaigunari aurre egiten diogu"

Ain_1 hainbatek egiten duzue eta oso irekia dirudi…

Ideia bat, melodia bat, hitz batzuk… dira beti osotasunaren jatorria eta oinarria. Horren bueltan osatzen dugu gainerako dena, eta esango genuke nahiko era irekian eta kreatiboan egiten dugula.

Musika kaxek ez al dute bada beti doinu berbera?

Disko honetako kanta askok izaera ziklikoa dute, lau-zortzi akorderen bueltan egindako kantaren bariazioak. Ziklikotasun horretan sortutako kantek gogoratu ziguten musika kaxaren ideia. Hala ere, musika kaxak ez du beti soinu berbera; saio bakoitza berezia da. Ikusleei ere parte hartzea eskatzen diegu, eta horrek musika kaxa zabaltze bakoitza bakar egiten du.

Kanta batzuetan, hain ohikoa ez den errezitatzea hautatu duzue…

Lehen saioa abesti batzuk jo eta poema batzuk errezitatzeko asmoarekin egin genuen. Ordutik beti saiatzen gara testu errezitatuak sartzen. Musika Kaxa da diskoko poema errezitatu bakarra, baina badira beste poema batzuk ere. Poesiak eskaintzen du gauzak zuzen eta hain argi ez esateko aukera, interpretatzera gonbidatuz.

Kaxa eta biolina. A ze bi instrumentu, eta zenbat bidaiarazten diguten…

Ain_1 izeneko bidaiaren taupadak eta olatu dantzaria dira bi hauek, hain zuzen.

Ederra da Gaban arnasa kanta, eta are eta goxoagoa euskalkian…

Sehaska, maitasun, izarapeko kantek ez dute soinu bera batuan egiten badira. Goxo-goxo belarrira xuxurlatzea beti da gozagarri, eta are gehiago norbere euskalkian.

Beldurra nabari zaizue erraietatik ateratako abestia da?

Azken aldiko gertaeren aurrean batzuk zein urduri dauden ikusita, hemen gaudela esatea nahi genuen. Horrek eskatzen zuen jarrera indartsuagoa, beharbada ilunagoa. Guk jarrera flamenkoa deitu diogu, guk ere badakigulako takoiekin munduaren taupadei erritmoa jartzen, bularraldea tente jarrita gustatzen ez zaigunari aurre egiten.


Azkenak
2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Eta klimaren konponbidea baso eta paduretan ere balego?

Urriaren amaieran Calin (Kolonbia) egingo den Biodibertsitateari buruzko COP16 biltzarra mugarri izan daiteke, lehen aldiz ekosistemen galera jarri nahi delako CO2 isurien eta berotze globalaren arazoen mailan. Baina noiz utzi zion horrela izateari?


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


2024-10-02 | Jonathan Cook
Israelgo tortura zentroak ez dira berriak, urriaren 7ko indarkeria eragin zutenak dira

Ez bazara gai ikusteko palestinarren belaunaldi ugariri Israelek egindako gehiegikerien eta Hamasen krimenen arteko lotura kausala, ez duzu arrastorik ere giza izaerari buruz.


Eguneraketa berriak daude