ETAren ondorengo aroa dator. Erabat konbentzituta al zaude?
Bai, baina oraindik ez gaude ETAren ondorengo zer horretan. Harantzagoko urrats eman behar dira lehenik. ETArena amaituta egotea gauza bat da, baina zer hori ETA desagertzen denean izango da. Hau da: ETAk ezer baldintzatzen ez duenean, zer? Hori da dugun galdera.
Trantsizio berria behar dela aipatzen da aspaldidanik, hori izango al da hamarkada honetan?
Esan bezala, ETA izan edo ez izan, guk beste trantsizio bat behar dugu. Hala ere, ezin dugu gu Estatuaren muina garela pentsatzea, ez gara-eta. Euskaldunok ez gara hain inportanteak, hau da, Baina, nik esaten dudalako Estatuak aldatu behar duela pentsatzea betiko ametsak dira. Ametsa kaskarinak.
ETAk Donostiako Bake Konferentziaren ebazpenaren 2. puntua bere egin du. Hau da, Espainia eta Frantziako gobernuei gatazkaren ondorioei konponbide emateko elkarrizketa deia egiten die. Nola ikusten duzu aukera hori. Zein epean?
Lehenago esan dudanaren harian, gauzak mahai gainean daude eta orain zer hori gauzatu egin behar da. Baina, orain ETAk erabaki duelako ez dakit zer, hau edo beste hori datorrela pentsatzea... Bejondeiola. Nik halako ametsak ez ditut...
Orduan, neurri batean, Estatuak nahi duenean egin du nahi zuena, ETAren garapenean? Berak kontrolatu du bere bilakaera?
Klaru, klaru. Aurreko trantsizioa egin zen han geundenen artean, oreka puntu batzuk aurkitu genituen, betiere, oreka ez izanik ere denen gustukoak, ezta gure gustukoak. Eta orain, beste bat iristen bada, eta esaten badu “nik esaten dudanean, eta pauso hau ematen dudanean, eta nahi dudan bezala egin behar dugu...”. Bada, segi ametsak egiten. Noski, hemen dagoen aukera dago ere Estatuak nahi duelako, interesatzen zaiolako, oreka berri bat aurkitu behar da, eta denok satisfazio bat aurkitu bagenu hobeto.
20. 30. urte ondoren nola irits gara halere, hori aurkitzeko.
Gaizki. Estatuak porrot egin du, ekonomia eta administrazioaren errepasoa egin behar du goitik behera.
Euskal auziari dagokionean...
Bada, badirudi bere burua besterik gabe ikusten zuen horrek, ETAk, erabaki duela denon bidera etortzea eta hori positiboa da. Baina, badirudi, batzuek orain pentsatzen dutela gizarte guztia bere aldera doala. Alegia, ETAk –eta bere inguruak– esan nahi du bera ez dela aldatu. Eta hori hala balitz, esan nahi luke ez dugula ezer aurreratu. Baina ez da horrela, noski.
Biktimak. Adiskidetasuna. Giza eskubideak... Gizartea nola ikusten duzu? Gizarte integrala lortzeko moduan gaude?
Batzuek horren alde jokatuko dugu. Gizarte integralak esan nahi du bizi dugunon artean eraiki behar dugula, ez ideien artean, izan ere, gero bakoitzak bere iritzi politikoak ditu. Baina, integrazioaz hitz egitean, integrazio politikoa beharrezkoa da, demokraziara bildu. Baina, eta integrazio laborala, bost milioi langabetuekin? Hor dago koska. Besteak beste. Gure gizartea munduan integratu behar dugu, hori nahi badugu behintzat. Integrazioa konplexua da, ez da bakarrik politikoa, garatzen joaten delako, hori zentzuz kudeatu behar da, eta horretarako borondate integratzaileak garatu behar dira alde guztietatik. Horiek garatzen diren neurrian joango gara integrazio hori lortzen.
Baina iragana kontuan hartu behar dugu, izan ere, Euskal Herrian bereziki, larruan jasan den indarkeria jasan arren, jendeak jakin du gizartea ez hausten. Adibidez, ekonomia ez da hain gaizki joan, hainbatek asko sufritu arren –zerga iraultzailea eta mehatxuak jasan arren, familiarentzat barne– desafioari eusten eta enpresa aurrera eramaten jakin dutelako izan da. Eta hori izan da jende batek prozesu integratzailean sinesten duelako. Nik esperantza daukat gizartean. Problema handiak izan dira, gizartea hautsi gabe eraman dugu, eta jakingo dugu aurrera eramaten. Beti izango da, berea bere aldera aurrera ateratze arren kontra jardungo duena, ertzetatik beti dago hainbat jende prest horretarako, eta beste batzuk horren kontra egongo gara...
(...)
Une batzuetan ertzak gehiengoak izaten dira, ez dakit, hori ere gertatzen da, Europan eta Munduan. Beti izango da tiraka ariko direnak, eta beste batzuk erditik ariko gara.
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]
Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.
"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]