La 2ek, Arte kanal frantziarrak, Televisión Españolak eta Televisió de Catalunyak ekoiztu duten Comprar, tirar, comprar dokumentala ikusi genuenean, orduan hasi ginen Zaharkitzapen programatua kontzeptua ahotik ateratzen. Kontsumorako produktu berriak sortzerako orduan (bateriak, bonbillak, inprimagailuak, eta abar), ekoizleek azkar zaharkitzen eta apurtzen diren produktuak diseinatzen dituztela jakin ahal izan genuen, hau da, haien bizitza erabilgarriari “death date” edo “hiltzeko eguna” nahita ezartzen zaio. Horrela sentitu naiz ni ETAk “jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki” duela jakinarazteko jendarteratu duen adierazpenaren ondotik. Alegia, zaharkitzapen programatuak azkar eta nahita apurtutako produktu bat bezala. “Gauzak ondo esplikatzen jakingo banu ez nuke kantatuko”, Mikel Laboa handiaren antzera esango nuke orain oso gustura. Baina “momentu historikoa” bizitzea tokatu zaigu (ez ditut momentu historikoak maite, garbi adierazteko, putakeria galanta iruditzen zaizkit momentu historikoak), eta Argia bezalako garrantzi handiko astekari batean kolaboratzaile lanetan aritzeko zorte aluarekin gainera. Ondorioa da zerbait esan behar dudala, hori da ttakunkideek ez ezik, irakurleek ere nigandik espero dutena, eta ezin dut burua ezkutatu. Ea ongi esplikatzen naizen. Poz oso handiaz poztu nintzen berria entzun nuenean, jakina! Baina behin odola garbituta, zauriaren ubelak besterik ez dira geratzen. ETAren iragarpenaren aurrean, Euskadi Irratiari, ETBri urgentziaz egindako adierazpenak jarraitu nituen, erreakzio guztiak ia komunikabide guztietan, arretaz eman nuen urriaren 20ko arratsalde-gaua. Ohartu nintzen elkarrizketatutako guztiek sentitu zutela denengan berdina izan zen zerbait esateko premia: euren adina. Nik 39 urte ditut. Orain 52 urte dauzkat. Nik 41 urte ditut, 14 urteko seme bat eta 4ko alaba bat. Nik 57 urte ditut. 67 urte ditut. 77 urte ditut. Denbora osoa. Bizitza osoa gatazka politikoaren etxean eman dugu. Eta arazoa da gu ere behar baino lehenago zahartu egin garela. ETAren adierazpena ospatu eta berehala zahartu naiz ni. Puntu jakin batera iristean puskatu, matxuratu edo funtzionatzeari utzi dion etxetresna bezala. “Ez nuke ETAren amaiera ikusi gabe hil nahi!” ezinezko ametsa bezala amesten zuten milaka pertsona hil dira amaiera ikusi ezinda. Ni ere ikusiko ez nuela sinetsita nengoen. Baina behin betiko bakea ikusiko dut, bake betikoa baino lehen. Hala ere, iragan-oraina-geroaren ispiluaren aurrean jarrita, “fenomeno sozio-politiko-kulturalak” nigan utzitako ondorioak ezabagaitzak direla ere ikusi dut: herri-inkontinentzia, herri-desnutrizioa, herri-ikusmen eta herri-entzumeneko arazoak, herri-depresio bilakatzen den herri-isolamendua, eta abar. Hau da, niri ere intentsitate handiko zaharkitze-prozesua aplikatu zaidala ikusi dut. Eta ezin harrotu zahartzaro horretaraino iritsi izanaz. Zer edo zer berritu behar denean gailu osoa zaborretara bota behar ez izateko, edo behintzat piezak birziklatzeko forma iraunkorrak erraztu beharko diren modu berean, bizitza luzea gatazkak eragindako era guztietako kalteak nozituz egin dugunok ere sendabidea bilatu beharko dugu, eta aro berrira egokitzeko ospitalera joan, medikuak gizarteratzeko moduan gaudela ebatzi arte. Bestela, gurea bezalako herrialdeak politikaren hondakinentzako zabortegi kontrolatu bihurtuko dira.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]