argia.eus
INPRIMATU
Wikipediatik automatikoki sortutako liburua

2011ko azaroaren 02a

Israelgo Tehnion Institutuko hainbat ikerlarik Bookit! aplikazioa sortu dute. Horren bidez, erabiltzaileak emandako hitz gutxi batzuekin, Wikipediako artikuluak hautatu eta kapituluak bailiran lotu daitezke, izenburua, aurkibidea eta irudiak erantsiz; hala sortutako liburua on-line irakur daiteke e-booken bidez, edo paperean, inprimatu eta gero.

Aplikazioaren oinarrian dagoen algoritmoak ez du indiskriminatuki bilatzen, era adimentsuan baizik, eta erabiltzaileak emandako datuetan oinarrituz ideia garrantzitsuen analisia egiten du.

Software horrek oraingoz Wikipedian baino ez du funtzionatzen, baina jada planteatu dute beste web batzuetan aritzeko ideia. Hala ere, ikerketa lan gehiago beharko dira web horietara Bookit! moldatu ahal izateko.