argia.eus
INPRIMATU
Karbono dioxido emisioak gora etenik gabe
Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko azaroaren 02a
Karbono dioxido emisioak gora etenik gabe
Karbono dioxido emisioak gora etenik gabe

Europako Batzordeko Ikerketarako Zentro Bateratuak eta Herbehereetako Ingurumenaren Neurketarako Agentziak argitara eman dute azken hogei urteetan CO2 emisioen eboluzioa erakusten duen txostena. Bertan irakur daiteke karbono dioxido emisioak %45 hazi direla 1990 eta 2010 urteen artean, eta guztira 33.000 milioi tona igorri direla.

Txostenean datu interesgarri bezain harrigarriak daude, honakoak adibidez: Europako Batasuna osatzen duten estatuek %7 gutxitu dituzte emisioak, Errusiak %28, eta AEBek %5 handitu ditu. Japonian, oro har, ez da aldaketa handirik izan igorpenetan, baina aurten goranzko joera garbia agertu dute zentral nuklearren egoeren eraginez. Txinak, berriz, izugarri egin du gorantz, eta une honetan 6,8 tona emititzen ditu pertsonako eta urteko, Italiaren parean.

Ikusten denez, AEB eta garapen bidean dauden estatuak dira emisioetan buru.