Krisia luzatzen ari da eta defizit publikoa murrizteko administrazioa mehetu beharra aipatzen da. Aldundiak kentzea proposatu zuen Rubalcabak eta horrek gurean berpiztu egin du lurralde historikoen auzia. Bestalde, ETAren adierazpenak ateak ireki ditu gehiengo berriak osatzeko. Osagaiak baditugu koktela prestatzen hasteko.
Aldundi subiranoak. Espainiako legedi gorenean –Konstituzioan– euskal Aldundiak dira eskubide historikoen jabe eta hortik datorkie, esaterako, zergak biltzeko eskumen berezkoa. Eusko Jaurlaritzak estatus juridiko ahulagoa du, Murtziaren parekoa. Horregatik, erabakitzeko eskubideari oinarri juridikoa bilatu nahi izan zaionetan, eskubide historikoetara jo izan da. Bestalde, ez da ahaztu behar inoiz hegoaldeko lau lurraldeak bateratzekotan, formularik egingarriena izan daitekeela lau Aldundien konfederazio bat.
Ez da gorrin foruzalea, kontu praktikoa baizik. Espainiak egin dezala nahi duena, baina guk ez genituzke Aldundi subiranoak ukitu behar euskal eskubide historikoen jabetza beste erakunderen bati aitortzen ez zaion bitartean.
Esparru funtzionalak. Zerbitzu publikoen antolaketa asko garatu da azken hamarkadetan, baina antolaketa esparruak oraindik zaharrak dira. Udala berez ez da unitate funtzionala, gehienak txikiegiak direlako, eta batzuk handiegiak. Eta foru hauteskundeetan oraindik partidu judizialak erabiltzen ditugu, nahiz inork gutxik dakien zein diren ere.
Horiek baino egokiagoa da esparru funtzionala, 50.000-100.000 biztanle tarteko zonalde geografikoa, ezaugarri komunak dituena. Gipuzkoan eta Bizkaian erraz uztartu daiteke eskualde-mankomunitateekin, eta Araban zein Nafarroan ere ez litzateke zaila.
Hautetsi gutxiago. Administrazioa mehetzeko kontua ez da maila bat edo beste kentzea, daudenak arrazionalizatzea baino. Horretarako ezinbestekoa deritzot hautetsi gutxiago izateari. Nola? Bada, kargu ezberdinen arteko inkonpatibilitateak ezabatuta. Batzar Nagusietako kide bat aldi berean Legebiltzarreko kide izanda, gastua erdira dator. Eta ez luke lan doblea egin behar. Hautetsien lana ez da kudeaketan aritzea, horretarako daude administrazioko teknikariak. Hautetsiek norabidea jarri behar dute eta jarduera kontrolatu.
Bide batez, hautetsi bera maila ezberdinetan egonda, bateko eta besteko ikuspegiak integratu egingo lituzke, erakunde arteko gatazkak leunduz.
Zirriborro bat. Demagun hegoalde osoan hautes-prozesu bakar bat egiten dugula lau urtetik behin. Hautes-esparrua litzateke esparru funtzionalen araberako eskualde edo distritu-urbanoa. Hor aukeratuko genituzke 6-8 hautetsi eta horiek osatuko lukete mankomunitatearen gobernu kontseilua. Udaletan teknikariak bakarrik leudeke, mankomunitateak ezarritako politikak gauzatzen.
Hautetsi horiek beraiek osatuko lukete, beste eskualdeetakoekin batera, lurraldeko Batzar Nagusia, eta hortik irtengo litzateke Aldundia. Honen funtzio nagusiak lirateke zerga bilketa, mankomunitateen koordinazioa eta Jaurlaritzarekin adostutako eskumen banaketan dagozkionak kudeatzea.
Azkenik lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiak izendatuko lituzke bere kideen artetik Legebiltzarrean legozkiokeen ordezkariak. Eta ez guztiek kopuru berdina, hori apurtzeko ordua ere etorri da. Lurralde bakoitzak pisu bat dauka populazioan eta barne produktuan, beraz, horien edo antzeko parametroen arabera ordezkari portzentaje bat behar luke izan goi ganberan.
Hasiko gara serio hitz egiten?
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.