20 N-a

Azaroaren 20a gero eta hurbilago dugun honetan, Espainiako Gorteetarako hauteskunde eta balizko emaitzetatik harago doazen aldaketak bizitzen ari gara. Adierazpen, akordio eta eszenifikazioen urtea izan dugu eta  zenbaiten oinetakoen zoletan nabaritzen hasia den manifestazio andana. Aldaketena eta aurrepausoena ere, bazetozenak, baina azken hilabeteotan bizkortu direnak eta zenbaitek hauteskunde urgentziaren baitan kokatu dituztenak.

Urriaren 20an jaso dugu ETAren “azken” agiria eta ez dakit komunikatuaren inguruan zenbaitek eginiko espekulazio ariketak bukatutzat eman ditzakegun. Kontuak kontu, egunotan diskrezio eskaseko joko hauek zeinen mesedetan aritu diren pentsatzen egon naiz. Data ere ipini zioten, 20Naren aurretik izan behar zela, bai ala bai, PSOE Madrilen gobernuan den bitartean. Eta horrela izan den arren, sorpresarik ezean, PP izango da gatazka armatuaren ondorioak kudeatu beharko dituena. Eta orduan gogoratzen didate Zapateroren azken karta izan daitekeela, eta berriro lorontzitik kanpo nagoela ohartzen naiz, eta nire duda-mudak espainiar iritzi publikoak PSOEri saritu baino, zigortu egin diezaiokenaren inguruan. Inkestei begiratzea besterik ez dugu.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izateko, oraingoan euskal alderdiak, batzuk aspaldian ez bezala, dena ematen ari dira. Ezker abertzaleak azkenaldian zabalduriko ildoaren baitan hauteskunde estrategiak ere birmoldatu ditu. Madrilgo bidea alboraturik izan du urtetan, eta EAJk bertako ordezkaritzaz eta gobernu ezberdinen ahultasunez baliaturik Euskal Autonomia Erkidegoarentzat lorturiko transferentziak gutxietsi ditu. Ibarretxeren proposamenari Gasteizko legebiltzarrean emandako hiru boto estrategikoak ere hor daude, agerian utziz Madrilgo horma gaindiezina zela. Baina oraingo testuinguru politikoan, Madrilgo Kongresuan talde parlamentario propioa izateari bestelako garrantzia ematen hasi zaio eta abstentzioaren aldeko argudioak ahaztu dira. Garai berrietarako bitarteko berriak, bakar batzuk aldaketaren egiazkotasuna asumitu ezinean badabiltza ere. Errealitate berriek taula politikoan birkokatze prozesua dakarte.

20Na pasako da, eta udal eta foru hauteskundeetako emaitzak zenbatetan errepikatu diren ikusiko dugu, eta urrun bada ere, 2013ra begira jarriko denik izango da. Bitartean, hemen, aro berriaren oinarriak ipintzen hasiak direla ikusten dugu. Orain etxea eraikitzea dagokio euskal gizarteari. Hori bai desafioa.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude