Zergatik zaude beti nekatuta?

Zergatik zaude beti nekatuta?
Zergatik zaude beti nekatuta?
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pertsona askok, emakumeak izan ohi dira batez ere, neke handia nabaritzen dute egunean zehar, eta neke horren atzean fibromialgia egon daitekeela ahaztu gabe ere, sarritan kontrolatzeko askoz errazagoak gertatzen diren beste hainbat arrazoi izan daitezke.

Bizitzaren une jakinetan, 50 urteko muga pasatu ondoren adibidez, edo emakumeek ume bat izan eta gero, edo nerabezaroan, oso ohikoa da nekeak erabat jota egotea. Asko dira neke ulertezin hori sor dezaketen arrazoiak, eta ezinezkoa hemen denak aipatzea, baina kontrolatu beharreko egoera batzuk aipatu nahi nituzke.

Elikadura desegokia

Hainbat arrazoi direla medio, pertsona ugarik dieta bereziak egitea erabakitzen dute, kilo batzuk galtzeko asmotan. Eta dieta horiek ez daudenean behar bezala egokituak, edo aspergarriak gertatzen direnean, osasun-arazoak ager daitezke.

Loezina edo apnea

Gutxi edo gaizki lo egitea –sarritan arnasa hartzerakoan etenaldiak edukitzeraino– izaten da, askotan, nekatuta sentitzeko arrazoia. Aditu bati kontsultatzea komeni da, are Loaren Unitate batean txanda eskatzea ere, gaizki lo egiteak ondorio larriak ekar baititzake osasunerako.

Depresioa

Nekea eta adorerik eza edo gogo-aldarte eskasa estu-estu lotuak joan ohi dira.

Anemia

Burdina faltagatik izan daiteke –haragi gorriak, muskuiluak, almejak eta fruitu lehorrak jatea gomendatzen da–, baina baita azido folikoaren eskasiagatik ere –arreta berezia haurdun dauden emakumeetan–. Zure eguneroko dietan har itzazu behar adina hosto berdeko barazki, fruta eta intxaur. Hilekoak oso ugariak direnean odoljarioak gerta daitezke, baina baita ustekabean ere, diagnostikatu gabeko ultzera baten edo hiatoko hernia baten eraginez.

Gernuko infekzioak

Kasu hauetan sukarra eta ahuldadea ere agertuko dira aldi berean.

Tiroideetako alterazioak

Nekearekin batera pisu asko irabaziko bazenu, itxuraz horretarako arrazoirik gabe, onena medikuarengana joatea da, agian zure tiroideko guruinak motelegi funtzionatzen duelako.

Glukosa-maila asaldatua dago

Azukrearen gorabeherek energia falta eta nekea eragiten dute. Bere egoera ondo kontrolatzen ez duten pertsona diabetikoetan gertatu ohi da, baina baita ezer jan gabe debora luzea egin ondoren ere.

Behar adina ur edaten al duzu?

Aurreko egunetan gorakoak edo beherakoak izan badituzu, litekeena da indarrik gabe sentitzea. Deshidratatuta ote zauden jakiteko egizu hurrengo proba: zapaldu hatz batekin zure larruazala, eta hor azaltzen den marka edo orban zuriak desagertu aurretik segundo batzuk irauten badu, edan ur edo likido gehiago, deshidratazioari aurre egiteko.

Kontuz kafearekin

Nekatuta gaudenean normala da pizgarriak hartzea, eta kafea da estimulatzaileetan gehien ezagutzen dena. Baina kafe gehiegik okerrera eramango du egoera. Hobe zenuke eguna gosari on batekin hastea, eta zure kafesnea ezti edo erregina-jele koilarakada handi batekin gozatzea.

Nola jakin neke kronikoa ote den?

Neke kronikoa gehienbat 30-50 urte bitarteko emakumeengan agertzen da, sei hilabetetik gora irauten du eta ez da atsedenarekin arintzen. Aurrez aipatutako arrazoi guztiak baztertu ondoren bakarrik pentsatuko du medikuak diagnostiko horretan.


Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude