"Epe laburrera emaitzak espero baditugu, akabo"

  • Iñaki Esnaola (Deba, 1948) Espainiako Kongresuan HBren ordezkaria izan da eta euskal preso politikoen abokatua ere bai, 1980ko hamarkadan bereziki. 1989an, Josu Muguruza HBko parlamentaria hil zuten Madrilen, eta bera larriki zauritu. 1991n HB utzi zuen desadostasun politikoak medio.


2021eko ekainaren 30ean
Iñaki Esnaola, abokatua.
Iñaki Esnaola, abokatua.

ETAk behin betiko amaitu du jarduera armatua. Zein da zure balorazioa?

Gazi-gozoa da. ETA amaitu da, eta poztekoa da. Alabaina, uste dut, ETAk, azken urteetan batez ere, sufrikario politiko neurrigabea eragin duela: neurrigabea –erakunde armatuak dioenez– lortu nahi dituen helburuen aldean. Uholde ikaragarria eragin du: lehenik lokatza bildu behar da eta ondoren eraikitzen hasi.

Analista batek “berandu, baina garaiz” idatzi du.

Garaiz zertarako? Politikan borrokatzeko inork bezainbat ahalmen dugula erakusteko bada, bada, agian bai. Bildu hori erakusten ari da, baina amaiera modu honetatik etekin politikoak espero badira, ez. ETA desitxuratuz eta politikoki deskapitalizatuz joan da. Hiltzorian daudenekin heriotza gozoa edo injekzio hilgarria erabili ohi dira.

ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei gatazkaren ondorioei konponbidea emateko elkarrizketa deia egin die. Nola ikusten duzu aukera hori. Zein epean?

Inork ez luke Espainian ez Frantzian sinetsi behar. Mila bider erakutsi digute hori, baita Tony Blair-ek ez beste gainerakoek ere. Beren historiala lekuko. 1. puntua lortu dute, euren interesekoa noski. Gainerakoa ahaztuko dute, eta ezker abertzaleak soilik gogoraraziko dio. Presoen gaia negoziatuko da soilik, baina epe luzera. Prozesu mota hauetan gertatu izan den legez. Gobernuak kontrolatu eta zuzenduko du gai hau ere.

Nolako jarrera antzeman duzu Espainiako Estatuaren aldetik? PSOErena eta PPrena; Zapaterorena eta Rajoyrena barne.

Jarrera txarra. Espainian “gai” hau saldu dute, eta orain kontrakoa saltzea zaila dute. Gai honek ez du elektoralki saltzen. Rajoyrekin aukera gehiago izan daiteke PSOErekin baino. Bien bitartean, Rajoy datorrela eta, Iñigo Urkulluk bere ziria sartu du “Euskadi Espainian egokitzeko”. Alegia, erdibidean gaude, beti bezalatsu.

Prozesu berriaren lehen urratsek zer ekarri beharko lukete? Presoen egoerari irtenbidea ematea? Biktimekiko jarrera lantzea?

Aro berrian ezker abertzale berriak buru-belarri jardun behar du akordioak lortzeko: hauteskundeei begirako itunak, alternatiba aurrerazaleak eskainiz, euren helburu politikoak lortzeko aliantzak bilatuz. Bide horretatik soilik konbentzitu daiteke Europa (Madril konbentzitzeko bide bakarra) erabakitzeko eskubidea erabiltzea dagokigula. Bide horretan biktimen gaia tartekatzen bada, luzerako dugu. Aldi berean, epe laburrera emaitzak espero baditugu ez dago ezer egiterik.

Nola ikusten duzu euskal gizartea garai eta prozesu berriaren aurrean?

Prozesu zaila baina interesgarria da, bereziki ezker abertzalearentzat. Politikoki hutsetik eraiki behar da, baina indar politiko eta soziala sendoa da. Indar bilketa egiten bada, ezin dugu segidan deuseztu. Amaitu da abangoardiaren garaia. Bestela, gureak egin du.


Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude