argia.eus
INPRIMATU
Amaiurri jarriak

Julio Soto 2011ko urriaren 27a

I
Fernandok bere jomugan zeukan
iltzaturik aspaldian
aita santuak bere baimena
luzatu zion aldian
hamabi mila soldadu oinez
bi mila bostehun zaldian
Duke de Alba lagun zuela,
ejertzitoa abian
erreinu gabe geratu ginen
mila bostehun ta hamabian.

IV
Hogeita hamar egun ekainak
Noain borroka atari
Gaztelak berriz ere eraso,
Beaumondarrak gidari
zaldi, aizkora, lantza, ezpata
sartu honi, sartu hari
gure herriak, nahiz defendatzen
bihotza eskutan ari
galdu zituen itxaropena
eta sei mila gudari.

II
Mila bostehun ta hamaseia zen
urte luze, urte belztu
Fernando hil zen eta Labritek,
birkonkistarako prestu
Donibanera, Orreagara,
Erronkarira aurkeztu
zituen arren Nafar zaldunak,
odolak bazterrak estu
gure erreinuak jarraitu zuen
konkistatzaileen esku.

V
Mila bostehun ta hogeita bia
Amaiurren ilargiak
malkotan bistan utzi zituen
tropa iritsi berriak
Labriten seme zenak, Enrikek
eskuak goian jarriak
kopuruz alde handia baina
ez zuen etsi herriak
kolore gorriz tindatu ziren
gazteluaren harriak.

III
Mila bostehun ta hogeita bata,
maiatzak eguzki printza
Asparrots buru, herria zutik
Yesan eraso bortitza
hamabostean, Donibaneko
altxamenduaren hitza
hamazazpian, Iruña aske,
bete zen azken baldintza
udaberriak itzuli zion
Nafarroari bizitza.

VI
Mila bostehun ta hogeita laua
azken dantza, azken guda
hartu zituzten Hondarribia
eta itsasoko ura
orduan hasi eta gaur arte
jazarpena, diktadura..
soa aurrerantz, itzul gaitezen,
hartu harri bat eskura,
herri berri bat eraikitzera
Amaiurko gaztelura.

   


Doinua:  Lurraren pean sar nindaiteke.


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.