Abertzaletasunaren aukerak

Idatzi honen bidez galdera honi erantzun nahi nioke: Zeintzuk dira oinarrizko baldintzak eta beharrak abertzaletasunaren egitasmoak jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dezan epe labur edo ertainera?

Bi dira nire aburuz: abertzaleen oinarrizko estrategia bateratua eta herri-atxikimendua.

Bistan da epe laburrera ETAk armak behin betirako uzteko aukera handiak daudela. Honekin, abertzaletasunaren tradizio politiko garrantzitsu batek, ezker abertzaleak, bere osotasunean bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egingo luke. Honek oinarrizko estrategia bateratu bati bide ematen dio, azken hamarkada luzeetan gertatu ez den bezala (Lizarra-Garaziko garaietako salbuespen laburra aipatuta).

ETAk bortizkeria alde batera uzteak bakearen abiapuntu ezartzen duelarik, abertzaleen arteko elkarlanaren oztopo nagusia ere desagertzen da, abertzaletasunaren errebindikazioei egiten zitzaien xantaia emozionala ere (bortizkeria guztiok baliatzen genuela aditzera ematen zuena) desagertu egingo delarik.

Bigarren baldintza, herri-atxikimendua. Hau oso zaila da gaur egun, konpromiso politikoa oso urrun baitago euskal herritarren pentsamendutik. Mendebaldeko gizarte guztietan bezalaxe, kontsumismoa nagusitu egin da gurean eta, Baumanek esaten duen modura, gizarte “likidoaren” arlo guztietara hedatu da: arlo soziala, afektiboa eta baita politikoa ere. Gure gizartean arlo politikoa aldikako kontsumo-gai bilakatu da eta, konpromiso iraunkorra ekiditeko, klase politikoaren estigmatizazioa erraztu egin da “denak berdinak dira”.

Nola lortu gizartearen inplikazioa eta mobilizazioa? Nire ustez giltzarria gazteen kultura politikoaren eraldaketan datza. Gazte gehienek politikarekiko ezartzen duten distantzia indiferentea gizarte osoaren heldugabetasunaren ondorio besterik ez da. Horri aurre egin behar diogu era sistematikoan.

Baina arduradun politikook ere geure kultura politikoa gainditu egin behar dugu, gizarte parte-hartze eredu berri bat landuz eta demokrazia ordezkatzailea eraldatuz, baina kultura asanbleario antzuak alde batera utziaz.

Hortik aurrera, zenbait giltzarri ezinbesteko ikusten ditut aipatu dudan jauzi kualitatibo horretarako:

Eredu propioa. Hasteko, eredu sozio-ekonomiko propioa lantzen jarraitu behar dugu. Ez dugu ahaztu behar krisi ekonomiko latzari gure inguruko herrialdeek baino hobeto eutsi badiogu, izan dela industriaren aldeko apustua (ezagutza, prestakuntza, lehiakortasuna, nazioarteratzea) hobetsi dugulako, espekulazioa alde batera utzita. Euskal Herrian eredu propioaren alde egin ahal izan eta nahi izan duten eskualdeek giza-garapen eta ongizate maila altuak lortu dituzte.

Hori izan da gure enpresetan nagusitu den kultura eta horixe bera instituzio propioen kudeaketaren ildo nagusia. Ez dugu ahantzi behar, testuinguru honetan, lan harremanetarako sistema propio batek duen garrantzia.

Eredu europarra. Europaren eraikuntzan parte hartzen jarraitu behar dugu, ekonomikoki eta sozialki europar ereduan sinisten dugulako. Eredu honetan gizarte ongizatea mantentzen da, berau finantzatzeko ekonomia lehiakorrari eutsiz.

Testuinguru honetan norbaitek “sistemaren” kontrako errelatoa erabiltzen baldin badu abertzaletasunaren baitako elkarlana baztertzeko, garai politiko berrien kontra nabarmen egiten du nire ustez.

Autogobernua. Bigarren giltzarria autogobernua dugu: orain arte lortutako autogobernu mailari uko egin gabe, hortik aurrera eraiki behar dugu etorkizuna.

Erabakitzeko eskubidea. Ibarretxe lehendakariak Madrilgo Kongresuan aurkeztu zuen Estatutu Politiko berriaren proposamenak mugarria ipini zuen, eta muinean duena horixe da: erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa.

Bi printzipio nagusi uztartu behar dira:

1)    Gizarte moderno guztiak bezala, gizarte anitza gara. Beraz, aniztasun horrek elkarbizitza sortu behar du, eta ez enfrentamendua. Elkarbizitza bermatuko duten prozedurak onartu behar dira beraz.

2)    Printzipio demokratiko oinarrizkoenak gehiengoaren borondatearen errespetua bermatzen du. Beraz borondate horrek balio normatiboa behar du.

Nazioarteko errekonozimendua. Oinarrian errekonozimendu arazoa daukagu. Estatu espainiar eta frantziarrak gure izaera nazionala errekonozitu behar dute, baina baita Europa eta mundu osoko gainontzeko herriek ere. Horretarako lan planifikatu bat prestatu behar dugu.

Euskararen normalizazioa. Jauzi kualitatibo hori ez da sinesgarria izango, euskararen eta euskal kulturaren garapenak aurrerapauso sendo bat egiten ez badute. Laburki esanda, besteak beste, bi urrats ikusten ditut ezinbesteko: bata, edukiak sortzerakoan ikuspegi komertzialaren pisu handiagoa eta bestea, euskarazko medioak ideologikoki partzialak izan ote daitezkeenaren aitzakia merkea alboratu eta tradizio abertzale guztiek parte hartzea edukien sorreran. Bai kulturaren eta baita hedabideen ikuspegitik ere.

Erronka guzti hauek ez al dira aski euskal herritarren eta, batez ere, gazteen ilusioa eta konpromisoa berpizteko? Nik baietz uste dut.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude