Zoritxarreko biografia

  • Philip Roth::Nemesis

    Meettok

    iraupena ::234 orrialde

    prezioa ::18.50€

Nemesis
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Philip Rothen azken eleberriak jaso dituen iruzkinek ustekabean harrapatu naute. Egia da pertsona bezainbeste gustu dagoela, batez ere liburuez, irakurleez eta irakurketa mailez ari garenean. Zentzu horretan, iritzi aniztasunak ez ninduke zertan harritu baina, Rothek Nemesis eleberrian kontatzen duena transzendentziarik gabekoa dela dioten kritikak lekuz kanpo daudela iruditzen zait. Are gehiago, aurreko lanetako Roth “berdinaren” aztarna ageri ez dela bezalako argudio, ene iritziz, pisu gabekoetan oinarritzen direnean.

Ez daukat idazle estatubatuar honen defendatzaile sutsuaren itxura emateko intentziorik, erabat profanoa naiz bere obraren gainean. Hala eta guztiz ere, ez dut uste Beñat Sarasolak eleberri ezdeus bat itzultzeko asmoa zuenik; Bucky Cantor izeneko gazte baten istorioa euskaratua izatetik harago, konturatzen gara Rothen prosak badaukala zer esanik.

1944ko udan, AEBetako indarrak Pazifikoan borrokatzen ari ziren garaian, eta gazteen zintzotasuna Bigarren Mundu gerran parte hartzeko gaitasunen arabera neurtzen zeneko momentu berean, polio epidemia batek hamabi urte inguruko haurren aurkako gerra piztu du. Newarkeko auzo juduak jasaten dituen bizi galerek panikoa zabaldu dute, eta desesperazioak bultzatuko du komunitatea errudun bat bilatzera. Bucky Cantorren bizitza ez da erraza izan; ama galdu zuen jaiotzean, kartzelan preso egondako lapurra zuen aita, eta harengandik jasotako ikusmen arazoek, armadan parte hartzeko gazte ezgaituen zerrendan gelditzera kondenatu zuten. Aitonari esker, barneratu zuen bizitzari aurre egiteko ikuspegi heroikoa: “prezio bat pagatu behar duzunean, pagatzea” (29. orrialdean) baina, nola egin jaiotzeko momentu beretik markatua izan zarenean? Nola gainditu, kanpotik geureganatzen dugun Ni-aren konstrukzio ideialari, “behar bezala” erantzun ezin izanak, eragiten duen porrot sentimenduaren oinazea? Gure printzipio moralek azal dezakete gertatzen den ororen zergatia? Non hasten da eta non bukatzen gertaeren gaineko giza-erantzukizuna?

Rothek ez du erantzunik ematen, inork ez baitu bizitzaren eremu zentzugabekoari aurre egiteko errezetarik. Nahikoa du, giza adimenaz azaldu ezin denaren inguruko galderak formulatzearekin. Bucky Cantorren istorioak bizitzaren alderdi ilun, irrazional eta gupidagabekoena islatzen du; “zergatik polio epidemia? Zergatik hil da? Non dago justizia? Zergatik tragediak gutxien merezi duen jendea du eraisten?” (46. orrialdean). Erantzun zein erantzulerik gabeko kaosaren aurrean pertsonaiak errudun baten irudia bilatuko du, halabeharraren tirania hutsak ez du asetzen, eta aitonarengandik jasotakoari jarraiki, berak ere, dagokion prezioa ordaindu beharko du.

Intranszendentea? Ez, zori hotz eta kaotiko hutsa erantzule duen mundu baten emaitza. n

Azkenak
Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


Eguneraketa berriak daude