Fellini, gezurraren magoa

  • Joan da 6 mila milioi beste instalazio bikaina, eta Felliniren unibertsoak hartu du bere lekua Donostiako San Telmo Museo berrituan. 400 irudiren bidez, Riminiko maestro handiaren lana eta garaia irudikatzeko aukera ematen digu Fellini: ilusioen zirkua erakusketak. Zale direnentzat, ezin galduzko hitzordua. Zaletu gabeek ere, ez dute deus galtzekorik; muxu-truk da zirkurako sarrera.

Felliniren obsesioak ezagutuko ditu bisitariak: emakumeekiko lilura, herri kulturarekiko atxikimendua, elementu biografikoen erabilera...
Felliniren obsesioak ezagutuko ditu bisitariak: emakumeekiko lilura, herri kulturarekiko atxikimendua, elementu biografikoen erabilera...

Irudiak ahalmen hori du. Erakusten duena baino gehiago iradoki, eta irudimena piztekoa. Edo, bestela esanda, irudimenaren bidez baino ezin da irudikatu mundua, bizitzaren ilusioa. Donostiako San Telmo Museoan dauden ehunka irudi felliniarrak ikusi eta berrikusi ondoren, dozena batzuk gelditu dira irudimenean taupaka. Bada zuri-beltzeko argazki bat, bi mutil gazte erakusten dituena, Erromako kaleetan ramegante, pozaren pozez. Komikietan eta fotonobeletan bezala, esaldi bat dauka bunbuiloan idatzita: “Domani iniziamo la conquista del mondo” (Bihar hasiko dugu munduaren konkista). Federico Fellini da gazte horietako bat, Rimini herritik Erroma hirira iritsi berria, mundu gosez.

Norbaitek galdetu zuen behin: “Nor da Fellini?”. Eta beste norbaitek eman, akaso Fellinik berak, erantzun biribila: “Mutiko bat, mutiko izan dena desagertu arte. Eta neska-mutil guztiak bezala, etengabe harritu izan dena. Ze, horixe da artistari dagokion ezaugarririk nagusiena: lilura. Norbaitek hirurogei, hirurogeita hamar urtetan liluratzeko gaitasuna mantentzen badu, aparteko bizitzetara iritsiko da”.
Bada, aparteko bizitza horien froga ugari aurki daitezke Ilusioen zirkua-n. Izenburuko bi hitz horiek, hain zuzen, mundu felliniarreko bi giltza nagusi dira: ilusioa, bere zentzurik zabalenean, zinea bera ilusio optikoa den neurrian, eta bereziki, ametsen munduarekiko duen lotura estuagatik; zirkua, berriz, ikuskizun ikusgarria delako, batzuetan miresgarri, tarteka dekadente, bestetan grotesko, baina beti harrigarri.
Mendebaldeko gizarte zilborkoi honetan, “amets” hitza aspirazioekin lotzen dugu maiz, norberaren bizitzari eman nahi zaion zentzuarekin. Baina Fellinirentzat, lo zein esna egiten diren amets horiek izan dira lanerako materialik, esan dezagun, puruenak. Joxe Ripiauren kantak zioen moduan, “ametsak forjatzen diren materialarekin eginda dago” Felliniren zinema. Iturri askotatik edaten zuen bere irudimenak, eta nahieran eraldatu ondoren, iturrietara itzultzen zituen askotariko urak.

Zirku ibiltaria

“Fellini sortzaile paregabea izan zen. 40 urte baino gehiagotan grina, harridura, umorea eta samurtasuna uztartu zituen, irudimenez eta bizitzaz betetako lanetan”. Hala idatzi du Sam Stourdzé-k, erakusketako komisarioak, sarreran irakur daitekeen testuan. La Caixako Gizarte Ekintzak finantzatu du Ilusioen zirkua, Parisko NBC Photographie-rekin elkarlanean antolatua eta produzitua. Zirku ibiltarien antzera, zenbait hiri bisitatu ditu dagoeneko: Bartzelona, Madril eta Mallorcako Palma. Azaroaren 13ra arte izango da Donostian zabalik, eta merezi du behin baino gehiagotan bisitatzea. Izan ere, material kopuru handiegia biltzen du, aldi bakar batean irensteko.
Ilusioen zirkua erakusketak Felliniren obsesioen, iturrien eta eraldaketen berrikuspen orokorra egiten du, 400 irudi finko eta animatuen bidez. Horien artean daude aldizkariak, argazkiak, kartelak eta elkarrizketak. Hala, bisitariari mundu oso bat irudikatzeko aukera ematen dio: herri kulturarenganako atxikimendua (karikaturak, garaiko egunkari eta aldizkari irudidunak, komikiak, telebista eta publizitatea), lan-prozesua (gidoilari-jarduera, jantzien eta dekoratuen aukeraketa, aktoreen zuzendaritza eta zuzendaritza zinematografikoa), emakumeenganako lilura (Anita Ekberg, Giulietta Masina, eta abar), elementu biografikoen erabilera eta bere alter egoa, Marcello Mastroia­nni.

Azken horren irudi bitxi bat ikus daiteke erakusketan, Fellini hainbeste liluratzen zuen Mandrake magoz jantzita. Hain zuzen ere, mago baten ikuskizuna bezalakoa da Felliniren lana: ikusleak badaki magia ez dela existitzen, ikuskizuna trikimailuz josita dagoela, baina hain ondo landua dago ilusio optikoa, azkenerako zalantza egin baitezake ikusleak: “kontxo, eta magia existituko balitz?”. Erakusketan magoaren trikimailuak ez dituzte erakusten (magia bera bezain misteriotsuak baitira), baina erabiltzen zuen material ugari ikusteko eta irudikatzeko aukera egon badago. Hartara, Felliniren zinea ezagutzen ez duenak imajina dezake nolakoa izan daitekeen dottore-aren lana, eta ezagutzen duenak, irudimenari beste bira batzuk eman, inoiz ez baitago soberan.
Irudietan oinarritutako erakusketa izanagatik, badago halaber zer irakurri. Esate baterako, Felliniren jarrera ezin argiago erakusten duen hurrengo esaldia: “Nik ez dakit gauzei era axolagabean begiratzen, kameraren bitartez, adibidez (…) Gauzen erdian egon behar dut. Denez dena jakin behar dut, inguratzen nauen ororekin amodioa egin behar dut”. Grina zen, hortaz, bere sorkuntza bultzatzen zuena. Fellinik ez zuen ikus-entzunezko formakuntza akademikorik, baina il maestro deitzen zioten, il dottore. Izan ere, irudiaren eta irudimenaren mekanismoak inork baino hobeto menperatzen zituen.

Nahita eraldatutako egia baldin bada gezurra, eta egia bera gezurra bada, orduan benetako magoa izan zen Fellini: gezurraren magoa. Aditu batzuek diote “fikzio eta errealitatearen artean jolas” egiten zuela, baina hori baino gehiago, esan liteke Fellinirentzat gauza bera zirela biak, “errealitate” deritzogun hori ere eraldatua den neurrian. Zalantzarik gabe, zinemaren eraldatzaile eta berritzaile nagusietariko bat izan zen. Beharbada, ez zuelako inolako korronterik jarraitzen, ez baziren bere subkontzientekoak. Bi dozena film utzi zituen, eta haietan, ikono bihurtu diren ehunka irudi. Ilusioen zirkua ikusi ondoren taupaka geratu dira, besteak beste, Fellini gazteak marrazturiko karikaturak, prentsan ateratako komiki-zintak, gerora zeluloidera pasako ziren irudi zirriborroak, eta bereziki, azken hamarkadetan transkribatu zituen amets ederrak.


Azkenak
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute manifestazio batean

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Alderdiaren barne-prozesuaren lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude