Lotsa pasatu dut joan den astean, lotsa handia. Urte luzetan bizi izan naiz bizimodu makur ezkutukoa egitera behartua, biharamunik ezagutuko ez nuen beldurrez, nire euskaltasun ukatua nola edo hala itoaz. Lotsa pasatu dut, luzaroan nirea esplikatzerik, ustez saiatu arren, lortu ez dudalako. Lotsa, hori hiru ordutan zehar hiruna minutuz hitz eginez egin zitekeela jakin dudanean.
Pena hartu dut, pena handia, niri ulertu ezin izan didatena nazioarteko izen ospetsuei ulertzeko erraztasuna agertu dutelako, gorbata haientzat lotu dutelako. Ez nau harritu oraindainokoan beren bizitzak eta beren adiskideenak hurkoarenak baino gehiago balio zuela, edo hurkoarenak balio zipitzik ez zuela, uste izan dutenengandik.
Amorrua sentitu dut euskal herritar askoren artean oraindik ez dudalako sentitzen igaro dugun guztiaren kontzientzia orokorrik. Amorrua dut, nahiz eta krimenetan partu hartu ez duten, gizarte zintzo batek partekatu beharko lukeen lotsak oraindik harrapatu ez dituelako. Amorrua, ikusten dudanean inor, inor asko, inoren izenean bakeak bizitza itzuliko ez dienen izenean, arduragabeki barkatzeko prest agertzen delako.
Poz eman dit jarduera armatuaren behin betiko amaiera eskatu dutelako, ETAri berea konpontzeko eta politikatik kanpo gelditzea eskatu diotelako.
Ezinbesteko aurrerapausoa izango zen hau. Ez dakit hain ezinbestekoa zen ezker abertzaleak euskal gizarteari umiliazio hau pasaraztea. Zeremonia guzti hau exijitzea, guztioi “inor ez hil, ez bortxatu” soil bat behar dela erabakitzeko eta beste guztien arauetan, guztientzako arau berdinetan, aritzeko prest dagoela esateko eszenategia prestatzeko.
Agian ari da ordua iristen gutako bakoitzak bere buruaren erantzukizuna izango duena, hori bai ezinbestekoa dela. Nik nire egiten ditut nire esanak eta eginak eta hauen erantzukizun guztiak. Prestaketetan ari naiz memoriaren parentesi tarteetan bizitzen hasteko, kanpoaldeko leihoko kakoan eskegiz neure trapu zaharrak, gorrotoari besarkatu gabeko ardura eta erantzukizuna.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).