Donostian astelehenean ospatu zen Aieteko ekitaldiko testua irakurrita mendiak sagua erditu duela esan daiteke. Esperantzak handiak direnean frustrazioa handiagoa izaten da, eta horrelakorik egon izan da ekitaldiaren inguruan: tantaka jende gero eta ezagun eta ospetsuagoa zetorrela ikustean, testuak gehiago argitu zezakeela zirudien, eta ez da horrela izan. Egon badago arrazoi nahiko honelako testu bat sakonagoa ezin daitekeela esateko. Egia da; baina, egia da ere, ez digula ezer berririk esan. Honelako adierazpenak entzuten ohituta gaude, eta gehienez, testuari, zer edo zer errekonozitzekotan ikuspegi ezberdinek esan ohi dutena testu labur batean batu izana da.
Besterik da kontestua eta horretan jarri beharko ditugu testuak eman ez dizkigun itxaropenak. Errealitate azeleratu batean gaude, ETA bera, ezker abertzalea ere, urratsak ematera behartuta dago. Hori da kontestuak erakusten digun aspekturik garrantzitsuena, txisteetarako garaia amaitu dela, bakoitzak ematen dituen urratsak gainontzekoenekin bilbatuta daudela eta fase honetan nahi den dosifikazioaren zati bat baino ez dagoela norberaren esku. Kontestuak erakusten du, halaber, konpromisoak ez direla edonoren aurrean ziurtatu, ezin litekeela hain jende ospetsua txango baterako ekarri eta, alde batetik, Bake Konferentzia gisa aurkeztu ezin bada, bestetik, Bakerako bilkura bada. Bakerako bilkura izango da premiazkoa den erabakia har dezaketenek hartzen badute. Gatazka politikoa eta biolentoa ez direla bat, batez ere biolentoan aritu direnek errekonozitu behar dute, gehientsuenok aspalditik bagenekien eta. Gailur honek gizarte osoa poztu egiten badu, batez ere ezker abertzalea bide politikoetan soilik aritzera konbentzitzen du.
Seguruenik hau idazten denetik irakurtzen denerako gertatuko direnekin, eszenatoki politikoa eraldatua egongo da, zenbait aditu eta pertsona informaturi lerro artean uler dakioke-eta ETAk baiezkoa emanez azkar erantzungo duela. Horrela izan dadila eta testuko lehen puntua bete dezala. Horrek kontestua berrelikatuko du, eta gero gerokoak.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]