argia.eus
INPRIMATU
Dukan dietari jarriak

Agin Rezola 2011ko urriaren 27a

I
“Flakatu ein haiz” eta antzeko
ez dakit zenbat lausengu
entzun nahiean ibiltzen gera
kiluak kendu ta kendu.
Dieta baten truke
askok egiten dute
burua haizez gizendu,
mende hontako jainko berriak
Dukan izena omen du.

IV
Gozo muttur bat ezin probatu
eta alkohol lehortia,
maiz osasuntsu egon asmotan
galdu daiteke nortia.
Legatza eta xerra
janaz ez da ederra
kiluak ezin botia,
baino seguru al gaude zer dan
osasuntsu egotia?

II
Gari artian gosiak egon
biharrekua da hau (e)re:
baxoerdi bat, pastel txiki bat...
zenbat tentazio daude?
Nahiz ta saldu elkarri
eta askotan jarri
dietik onenaren pare,
nere bizitza ez det ulertzen
pekatu txikirik gabe.

V
Batzuen auto-sakrifizio
bestien autoengaino,
Dukanek argi ikusten duna
Aginentzat dago laino,
oreka baita giltza
ta gu bila gabiltza:
noiz arte eta noraino?
Nahiago ditut sei kilo sobran
bizi poza faltan baino.

III
Lehendabiziko hiru edo bost
egun proteina hutsekin,
fase gehiago ere badaude
baino ezin da huts egin.
Zenbait mutil ta neska
sumatu det galdezka
“honek zer dik” ta “hark zer din?”
Goserik ez da pasako baino
inbiria berdin-berdin.

VI
Suposizioz hitz egiten det
ez naiz eta medikua,
baino ikusi deten apurra
ez det izan begikua.
Nere dieta ordia
ez da askoz hobia,
izan arren betikua:
merkuriodun arraia eta
tomate transgenikua.

   


Doinua:  Iparragirre abila dela.


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.