Diruaren izurria

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Flandrian 1637an “Viseroij” aldaerako idi-bihotz (Tulipa sp.) erraboil bat eskuratzeko artisau eskulangile trebe baten hogei urteko soldata ordaindu behar zen, tokiko eta garaiko 3.000 gulden. Orduko berripaper batek dioenaren arabera, diru horrekin zortzi txerri, lau idi, hamabi ardi, 24 tona gari (Triticum sp.), 48 tona zekale (Secale cereale), 480 litro mahatsardo, bi barrika garagardo, 2.000 kilo gurin, 1.000 libra gazta, zilarrezko edalontzi bat, ohe bat bere koltxoi jantzi eta guzti eta txalupa bat erosi zitezkeen. Astakeria galanta!

Ez zen garestiena, ordea. Astakeria handiagoak egiteko prest zegoen jendea bazen. Sasoi haietan geurean bezala, han ere itsasontziak tresnatzen zituzten ontzi-jabeak ziren aberatsenak. Eta pitokerietan tentelenak. Dutch East India Companyko zuzendariak, zorriak ziztatuta erantsitako birus baten ondorioz kolore nahasketa berezia zuen idi-bihotz bat zuen. Bakarra, “Semper Augustus” aldaerakoa. Urtetan inori eman gabe berak ugaldu zuen eta ikusten zutenen gorespen eta laudorioak zirela-eta, urtetik urtera gero eta diru gehiago eskaintzen zioten lore dotorearen erraboil baten truke: 1623an 1.000 gulden bazen, 1637an 10.000. Gehiegizkoa, neurriz kanpokoa! Dirutza horrekin Amsterdamgo modako kanalaren bazterrean etxe handi bat eros zitekeen, edo bertako familia oso bat bizitza erdian jantzi eta elikatu. Laster damutuko zen, koittadua, saldu ez izanaz. Konparaziorako, Rembrandt margolariak bere De Nachtwacht (Gaueko erronda) maisulana 1.600 guldenetan saldu zuen 1642an. Jendeak Tulp abizena gehitzen zion bereari, gorazarre haizearen ikur. Horixe egin zuen aipatutako margolariaren 1632ko De anatomische les van Dr. Nicolaes Tulp (Nicolaes Tulp doktorearen anatomia irakaspena) lan ospetsuko Claes Pieterszek.

Sekula gehien ordaindu den idi-bihotz erraboila “Violetten Admiral van Enhuizen” aldaerako bat izan zen, Alkmaar hirian 1637ko otsailaren 5ean: 5.200 guldenen ordainetan. Saltzailea gustura izango zen. Bi egun lehenago Haarlemen enkantera jarritako erraboilek ez zuten erostunik izan eta “tulpenwoede” eromenaren amaiera hasi zen. Sekulako krisian amildu zen estatua. Harrez gero, diruaren salerosketatik bizi den jendilajeak honelako krisiei “tulipmania” deitzen die.

Hori gertatzen ari zenean, 1633 eta 1637 artean, herritarren zazpitik bat lurpera eraman zuen izurri bubonikoak jo zuen herrialdea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-17 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-28 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-11 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-19 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-20 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


2018-04-15 | Jakoba Errekondo
Ezker-aihena

Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea, zerbeza-landarea, bier-belarra eta ezker-belarra ere deitzen... [+]


2018-03-23
Usainez usain

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita... [+]


2018-01-16 | Jakoba Errekondo
Möet & Chandon sagardoa

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko... [+]


2017-05-23 | Jakoba Errekondo
Izotza egurrean

Egin du izotzak berea: azioa, txarkeria. Aspaldian ikusi gabeko izotz zuri galantak izan ditugu apirilaren bukaeran. Sator-lana baina agerian, inongo lotsarik gabe: azerikeria. Ikaragarria bota du Euskal Herriaren hegoaldean.


2017-05-15 | Jakoba Errekondo
Mila eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur... [+]


2017-05-01 | Jakoba Errekondo
Ipurtargiak etxera

Maiatz ederrari ekin diogu. Konturatzerako bero sapa azaleratzen diguten urteko egun luzeenetan gara. Urteko gau motzenak izango dira orduan, baina ikuskizun paregabea eskaintzen dutenak. Ez naiz ari jai txolinenei adarrak ipintzen dizkieten su-festa zalapartatsuez. Isilagoak... [+]


2017-04-25 | Jakoba Errekondo
Izerdiari izerdiarekin

Uhaga edo ponpa izugarriak dira landareak. Zuhaitz handiak, zer esanik ez. Metro eta erdiko gerribuelta duen pago (Fagus sylvatica) batek egunero 400 litro ur behar ditu metabolismoari eusteko. 400 litro ur aurkitu behar ditu non edo han; sustraije ikaragarria garatzen du ur... [+]


2017-03-07 | Jakoba Errekondo
Tortotx garbia

Estimatzeko intentzio osoarekin sagardo botila bat ireki, edalontzia sudurrera hurreratu eta botila itxita izan duen tortotxaren usaina hartzea, horixe infernua!


2017-01-31 | Jakoba Errekondo
Koloreen susperraldia

Sekulakoa iruditzen zait aurtengo negua jo eta eskaintzen ari zaigun kolore sinfonia. Eguraldi xelebreagatik ote? Epel gozotik izotzera; lehorte punttutik uholdeetara. Ala neroni nabil halatsu, eta aurten begi berriak ditut...


2017-01-23 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko... [+]


Eguneraketa berriak daude