Diarrea bezala zabaldu dira iritziak hango eta hemengo prentsan Joseba Sarrionandiari Moroak gara behelaino artean? saiakerarengatik Euskadi Saria eman diotela jakinarazi ostean. Batere gogorik ez akusazio, seinalatze eta jazartze horiek komentatzeko, Alberto Moyano kazetariak joan den astean bere blogean zioen moduan, Sesame Streeteko ikusleek ere behar ez dituzten azalpenetan sartzea baita: “Idazle batek egindako delituek ez dute bere obra hobea edo okerragoa egiten”.
Eta zer esan Eusko Jaurlaritzak bidalitako oharraren excusatio non petitaz: leitzen duzu sarrerako esaldiaren isatsa (“… ez du idazlearen literatur balioa zalantzan jarri nahi”) eta bi gauza gutxienez pentsatzen dituzu. Bat: nahi-nahi, ez duela ezer zalantzan jarri nahiko, baina esaldi hori idazte hutsarekin zalantzan jartzen duela dena. Eta bi: literatur balioa testuek izan beharko luketela, ez idazleek, ezta?
Azken hori iruditzen zait auzi honen iltzea, oker-bihurrika sartua eta herdoiltzen hasia: literaturan obrek geroz eta gutxiago inporta dutela, egileek jan dutela terreno guztia. Iratxe Retolazak azaldu zuen kontu hau oso argi Berrian argitaratu zutabe batean: “Literatur testuaren irakurketa bainoago, presentzia literarioak dira nagusi, eta presentzia literario horien hartzaileak dira nagusi, eta ez literatur testuen hartzaileak. Esaterako, literaturaren inguruko eztabaidarik gehientsuenak idazleen elkarrizketen, idazleek idatziriko iritzi-zutabeen eta idazleen jarreren ingurukoak dira, eta ez literatur testuen ingurukoak. Hedabideetan (izan paperezkoetan, izan digitaletan) presentzia literario horiek hedatzen dira (idazleen irudiak, idazleen adierazpenak, idazleen posizioak…), eta ez literatur testuen inguruko irakurketak edo gogoetak”.
Sarrionandiaren presentzia da Espainiako iritzi-giroa aztoratu duena, ez bere liburua, ez aurretik idatzi duen beste edozein liburu. Seguruena –Ander Iturriotzek ETB1eko Azpimarra saioan seinalatu zuen moduan–, ETAren amaiera gertu dagoela dirudien honetan, PP-PSOE ententea “garaile-galtzaile” narratiba eraikitzeko borroka betean dabilelako eta puzzle horretan enkajatzen ez duen piezetako bat Sarrionandia bera delako (“Hiltzaileek” hil egiten dute, ez liburuak idatzi! Liburu onak? Are gutxiago! etc. etc.).
Edonola, onartu beharko da partidua kontrako angelutik jarraitzen ari garenok ere antzera jardun dugula: edo gezurretan ari al naiz esaten badut Sarrionandiaren mitoa guk ere puztu dugula, testuak bigarren, hirugarren, laugarren planoan utziz? Zenbatek sentitzen dute eurentar ezer ere irakurri ez dioten arren? Hor dago problema: literaturak ez duela ezer inporta gehienetan. Hemen literaturak huts-hutsean ez duela balio, ezta liburuak saltzeko ere.
PS: Pozten naiz sariagatik, bide batez: aspalditik zor zion Euzkadik errekonozimendua Sarrionandiari. Pena etorri denean halako zalaparta eskutik ekartzea.
EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.
Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]