Artelanek herri baten historia eta gertakizunak irudikatzen dituzte, eta maiz apartak izaten dira eginbehar horretan. Usurbil bere historia inork baino hobeto kontatzen duten eskultura eta muralez lepo dago.
Herrietako alde zaharrak izaten dira herriaren aztarna eta ondarearen gotorlekuak. Usurbilgo erdigunea herriak historian zehar bizitakoa azaltzen duten eskultura eta muralez gainezka dago. Ibilbide labur eta laua eginda horiek guztiak ikusteko aukera dago kale, etorbide, plaza eta jolastokietan. 6.000 biztanle inguru dituen herri lasaian, Oria ibaiaren ibarrean, Donostiatik hamar kilometro ingurura, mendiz eta errekaz inguratutako bizilekuan leku berezia dute artelan horiek guztiek. Herriarekin lotura duten edo izan duten artistek egindakoak dira eta herriaren errealitate eta historiaren adierazgarri bikainak dira.
Alde zaharretik mendi alderantz eginda, ibar txiki bat zeharkatu ostean, paisaia paregabe eta lasaian dago kokatuta Kale Zahar auzoa, eta bertan, auzoaren erdigunean, Felix Aizpurua plazan, Usurbili hiribildu titulua emanaren seigarren mendeurrenaren oroigarria dago albo batean. XII. mendeaz geroztik Usurbil Donostiako lurraldea izan zen, 1371n Enrike II.a erregeak Belmonte de Usurbil izenaz hiribildu titulua ezarri zion arte. Plaza hori da 1971. urtetik gaur egun arte gertaera horren oroigarri, bertan baitago hiribildutza lortu zuela azaltzen duen eskultura. Artelanak gertakari hari buruzko esaldia darama marmolezko borobilaren erdian: “1371-1971, Ederra bada herriagatik hiltzea, zein ederrago herriarentzat bizitzea, herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi”. Marmolezko oroigarriaren parean, plazaren erdi-erdian Laka eskultorearen monumentu bat dago. Pergaminoa irudikatu nahi duen kareharrizko zilindroa da. Bi alboetan ertzak zabalduta ditu, eta tamaina ezberdineko letraz ondorengo mezua azaldu nahi omen du: “Hiltzen den gudari bakoitzeko bi jaiotzen dira”.
Kaleberri auzoa da herriaren erdigunea, eta eskultura eta mural gehienen topalekua. Lau artelan bata bestetik gertu, bost metro inguruko tartearekin, aurki daitezke bertan, herriko eraikin garrantzitsuenen artean kokatuta, herritarren ohiko bizilekuan. Herriko frontoiaren atzealdetik hasita artelanez betetako herria ikus daiteke. Atzealdeko horman bertan, 1973an Jose Luis Zumeta herriko semeak egindako hamasei metroko zabalera eta bederatzi metroko altuera duen mila koloreko zeramikazko mural abstraktua dago.
Zumetak berak diseinatutako plazari begira dago murala. Izenik gabeko plaza izan zen harik eta 2009an Mikel Laboa izena eman zitzaion arte, donostiar kantariak herriarekin izandako lotura estua gogoratu nahian. Iazko maiatzean, momentuz Usurbilera iritsi den azken eskultura paratu zuten bertan, izen ezin aproposagoarekin: Ikimilikiliklik. Juan Jose Aranguren da egilea, eta 27 lanen artetik aukeratu zuten berarena, Udalak lehiaketa antolatu zuen-eta eskulturarik onena hautatzeko.
Eskuinera eginez gero, kalearen erdian, Udarregiren eskultura parez pare aurkituko duzu: bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako lan abstraktua da, harrizko paralelepipedo baten gainean herritarrak agurtzeko prest. Frontoia gurutzatu bezain laster zeramikazko irudiz betetako jolastokia dago Askatasuna plazan. Plaza inguratzen, frontoian eta hari eusten dioten zutabeetan, kolore biziz Euskal Herriko ohiturak irudikatzen duten marrazkiak daude, jolastokia alaitzen eta goxatzen: Olentzero, sagardoa, pilotariak, mendizaleak... Denak Karlos Zabala Arrastaluren eskuek sortuak.
Askatasuna plazatik pittin bat beherantz jarraituta, Eguzkitzalde auzora iritsi baino lehenago, Alejandro Tapiaren zuzendaritzapean egindako murala dugu ikusgai. Desitxuratua, hori bai. 80ko hamarkadaren hasieran marraztu zuten murala, eta Herri Batasuna ditu gaia nahiz izenburua. 2009ko uztailean, bertan ageri ziren aurpegiak eta Herri Batasuna hitzak ezabatu zituen Ertzaintzak, eta halaxe dirau harrezkeroztik.
Eguzkitzaldeko plazaren erdian, herriaren ezaugarrietako baten omenezko eskultura aurkitu daiteke: Gotzon Huegun lasartearraren Sagardoaren Monumentua, botilatik basora edari preziatuaren erortzea erakusten duena.
Usurbilgo erdigunea artelanez josita dagoen arren, ez da herriko eskulturen zerrenda horiekin amaitzen. Zubieta ko sarreran Iñaki Olazabalek Oria ibaiaren omenez egindako oroigarria ikus daiteke batetik; bestetik, Usurbilgo erdigunea alde batera utzi eta Oriorantz bidea hartuta, Aginaga auzo lasaiaren erdian, frontoiaren albo batean Alejandro Tapiak egindako zuhaitzaren adar korapilatuak ageri dituen kareharrizko eskultura dago. Usurbil, bere buruaren museoarena egiten duen herria.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.