Birziklapenaren kultura jendartearen alor guztietan sartu da, edo sartu nahian dabil. Teknologian ere gero eta ugariagoak dira hondakinei ematen zaizkien irtenbideak.
Hondakin industrialak izaten dira birziklatzeko zailenak. Ildo horretan, aipagarria da Paketatze, Garraio eta Logistikarako Institutu Teknologiko espainiarrak, ITENEk (www.itene.com), Zaragozan egin berri den ExpoRecicla azokan aurkeztutakoa. Sailkatzeko zailak diren hondakin industrialetatik material berriak sortu dituzte, hala nola oholak, isolatzaile akustikoak eta erregaiak lortzeko osagarriak.