EPPK-K Gernikako Akordioarekin bat egin ondoren, ezker abertzaleak beste urrats handi bat eman du bakearen bidean. Eta ETAko presoak nagusi diren kolektiboak urrats hau eman ondoren, badirudi harmailetan gora urrats publiko bakarra geratzen dela: ETAk bere jarduera armatua bertan behera uzten duela publikoki jakinaraztea eta, ondorioz, erakunde gisa desagertu egiten dela.
Normalizazio politikoan aurrera egin ahala eta bake prozesu bat gorpuztu ahala ETAren iragarpen hori litzateke logikoena, eta hala izango dela gero eta zalantza gutxiago dago; noiz ordea, hori beste kontu bat da. Normalizazio politikoan urratsak ematen ari diren moduan, ez dirudi norabide hori egonkortu eta ordenatu beharko lukeen bake prozesuan beste horrenbeste gertatzen ari denik. Eta hori larria da.
Euskal gizartea aspalditik ari zaio eskatzen desagerpena ETAri eta bide horretan urratsak gero eta agerikoago diruditenean, PPk eta PSOEk bide hori blokeatzen dute, edozer egiteko lehenik ETAk bere desagerpena eskatu behar duela argudiatuz. Eta barkamena eskatu, eta biktimei eragindako mina konpondu… eta batek daki zer. Prozesu baten bukaera edo bidea den hori guztia hasieran jarriz.
Eta euskal gizarteak ulertzen du urteetan eskatzen ari den bake hori zangotrabatzen ari dela eragile politiko asko, bereziki Estatuaren gertukoenak. Eta ulertzen du beste batzuek urratsak ematen ari direla bakearen bidean eta, besteak beste, hori eskertzen dio Bilduri boto uholdea eskainiz. Aldebakarreko erabakian borroka armatua alboratzea erabaki zuenetik, urrats ugari eman dituzte ezker abertzaleak, Bilduk eta, azken finean, Gernikako Akordioan egituratzen diren indarrek. Estatuaren aldean Bilduren legalizazioa da urrats positibo bakarrenetakoa, eta ez da gutxi, baina gainerako ia guztia oztopoak jartzea izan da, Bateraguneko epaiak argi erakusten duen gisan.
Bide oztopatzaile horretatik ezin du inork irabazi, bake bidean egindako urratsak Bilduk baliatuko dituen beldur dira gainerako eragile politikoak, konturatu barik antza, Bildu arrakastaz ari bada hori bakearen alde ematen ari den urratsengatik dela, besteak beste. EAJ bera ere uzkur dabil bakegintzaren kudeaketan. Gernikako Akordioan, esate baterako, ez da edukirik berak onartu ezin dezakeenik, baina jakina, bere irudiarentzat ez da txukuna gaur egun besterik gabe Gernikako Akordioa sinatzea eta listo, baina asmatu behar du bakegintzaren eta bere ohiko politikaren bideak paraleloan eramaten, hortik arriskua baino onura besterik ez zaiolako etorriko.
Hauteskunde garaia da berriz eta, logikoa den gisan, bakoitzak bere zilborrera begiratzeko unea, baina azaroaren 20aren ondoren bada ordua eragile politiko guztiak benetako bake prozesuaren egituraketan zentra daitezen. Ez da logikoa Gernikako Akordioaren eta EAJren artean elkarlanik ez izatea eremu honetan, bi mundu horien artean bakearen aldeko presiorik ez eragitea. Izan behar du biderik bakoitzak bere praxi politikoa aurrera eraman eta, aldi berean, bake prozesuaren eraikuntzan elkarrekin eragiteko.
Kukutzako desmasiek erakutsi dute Bilboko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako agintariek ezker esku gutxi dutela arazo arantzatsuei irtenbide integral handiak emateko. Borraren bidea zen samurrena eta hori erabili dute. Legearen inperioaren izenean.
Eta aurreko paragrafoekin lotuz, batek zirrara berezia sumatzen du bizkarrezurrean pentsatzen duenean Kukutzakoa modu zibilizatuagoan konpontzeko gaitasunik ez duenak nola helduko dion euskal gatazka moduko bati. Epailearengana iritsi aurretik konpondua behar zuen arazoak, gero haren aginduan babestu barik. Eta agindua eta gero ere, irakurleak gogoratuko du halakoak saihetsi diren kasu ugari. Adibidez, iragan maiatzean hauteskunde kanpainaren hasieran M-15eko bilkurak bertan behera uztea ebatzi zuten epaileek, baina Rubalcabak berak erantzun zuen –PPren presioei eutsiz– polizia ez zegoela arazo gehiago sortzeko, hauek saihesteko baizik.
Kukutzak kultur bizitza oparoa izan du, hori ez du inork zalantzak jartzen Errekalden, eta ez da batere erraza gehiengo handi batek gaztetxe bati aitormen hori egitea. Interes publikoa esaten zaio horri, eta oraingoan interes pribatuaren defentsa publikoaren defentsari gailendu zaio.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]