argia.eus
INPRIMATU
Eman dezagun

Joxemari Ostolaza 2011ko irailaren 28a

goizeroko kafea hartzera zoazela, eskatu eta tabernariak euskaraz galdetzen dizula nolakoa nahi duzun. Egunkaria leitzea bazoazela eta Berria baino ez duzula aukeran Irulegiko Irratia entzuten duzularik. Aldameneko dendara egin, eta dendariak daramazun eros zerrenda papertxoa ez duela ulertzen. Gaizki aparkatu duzun kotxearen ondoan dagoen udaltzainak ez dizu zurean mintzatzen, eta ulertzen ez duzun hizkuntza horretan idatzitako isuna ematen dizu. Erreklamatzera zoaz eta ez dizute kasurik egiten, zure hizkuntza arrotza zaielako. Etxera joan zara lotsa-lotsa eginda. Arratsaldean zinemara eraman nahi zenuke zure haurra. Karteldegia arakatu duzu eta ez duzu zure hizkuntzan dagoen filmarik. Desesperatuta, herriko frontoira zoaz haurrarekin jolasteko asmoz. Berdintsu, ez duzu kiderik atzematen. Uste zenuen bazterketa lan eskaintzarekin bakarrik gertatzen zitzaizula, euskara jakin ezean ez zenuela ogibiderik, orain ikasi duzu bizibidea ere ez duzula euskara ikasi gabe. Eta, hala ere, zure arbasoen sorterrian zaudela badakizu, euskaldundu herria izanik ere, zure betiko lurrean bizi zarela badakizu. Duzuna ez da eskizofrenia, bortxaz euskaldundu erdal herri izandakoaren erdalduna zara.