argia.eus
INPRIMATU
Nancy Wake espioi britainiarra hil da

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2011ko irailaren 21

Nancy wake (1912-2011) britainiarrentzat espioi lanetan aritu zen Bigarren Mundu Gerran. “Sagu zuria” ezizenez ezaguna –Gestapok ipini zion izen hori–, hasieran frantziar erresistentziaren mezulari jardun zuen, eta aurrerago Ian Garrow kapitainaren ihes-unitatearekin bat egin zuen. Ehunka pertsonei lagundu zien alemaniarrek okupatutako lurraldeetatik ihes egiten. Eta, horrenbestez, aliatuen bandoan ohore-domina gehien jasotako emakumea izan zen.    

Bizitza arriskuan izan zuen gerra osoan; Gestapok bost milioi liberako saria ezarri zuen 1943an hura harrapatzea lortzen zuenarentzat. Baina Wake joan den abuztuaren 11n hil zen, 98 urte zituela.