Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarteak eta Unibertsitate Herrikoiko (UPTER) Euskal Sailak askotan egin diote euren buruari galdera hau: zer da atzerrian euskara irakastea? Euskanta 2011ren bidez, haur italiarrak euskaraz kantatzen jarri dituzte.
Erromako Alfieri eskola publikoko 50 haurri, bakoitzak bere poema idazteko eskatu diete. Poemak jaso eta euskarara ekarri dituzte. Ondoren, 9 urteko haur horiei euskaraz nola irakurri erakutsi diete. Erraz moldatzen dira italiar txikiak euskara ahoskatzen, “tz” azkar asko menperatu dute. Irakasleek poemen itzulpenak eta euskara-italiera hiztegitxoa eskuan jarri dizkiete. Kantuaren testua egina dago, orain musika falta da.
Umeak ordenagailu aurrean eseri dira teklatuaren bidez pop abestia sortzeko. Hainbat instrumentu aukeratu dituzte eta bakoitzarekin probak egiten hasi dira. Atsegin dituzten zatiak gorde dituzte. Instrumentuak landu eta gero, beraiek hasi dira kantuan, euskarazko testua ondoan dutela. Bi kontu eskatu dizkie irakasleak haurrei, batetik, euskaraz ondo ahoskatzea, eta bestetik, melodia zaintzea. Ordenagailuetan gordetako puska mordoa Alex Mendizabalen eskuetan geratu da. Hark egingo du garbiketa, eta kantuari moldea eman. Amaitu da ariketa, italiar txikiak musikari bihurtu dira. Euskal Herriari buruz eta euskarari buruz azken egunean baino ez die hitz egin Mendizabalek.
Euskanta 2011 du izena proiektuak eta bigarren urtez egin dute ACEk eta UPTERek elkarlanean. Alex Mendizabalek, ACE elkarteko donostiar musikariak, hala esan digu: “Kantuak asko erabili dira hizkuntzak erakusteko, baina besteen kantuak, ez norberarenak. Askorentzat, bizitzan egingo duten abesti bakarra izango da, haurrari kantu hori ez zaio ahaztuko, ezta alzheimerra daukanean ere”. Baina nola konbentzitu dituzte Erromako irakasleak euskara eskolak emateko? Euskanta proiektuan euskara ez dago lehen planoan, oinarria musika da. Haurrak musikari bihurtu izana asko gustatu zaie irakasleei.
2011ko edizioan 50 haurrek binaka egin dute lan eta 25 kantu sortu dituzte. Iaz Manetti eskola publikoko 47 haurrek kantu bana egin zuten. Abesti guztiak www.euskara.it webgunean zintzilikatuta daude. Iazkoak bezala aurtengoak, kantuak CDetan jaso dituzte eta liburuxka ere argitaratu dute. Liburuxkan haurrek italieraz sortutako poema dator, baita euskarazko itzulpena ere, eta hori ulertzeko lagungarri den hiztegitxoa. Haur bakoitzak hamar bat kantu ikasten ditu buruz; lagun minenak, hit-ak eta noski, berea. Euskara umeen buruan geratu da, eta bide batez, CDaren eta liburuxkaren bidez, etxera daramate Euskal Herriko hizkuntza. Ziur asko liburuxkako hasierako orria irakurriko dute ama-aitek eta aiton-amonek. Lerro gutxitan ematen da euskararen berri.
Associazione Culturale Euskara elkartea 2002an sortu zuten eta Università Popolare di Roma (UPTER) 2005ean. Lehenengoak elkarte izaera du eta bigarrenak profesionala. ACE euskal etxe antzekoa da, hori bai, egoitzarik ez daukan euskal etxea. Elkarteak eta unibertsitateak asko sakondu dute atzerrian euskara irakasteaz eta bien filosofiek bat egiten dute. Bien helburua euskara eta euskal kultura zabaltzea da eta ia ekimen oro elkarrekin egiten dute. Erroman euskal komunitaterik ez dagoenez, hasieratik eginkizun guztiak euskara eta euskal kulturan interesa duen edonorentzat antolatu dituzte. Bataren zein bestearen irakaste filosofia argi erakusten duena ACEk idatzitako manifestua da, Euskaraccio izeneko aldarria. Italierazko testua webgunean zintzilikatu dute, eta labur esanda, hauxe dio: euskaraccioz egiten duenari ez zaio zuzentzen, euskaraccion esandako guztia ondo esana dago, ulertzen ez den guztia intuitu egiten da. Euskaraccio dialektoen, onomatopeien, keinuen laguna da. Eta batez ere, euskaraccio ez da zuzentzen. ACEk eta UPTERek mota askotako euskara ikastaroak eskaini dituzte. Eskola arruntak eman dituzte Erroman, baita hiru-lau eguneko barnetegiak ere. HABErekin duten hitzarmenari esker Internet bidezko Boga programa ematen dute. Bestelako “euskara eskolak” aipatzen hasita, EPE eta Dì-Esan proiektuak azaldu behar.
EPEk Eromako (sic) Parkeetan Euskaraz esan nahi du. Ogitartekoak prestatu eta mintzapraktika egitera parkeetara joan ohi dira, paseotxo bat eman, jan, eta ahal den neurrian euskaraz egin. Ahal den neurrian diogu, euskara maila oso desberdineko jendea batzen delako. ACEk eta UPTERek antolatutako euskara eskoletan edozein pertsonak, edozein euskara mailakoek edo nazionalitatekoek daukate parte hartzea. Biek argi dute etengabeko heziketa, alegia, ikasketa bizi osoko zerbait dela. Alex Mendizabalek, horren erakusgarri, eskoletako hainbat ikasleren profilak kontatu dizkigu: justu-justu irakurtzen dakien 75 urteko italiarra; inongo leku akademikotan onartuko ez luketen paperik gabeko etorkina; Euskal Herriari buruz doktoretza egin duena. “Guk denei ongi etorria egiten diegu eta bakoitzari behar duena ematen saiatzen gara”.
Mendizabalek Dì-Esan izeneko bideoko partaideak ere euskara ikasletzat ditu. Erromako kaleetan jendeari galdetu diote ea zer nahi duen esan kameraren aurrean. Haiek esandakoa euskaratu eta paperean idatzi diote. Emaitza jakina da: erromatarrak euskaraz hitz egiten ageri dira pantailan eta materiala Interneten (www.euskara.it) eskegi dute. “Euskara ikasle” berriak lagunari esango dio: “Aizu, badakizu Interneten agertzen naizela euskaraz hitz egiten?”. “Euskaraz? Zer hizkuntza da hori? Esango non agertzen zaren?”.
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]