Beste landare mordoxka batenaren antzera, idi-bihotzaren izenarena ere ez da kontu makala, badu nondik tira eta zer harilkatua. Tulipa sp., tulipa da idi-bihotza. Inork beste izen berri bat proposatu, behar bezala jendarteratu eta egoki hedatuz, lehengo hau zapuzten ez duen artean, idi-bihotz. Izen honi seminario usaintxoa hartzen diodala nioen, bada adi...
Asia Txikitik ugaritu eta hedatutakoa, jatorrizko izena pertsierazko lâleh du. Gaur egun ere Kurdistanen halale eta Iranen eta Turkian lale deitzen diote. Tratante turkoek hitz hau inperio otomanoaren garaiko hizki arabiarrekin idazten zutenean, berriz, Allah hitzaren antza ikaragarria zuen. Talo beraren beste aldeko usaintxoa...
Eta non arraiotik dator latinezko zientzia izen Tulipa? Horri helduta umatu baitira beste hizkuntza sorta handi bateko izenak: tulipe, tulip, tulipan, tulipant, tulpe, tulipano... Itxura denez, Europa iparraldean, XVI. mendean, idi-bihotza sartu eta berarekiko bekaizkeria piztu zuena Oghier Ghislain de Busbecq izan zen, Inperio Otomanoa gorenera jaso eta harrotu zuen Suleiman I.a Bikainarengana Alemaniako Fernando I.ak bidalitako enbaxadorea zenak. Jagon den istorioak dioenez, durbantean idi-bihotz bat zeraman norbait ikusi omen zuen enbaxadoreak. Honek aldamenean zeraman itzultzaileari ea hura zer zen galdetu zion, eta hark, lorea ikusi beharrean, durbanteaz ari zelakoan, lorearen lale beharrean durbantearen tülbend bota zion, lasai asko. Halabeharrez, hau ere pertsieratik datorren izena, dulband hitzetik, hain zuzen. Beste batzuen aburuz, ireki aurretik idi-bihotzaren loreak duen forma litzateke durbantearena, eta hortik izena. Batek badaki! Niri argitu zaidan gauza bakarra euskaldunon durbante hitza pertsierako dulband hitzetik datorrela. Ez da aza hostoa.
Itzultzaile haren garairako idi-bihotza inperioaren ikurra zen. Lore honek non ere, alde guztietatik behar zuen: zeramikan, artean, ipuinetan, bertsoetan, arropetan... Botanikaren historiarako geratu den durbante hartan zer ote zen idi-bihotza, ehuna beraren marrazkia ala bere tolesen artean zihoan lorea?
Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]
Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]
Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]
Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro,... [+]
Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje... [+]
Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.
Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu... [+]
Lasaitu ederra hartu dut egun argia baino gaua luzeagoa egin den egunean; eta poztu sei hilabete horrela izango ditugula jakinda. Uda ederra joan dela ezin uka, baina udazkenari usain hobea hartzen diot. Landareei udazkenaren iritsierarekin “klak” egiten die buruak... [+]
Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta... [+]
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]
Udaberria zaigu loreen sasoia. Ez da bakarra, ordea; loraldia ez da urte osoan amaitzen, bukatzen ez den emana da loreena. Etengabeko lore batean bizi gara. Aurten oraindik ahorik, ez abereenik ez segarenik, ezagutu ez duten belazeak ikusgarriak daude, lore desdetxa! Lorez lore... [+]
Izan ere, lorez lore gabiltza; egunero lore berri bat ikus daiteke sasoi honetan. Tartean, baita jan daitezkeenak ere. Ez gara euskaldunak lorezale amorratuak; kunplimenduak eta ele ederrak bai, baina lore-loreak tamainan!
Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?
Mari Paz Martin (Irun)
Senide du lo-belarra (Papaver somniferum), baina haren aldean, bixia da mitxoleta (Papaver rhoeas). Mitxoleta ezaguna da oso; “urdemutur” eta “urdamutur” ere deitzen omen zaio. Udaberria joan udaberria etorri, urtero lotsagorritzen ditu lur sailak. Neure... [+]