"Landa eremua indioen erreserba modukoa da, oraingoz"

  • Séchu Sende (Padrón, Coruña, Galizia, 1972) irakaslea, idazlea eta soziolinguista da. Umoreak galegoarekiko hainbat aurreiritzi bertan behera uzteko balio duela sinesten du. Besteak beste Guía Sexual da Sociolingüística (euskarara itzulia dago) idatzi du.

Entzuleak hipnotizatu nahian dabil Séchu Sende. Irakasleak umorea darabil hizkuntz kontraesanei aurre egiteko
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gasteizko Udalak antolatutako Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketetan hartu zuen parte duela pare bat hilabete. Entzuleekin hipnosi saioa egin zuen Padróngo soziolinguistak.

Soziolinguistika eta umorea uztartzeko joera duzu.

Umoreak gizartearen kontraesanak oso ikusgarri egiteko gaitasuna dauka. Nolabaiteko distantzia hartzen du, eta besteen larruazalean sartzeko aukera ematen digu. Hizkuntz gatazka dagoenean, edo baita tragedia ere –hizkuntza galtzea adibidez–, umoreak gizarteko eragileen arteko komunikazioa lasaiagoa izan dadin laguntzen du. Bereari eutsi nahian dabilen jendea edo gatazkara hurbiltzeko gogorik ez daukana, umorearen bidez hurbilarazi daiteke.

Hipnosia moduko teknikak erabiltzen dituzu.

Galiziako gazteekin soziolinguistika tailerrak egiten ditugu, beti ere, modu ludikoan, ikasiz gozatuz. Hizkuntzari buruzko aurreiritziak lantzen ditugu, baina alde kognitiboa edo esplikatiboa azaldu beharrean tailerretan bizi egiten ditugu egoera horiek. Azken finean, hizkuntzarekiko aurreiritziengatik batzuek ez dute inoiz galegoa hitz egiteko saiakera egiten, eta beste batzuek berriz, aurkako jarrera izaten dute. Jarrera horiek barregarri uzten ditugu umorearen bidez, baina traumarik gabe. Ikuskizun ukitua ematen diegu saioei, El Club de la comedia [bakarrizketa umoretsuen telebista saioa] tankerakoak-eta egiten ditugu.  

Galizian, gaztelania hiztunek gazte garaian galegora jauzi egiten dutela esan duzu. Arraroa egin zait.

Neofalantes deitzen diegu gazte horiei. Dena dela, zuk esan duzun moduan baino konplexuagoa da kontua.

39 urte dauzkat eta nire belaunaldiko asko hasi ginen gaztelaniaz egiten. Gure gurasoak oso baldintzatuta zeuden, politika frankistagatik eta aurreko historia guztiagatik, eta hirietan belaunaldien arteko mozketa linguistiko handia gertatu zen. Gurasoek galegoa jakin arren eta lagunekin galegoz egin arren, haurroi gaztelaniaz hitz egiten ziguten. Ondorioz, batzuk gaztelania hiztun bihurtu ginen. Era berean, garai hartan, eskolan galegoa ikasi genuen lehen belaunaldia izan ginen. 1982-1983 inguruan ikasgai gisa hasi ziren galegoa irakasten. Lehen belaunaldi alfabetatua ginen, telebista ere galegoz hasi zen emititzen… Hala ere, ez zen nahikoa, hizkuntza prestigioduna gaztelania zen.

Neofalanteak aipatu dituzu.

Duela 10-15 urteko datuak dira, baina balio dute aldaketa adierazteko. Gaztelania hiztun bilakatu ginen horietatik, 100etik 16 galego hiztun egin gara gero.

Hirietan, belaunaldi mozketak jarraitzen du eta gazteek ez dute galegoz hitz egiten. Ferrolen adibidez, gazteen %4ak ere ez du hitz egiten galizieraz. Alabaina, azken urteetan, neofalantearen irudia ari da zabaltzen, nahiz eta gutxiengo baten kontua den. Gazteak aldaketa beharra sentitzen du gaztaroan, nortasun propioa izan nahi du, eta batzuek nortasun hori hizkuntzan aurkitu dute. Galegoa sustatzeko kanpainetan neofalantearen figura erabili ohi da. Esate baterako, Galizia inoiz zapaldu ez duten kroaziarra, ingelesa eta kurdua agertzen dira bideo batean galegoz hitz egiten. Kontraesana agerian uzten da: “Nola gerta liteke hark galegoz egitea eta nik, hemengoa izanda, ez jakitea?”.

Hirietako gazteez ari zara. Egoera ez da bera izango herri txikietan, ezta?

Hizkuntzaren ordezkapen prozesuak segitzen du eta vilatara iristen ari da, hau da, 5.000-10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietara. Hala ere, landa eremuan galegoa gehiengoak erabiltzen segitzen du, nahiz eta modu diglosikoan izan.

Vila de Cruces herrian [Pontevedra)] egiten dut lan, 6.000 biztanle inguruko herrian. Irakasle naizen eskolako gazte guztiek, 300 bat, egiten dute galegoz, hiru-lauk kenduta. Eguneroko hizkuntza galegoa da. Hala ere, hirira doazenean batzuek jarrera aldatzen dute, gaztelaniaz hasten dira, jarrera diglosikoa daukate. Era berean, euren kultura aintzat hartzen dute, musika galegoz egiten dute, hormetan marraztutako bihotzetan galegoz idazten dute, smsak ere hala bidaltzen dituzte.

Vila de Crucesen, umea eskolan sartzen duzunean, ia seguru egon galegoz hitz egiten segiko duela. Landa eremua indioen erreserba modukoa da, oraingoz.

Umoreaz aritu behar genuela eta ez dugu barre asko egin. Pozte aldera, konta ezazu nola erabaki zenuen gaztelania hiztun izateari utzi eta galego hiztun bihurtzea.

Oso zaila da azaltzea zergatik hizkuntzaz aldatzen dugun. Modu heterodoxoan emandako esplikazioa hauxe litzateke: galegoko irakasleak Castelaoren [politikari eta idazle galiziarra] idatziak erabili zituen klasean eta nik diot hark konbentzitu ninduela galegoz aritzeko. Barre egiteko prestatutako ikuskizun batean Castelaok galdetzen dit: “Eta zuk zergatik ez duzu galegoz hitz egiten?”, eta nik erantzuten diot: “Castelao, hitza ematen dizut bihar bertan hasiko naizela!”.

Zergatik hasi nintzen galegoz hitz egiten? Zaila da azaltzea... Arrazoiak bat baino gehiago dira. Ea. Nire amaren irudia hor dago. Galegoz hitz egiten zuen eta ez zuen erabiltzen hainbat egoeratan, adibidez trajedunen aurrean, bankuan edo medikuarenean. Lotsa emango balio bezala. Zorionez, niri arraroa egiten zitzaidan. Nik erabaki nuen ez nuela lotsarik sentitu nahi hizkuntzagatik, nire hizkuntza zen.

Poema bat idatzi nuen behin eta saria eman zidaten. Galegoz idazten segi nuen eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten. Kontraesana iruditu zitzaidan.

Telebistako marrazki bizidunak dauzkat gogoan. Haiek ikusita pentsatzen nuen “marrazki bizidun japoniar horrek nik baino hobeto hitz egiten al du galegoz?”.

Badira testuinguruak non galegoz natural-natural egiten den eta giro horietan deseroso sentitzen da gaztelania hiztuna. Galegoz hitz egiteko gaitasunik ez izatea ia-ia ezintasun moduan ulertzeraino. Nik banuen giro horietan integratzeko gogoa.

Sentsibilitate sozialak eragin zidan; adin hartan ez nuen kezka politiko berezirik, ez nuen inon militatzen. Galegoa aldaketa sozialarekin lotu nuela uste dut. Aldaketa horren parte zen hizkuntza.

Aizu, azkenean ez dugu hainbeste barre egin.


Azkenak
2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Eguneraketa berriak daude