Ezpata-dantzekin liluratuta, ez zeukan besterik buruan gizonak. Frantisek Pospisilek Brnoko museoan egiten zuen lan, baina ezpata-dantzekiko zuen zaletasunak bere lan-eremua gainditzen zuen, eta bere kasa hasi zen batera eta bestera haiek aztertzen. Diotenez, emaztearen ondasunak xahutu zituen bere obsesio horren eraginez. Jakin-mina 1907an piztu zitzaion, lehen ezpata-dantzak ikusi zituenean. Ondoko urteetan ez zuen deskantsurik izan, beti hara eta hona, ezpata-dantzak ikusten eta ikertzen. Argazkiak egiten zituen, baina ezin haien bidez dantza osorik jaso. Halako batean, zinearen berri izan zuen, eta dirutza ordainduz 35 mmko kamera erosi zuen. Moraviako ezpata-dantzak filmatu zituen, baina bazekien Txekiatik kanpo ere bazirela, eta tresnak hartu eta batera eta bestera hasi zen: Kroazia, Ingalaterra, Euskal Herria..
Euskal Jaiak ospatzen ziren 1927an Baionan. Ingalaterratik, Violet Alford buru zela, Londresko English Folk Dance Society elkarteko ordezkaritza bat iritsi zen. Txekiatik, Frantisek Pospisil, zine kamera “besapean” zuela. 80 urte ondoren, Juan Antonio Urbeltzi esker ikusi ahal izan ditugu irudi horiek. Gipuzkoako, Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Ingalaterrako dantzariak ageri dira irudietan. Hunkigarria da zamaltzaina kamera aurrean antrixatak maisuki dantzatzen ikustea. Donostian brokel-dantza eta Durangaldeko dantzari-dantza grabatu zituen Pospisilek. Ez dakigu ezpata-dantzek zerikusirik izan ote zuten, baina Pospisilek gaizki bukatu zuen. Etxeko ondasunak ahituta, nazien aldeko jarrera leporatu zioten eta museoko lana galdu zuen. Burua nahastuta, eroetxe batean hil zen 1958an.
Jeremy Carter-Gordonek ere ezpata-dantzak ditu zaletasun. Ingalaterrako ezpata-dantzak ikasi ditu bere herrian, Bostonen, eta etnokoreologia ikasketak burututa, Europako ezpata-dantzak ikertu nahi dituela erabaki du. Motxila eta banjoa hartu eta Europara etorri da, ezpata-dantzak ikusi eta ikastera. Beka txiki bat du, baina estu dabil batera eta bestera iristeko, eta patrika erabat hutsik duenean banjoa atera, emanaldia egin eta txapela pasatzen du. Frantzian, Bacchu-ber-en ezpata-dantza eta Italian, Fenestrelle eta Bagnascoko ezpata-dantzak aztertu ditu azken asteotan. Besterik esana zioten arren, Europan oraindik auto-stop eginez ondo bidaiatzen dela dio Jeremyk.
Euskal Herrira iritsi da eta euskal ezpata-dantzak ezagutu nahi ditu. Nork daki, akaso datorren mendean, zoro erromantikoren batek euskal ezpata-dantzak berpiztu nahiko ditu, eta orduan, banjoa jo eta txapela pasatzen zuen amerikarraren grabazioak Pospisilenak moduko altxorra izango dira.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak