Ura nonbait

  • Ádám Bodor. (Itzultzailea: Unai Elorriaga) ::Artzapezpikuaren bisita

    Elkar

    orrialdeak ::130

    prezioa ::14,50€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bitan edo hirutan irakurri dut Ádám Bodorren Artzapezpikuaren bisita eta esan beharra dut, oraindik ere, nahasmen sentsazioa ezin izan dudala baretu. Egarriz uzten duen eleberria da, edo hala sumatu dut nik, berriro hastapenera itzultzera gonbidatzen duena baina, edozein modutan, behin eta berriz irakurrita ere zapore mingotsak irauten du, testuaren laguntzaz ezabatu ezingo balitz bezala. Testua utzi eta haren oihartzunak barruan irauten duela konturatu naiz; asetzen ez nauen zer bat nabaritzen dut.

Berez eleberriaren oinarria sinplea da; Gabriel Ventuza Bogdanski Dolina izeneko herrira iritsi da aitaren gorpuzkiak eskuratzeko asmoz, baina heldu bezain laster arropa eta dirua lapurtu dizkiote. Ventuza atzerritarra kapilau militar lanetan aritu beharko da, Izolda esparruko gaixoak aitortzen, bere aitaren gorpua hobitik atera eta jaioterrira itzuli ahal izateko. Pertsonaien inguruko aurre aurkezpenik gabe narrazioak gertakari konkretu batetik aurrera eta atzera egiten du: hilabete batzuk aitzin Senkowitz ahizpek isolamendu zentrotik ihes egin zuten eta orain Ventuza atzerritarrak atxilotu egin ditu. Bitartean Bogdanski Dolina, Zilava izeneko artzapezpikuaren bisitarako prestatzen da.

Eleberriaren haria bi gertakari horien aurrekarietan egituratuz joango da, eta horien azalpenean gorpuzten da pertsonaia desberdinen gaineko istorioa. Egitura zatikatuak bizitza zatikatuen ispilu gisa funtzionatzen du; irakurlearen esku uzten da osotasun bat  eraikitzeko falta diren hutsuneen bilaketa, nahiz eta errazegi suertatu ez. Unai Elorriaga eleberriaren itzultzaileak azpimarratu duenez, zatikatze hori izan da gehien txunditu duena, haren hitzetan “zatikatua ez dagoela usteraino” iristen garelarik. Hala ere, ene ustez, horixe izan daiteke eleberriaren ezaugarririk nahasgarriena, izan ere askotan haria jarraitzeko oztopoak ezartzen ditu, bidean zer edo zer galdu dugulakoaren sentsazioa eraginez eta horrexegatik, agian, hastapenera itzultzera behartzen du behin eta berriz.

Diktadura erregimenaren izugarrikeriak gaitzat harturik, Ádám Bodorrek kristau ortodoxoak kokatu ditu botere hierarkiaren gailurrean. Isolamendu esparruetan biltzen diren protagonistak ez dira errealitate zuzenetik berreskuratu izan diren betiko juduak ezta ijitoak ere, gizakiaren alderdirik suntsitzaileena muturreraino eramanez, edozein herrialdetako biztanle izan daitezkeen biriketako gaixoak eta “inguruko jendilajea” (13. orrialdean) baizik.

Boterearen gehiegikeriak salatzeko hamaika moduetatik Bodorrek tinko eta lehorrena aukeratu du. Hitz bakoitzari esanahi posible guztiak erauzi behar izate horretan ezkutatzen da eleberriak eragiten duen egarria asetzeko sekretua. Onartu beharra dago eleberri konplexua dela baina gezurra badirudi ere, lehortasunik handienean ur tantak sortzen dira.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude