Orain hilabete batzuk, Alemanian batik bat, baina baita Europako eta Ameriketako beste estatu batzuetan ere, 60 pertsonaren heriotza eta 5.000 gaixo larri eragin zituen E. Coli bakterioak.
Bakterioaren indarrak ezustean harrapatu zituen zientzialariak, eta ziurta daiteke ia deus ere ezin izan zutela egin.
Society for General Microbiology erakundeak antolatu berri duen udazkeneko batzarrean, nazioarteko zientzialari talde batek ikerketaren emaitzak aurkeztu berri ditu. Jakin izan denez, bakterioaren genetika eta orain urte batzuk Afrikaren erdialdean beherako kasu ugari eragindako bakterioena oso antzekoak dira. Patogenizitatean oso ezagunak diren gene-sorta zabal bati esker izan zuen bakterioak botiken aurrean aurkeztutako erresistentzia.