Friburgo, suitza, 1530. Rotterdameko Erasmok De civitate morum puerilium lana argitaratu zuen, haurren jokabide egokia bultzatzeko jarraibide sorta. Erasmok berak lehen hezkuntzako eskolan ikasi zuen 13 urtera bitartean, 22 urtera arte agustinoekin, eta ondoren Pariseko Unibertsitateko ikasle izan zen. Hiru ikas-guneetako diziplinak eragin handia izan zuen Erasmo gaztearengan. Orduz geroztik Eliza Katolikoa arbuiatu zuen, eta ikastetxe katolikoek libreki pentsatzea galarazten zutela ondorioztatu zuen. Hil artean nagusikeriazko aginpide ororen aurka egin zuen.
Baina horrek ez zuen esan nahi haurrak hezi behar ez zirenik. Berpizkunde betean, Erdi Aro iluneko ohitura basatiak baztertu behar zirela eta haurren gizalegezko portaera sustatu behar zela uste zuen. Hona hemen haurrentzat idatzitako lanean jaso zituen aholkuetako batzuk:
- Janari zati bat irentsi ezin baduzu, jira zaitez eta bota ezazu zuhurki.
- Eutsi sabeleko haizeei, sabela estututa.
- Goragalea baduzu egin oka lasai, botaka hastea baino nazkagarriagoa baita okari eztarrian eustea.
- Jira zaitez tu egitean, zure listuak inor busti ez dezan. Zoruan, listuarekin batera, zornea botaz gero, behin eta berriro zapaldu behar da, inori goragalea ez eragiteko.
- Ez eskaini zure mukizapia inori, garbitu berria ez badago. Mukizapian zintz egin ondoren, ez da egokia zapia zabaldu eta hari begiratzea, zure sudurrak perlak eta errubiak bota izan balitu bezala.
- Desegokia da koipez betetako hatzak zurrupatzea edo jakan garbitzea. Mahai zapia edo ahozapia erabiltzea aholkatzen da.
- Zenbaitzuek, mahaian eseri eta berehala, eskuak platerean sartzen dituzte. Hori otsoek egiten dute, ez gizakiek.
Humanista holandarraren aholkuok garai hartako ohitura zikinen berri ematen digute. Eta ia 500 urtetan jokabide horietako batzuk asko aldatu ez direla ere adierazten dute. XXI. mendean gizakiak oraindik ez baitu lortu mukizapian perlak eta errubiak bilatzeko tentazioari eustea.
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.
Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]
Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Estela Roca Rom arkitekto katalanak irabazi du Arabako Foru Aldundiak abiatutako ideia lehiaketa. Foru erakundeak proiektua finantzatzeko bide publiko-pribatuak bilatzeari ekingo dio.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Osoko bilkura egiten ari zelarik ganbera barrura indarrez sartzen saiatu ziren nekazariak. Akordioa lortu dute fiskaltzarekin instituzioen kontrako eraso delitua saihesteko.
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.