Ene!, zelako itxura ona hartzen ari den nobela. Eta zer, eta nobelako pertsonaia bati esker, Ander Blackberry-ri esker, –nobela molde berri bat asmatu ote dugu?–. Berak eman dizkigu-eta hainbat gako ezinbesteko. Batez ere, ezein nobelatan hain garrantzitsua den narratzailearenak.
Bagenituen bi pertsonaia nagusiak, Uxue hiltzailea eta Ander detektibea. Lehenengoa, honezkero ez badakizue, Madrilen bizi da. Jon Sarasuaren argazkiez forratzen zituen ikastolako koadernoak eta nahiago luke, norbait hiltzekotan, motiborik gabe erahil (ulertu egidazue ondo, inoiz ez dago motiborik inor hiltzeko, giza eskubideak dira lehenengo... eta gauza horiek). Etorriko dira gero psikoanalistak esatera Ttakun batean tratamenduan egon izana aitortzen zuela, baina benetan, ezereza da bere joera hiltzaileen iturri. Asasino nihilista moderno bat beraz, Albert Camusen ildokoa. Amy Winehouse zenaren orrazkera eramaten du eta baita kamiseta beltz bat, “I ♥ Madrid” jartzen duena zuri eta gorriz.
Detektibea, Ander Blackberry, polizia da, bai, baina ezagun du bizitzaren alde humanoa ere. Dotorea da janzkeraz, antigoaleko bizikleta beltzaz da higitzen alde batetik bestera, tarte txikiena duenean poema-liburuak irakurtzen ditu. Egiazki, Mallarmé eta Valéry-ren hermetismoa deszifratzen zailduta lortu du kasu korapilatsuenak ere ebazteko abilezia berezia. Juan Ramón Jiménez, Pablo Neruda eta Gustavo Adolfo Bécquer aldean eraman ohi ditu halaber. “¿Y tú me lo preguntas? Asesino eres tú” gustatzen zaio esatea susmagarria atzematen duenean. Ez du Jimmy McNulty-ren arrakasta emakumeekin, baina McNulty ez bezala, kaballero bat da, edonork bere alabarentzat (edo semearentzat) nahiko lukeen senar horietako bat. Liburu bat jaso berri du opari, Beñat Sarasolak eskainia, Roberto Bolañorena, azkenekoa, hil ostean argitaratu ziotena: Los sinsabores del verdadero policía.
Eta azkenik, Beñat Sarasola egile-narratzailea, autofikzionala, egungo eleberrigintzako avant-gardeak exijitzen duen moduan. Nobela bikainenetan bezala (Céline, Genet...), tipo gorrotagarri bat, putaseme bat. Hurkoa zanpatzeko aukerarik galtzen ez duena, laineza, antipatikoa, hotza, tontolapikoa, idiota, Real Madrilen jarraitzailea eta azken hauteskundeetan Hamaikabat-i bozka eman diona. Hura izango da, halaber, guztion zorionerako, hildakoa (tira, ulertu egidazue ondo, ez da inoiz poztu behar inoren heriotzarengatik, giza eskubideak dira lehenengo... eta gauza horiek). Ez du lan oso konplikatua Blackberry jaunak, hasi baino lehen baitakizki zein den hildakoa zein hiltzailea, baina badakizue, nobela onenetan hori gutxienekoa da, bidean gertatzen dena baita funtsezkoena. Esaterako, Bihotz Bin lehenengo esaldian ematen zaigu aditzera zein izango den amaiera, haatik, aurrera ekiten dugu atseginez. Bada, hemen ere berdin. Nobelaren izenburua jakin beharko zenukete honezkero, ez da Blackberry izan behar asmatzeko.
Nobelan oinarritutako telesailean detektibeak Kandido Urangaren ahotsa edukiko du. Uxueri Kontxu Odriozolarena ipiniko diogu eta Sarasola baboari, Marino Lejarretarena. Hala, ia osatua dugu nobelaren bizkarrezurra. Kontua borobiltzeko zer edo zer falta zaigu oraindik, beste pertsonaia gatz eta piperdunen bat-edo. Kontakizunari bizitasun eta morbo apur bat gehituko diona. Gay edo beltz bat ondo etorriko litzaiguke. Uxue, Madril eta halako lekuetan ibilita, ezagutuko duzu halakorik ezta?
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]