"Brasilek gehiago begiratu behar dio Latinoamerikari"

  • Latinoamerikaren integrazioa hizpide, Ricardo Aronskind ekonomialari eta ikerlariarekin elkartu gara Buenos Airesen. Unibertsitate irakaslea da hiri horretan eta Argentinako Gobernuak aholkulari gisa deitu izan du Latinoamerikaren integrazioari buruzko erabakietarako.

Gorka Berasategi

Latinoamerikako hainbat estatuburuk eskualdeko integrazioaren beharraz hitz egiten dute. Etorkizunean garapenari eusteko ezinbestekotzat jotzen dute. Zergatik da hain premiazkoa?    

Aspalditik datorren kontua da hau. 50eko hamarkadan, CEPAL erakundeak, pentsamendu latinoamerikarraren zentro erraldoi modukoa izan zenak, esan zuen Latinoamerikako herrialde bakoitzean industria bultzatzeko politikak martxan ipintzearekin ez zela nahikoa. Baizik eta, estatuek merkatu handi bat eraiki behar zutela, enpresa latinoamerikarrak tamaina kontinentala lortu eta nazioarteko gainontzeko enpresekin lehiatu ahal izateko.

Bide horri jarraituz sortu ziren ALAC (Merkataritza Libreko Elkarte Latino Amerikarra) eta ALADI (Integraziorako Elkarte Latino Amerikarra). Merkatu bateratuaren aldeko baldintzak sortzeko asmoz eginiko bi saiakera izan dira baina emaitza oso mugatuak lortu dituzte. Ondoren, 90eko hamarkadan heldu zen MERCOSUR (Hegoaldeko Merkatu Komuna) eta oso astiro ari da integraziorako erakundeak sortzen.

 Zeintzuk dira Latinoamerikaren integrazioa bizkortzeko nazioarteko testuinguruan ikusten dituzun arrazoiak?

Txinaren gorakada indartsua faktoreetako bat da, hego-ekialde asiarraren bilakaera dinamikoa beste bat, eta batez ere, 2008ko krisiaren leherketak herrialdeen arteko lehia biderkatu izana. Krisia kudeatzen ari diren moduan, nazioarteko eskaria ez da hazten ari eta horrek beste herrialdeetako eskariak eskuratzeko tentsioak handitzen ditu. Merkatu berriak lortzeko lehia handitu egin da eta Latinoamerikak garrantzi eskaseko kontuak eztabaidatzen murgildurik jarraitzen du, integrazioa bizirauteko baldintza ezinbestekoa dela garbi izan beharko lukeen uneotan. Bateratze ekonomiko sakonagorantz joan behar dugu, existitzen diren eta integrazioaren aurka lobbya egiten duten interes sektorial anitzak alde batera utziz.

Barneko ala kanpoko presioak dira?

Barnekoak. Brasilgoak, Argentinakoak… Adibide bat jarriko dizut. Paraguaiko senatua oztopatzen ari da Venezuela MERCOSURen parte izatea. Venezuelak MERCOSURen sartzeko eskaria egin zuen, ekarpen oso garrantzitsua litzake batasuna eta integrazioa bultzatzeko eta soilik interes ideologikoengatik, nolabaiteko antichavismo sutsu batengatik, ez zaio MERCOSURen sartzen uzten ari.

Zein ekarpen egin ahalko luke Venezuelak MERCOSURen sartuko balitz?  

Venezuela Chavezetik harago pentsatu beharra dago. Nire ustez, berak mistika berezia atxikitzen dio integrazio latinoamerikarrari, gainontzeko herrialdeei falta zaien perspektiba historikoaren barnean. Baina, Chavez egon ala ez egon, Venezuela petrolio herrialde handia da eta eskualde osorako erreserbak bermatu ditzake. Venezuela eta Argentina trukean ari dira egun. Argentinak Venezuelaren industrializazioan laguntzen du eta Venezuelak baliabide energetikoz hornitzen gaitu. Eskualdean ere truke konkreturako aukera asko daude. Populazioa gehituko lioke elkarteari eta nazioartean pisu handiagoa emango liguke.

Elementu ideologikoa aipatu duzu traba gisa. Latinoamerikako herrialdeen artean, erro politiko guztiz desberdinetako gobernuak daude agintean. Oztopo handiak sortzen ditu horrek integrazio ekonomikoa ulertzeko eran?

Bai, guztiz. Lubaki sakona dagoela iruditzen zait merkatu latinoamerikarraren aldeko apustua egiten dutenen artean, batetik, eta dena nazioarteko merkatura bideratzen dutenen artean, bestetik. Txileren adibidea garbia da. Nazioarteko prentsaren aldetik goraipatua da oso. Hain zuzen, herrialde azpigaratuaren eredua delako. Kobrea saltzen du, egurra saltzen du, fruta, arraina… eta hori zoragarria da. Hori da munduak Latinoamerikari eskatzen diona.

Orain arte hartu diren erabakiekin zein neurritaraino garatu da herrialde latinoamerikarren integrazioa?

Eremu ekonomikoan oraindik nahiko azalekoa da integrazioa. Izan ere, arau orokorrak hausten dituzten salbuespen asko gertatzen dira. Bestalde, oraindik ez gara igaro eszenatoki komertzial soil batetik ikuspegi planifikatuagora, non kontzienteki erabaki beharko dugun zein adar industrial garatuko duen estatu bakoitzak eta blokearen barruan zertan espezializatuko den.

Eremu politikoan ere nahiko atzeratuta gabiltza. Gobernuburuen edo Ekonomia ministroen esku-hartzearen menpe egongo ez diren erakundeak behar ditugu. Barne arazoak adituz osaturiko epaimahai batek kudeatu behar ditu eta hark izan behar du autoritatea. Gai oso delikatua da eta hor arazo nagusia Brasilen jarrera da. Brasilek oso garrantzitsu ikusten du bere burua eta, hein batean, hala da. Baina uste dut ez duela horrenbesteko pisuarekin ikusi behar bere burua, nazioartetik Brasilenganako iritzi okerra dagoela iruditzen zait.

Brasil azpigaratutako herrialdea da. Aukera oso interesagarriak dauzka baina oraindik azpigaratutako herrialdea da, Mexiko den moduan. Brasilek desberdintasun sozial erraldoiak ditu, geografikoak, produktiboak… Brasilgo ekonomistek Belindia deitzen zioten haien herrialdeari. Belgika eta Indiaren arteko nahasketa. Lularen agintaldien aurretik izan zen hori, baina azpigaratutako herrialde baten ezaugarriak mantentzen ditu oraindik.

Zenbait analisten ustez integrazio prozesuaren atzean Brasilen hegemonia nahia dago. Nazioartean potentzia gisa aurkezteko, eskualdea bere jauzi plataforma bihurtzeko asmoa.  

Egiatik badu zerbait uste horrek. Batez ere, eskualdeko gainontzeko herrialdeak haziko badira. Brasili Argentina interesatzen zaio Argentina hazten den neurrian, eta alderantziz. Argentina ekonomikoki hankaz gora baldin badago ez zaio interesatuko.

Nire ustez Brasilek askoz gehiago begiratu behar dio Latinoamerikari. Munduko merkatua ez da xamurra izango datozen urteetan. Ez da erraza izango AEBetako merkatuan sartzea eta are gutxiago Europar Batasunekoan. Guk Latinoamerikara begiratu behar dugu eta Brasilek ere bai. Ez nazioarteko proiekzioaren euskarri gisa, baizik eta helburu gisa. Merkatu guztiak ari dira haien eskaria murrizten, ez dakit zergatik erosi beharko liguketen guri. Guk 550 milioi pertsonako merkatua indartu behar dugu.

Azken urteetan Latinoamerikako estatuek datu makroekonomiko positiboak izan dituzte eta hazkundeari eustea lortu dute. Aldiz, datu horiek ez dute islarik izan, proportzionalki behintzat, biztanleriaren gehiengoaren bizi baldintzen hobekuntzan. Eskualdeko integrazioak hobetuko al du integrazio soziala?

Estatu bakoitzak pobrezia modu nabarmenean murriztuko balu, integraziorako eszenatoki hobea izango genuke. Latinoamerikak 200 milioi biztanleko merkatu erreserba du, egun merkatutik kanpo daudenak, baztertuak. Ez dira ekonomia latinoamerikarrera barneratuak izan eta lotsagarria da hori.

Latinoamerika kontinente bidegabea da zinez. Munduko bidegabeena. Aberastasun guztia gizarteko gutxiengo murritz batek biltzen du eta aberastasun hori eskualdetik kanpora bidaltzen dute. Venezuelan, Mexikon, Argentinan, Brasilen eta Txilen ere gertatzen da hori.  Karibera, Suitzara edota beste paradisu fiskaletara bidaltzen diren aberastasun kopuruaren datuak izugarriak dira.

Finantza arloari dagokionean, asko hitz egin da nazioz gaindiko erakundeak sortzeko beharraz.

Azken asteetan ideia oso interesgarriak entzun dira. Adibidez, dolarra Latinoamerika barneko transakzio moneta gisa ezabatzea. Antzeko zerbaitetan hasiak dira Argentina eta Brasil haien arteko merkataritza operazioetan. Eskualdera zabaldu daiteke neurria. Oso garrantzitsua da moneta subiranotasun maila altuagoa bilatzea. Oso garrantzitsua da baita ere Hegoaldeko Bankua sortzea. Krisiaren kontrako fondoa egin beharraz ere hitz egin da. Espekulazio kapitalen ondorioz desorekatzen diren herrialdeak laguntzeko fondoa litzake.

Horrez gain, oso mesedegarri litzake haien erreserbak atzerrian dituzten herrialdeek diru hori bueltan ekartzea. Eromena da. Ekar ditzagun Latinoamerikara eta erabili ditzagun produktiboki!

Honduraseko estatu kolpeak edota Ekuadorreko kolpe saiakerak eskualdeko herrialdeen subiranotasuna ezbaian jarri dute. Gertakari horiek erantzun bateratua jaso dute Latinoamerikako estatuen partetik. Integrazio politikoan aurrerapausoa al da?

Beste gertakari bat gehituko nuke. Boliviako Santa Cruz eskualdearen independentzia saiakera. Hura ere UNASURek (Nazio Hegoamerikarren Batasuna) indargabetu zuen.

Egiaz, sekulako ezustekoa izan zen jarrera bateratu hori. Latinoamerikan ez baita ohikoa. Brasil eta Argentina, adibidez, Bolivian gertatu izan diren kolpeen atzean egon izan dira. Gaur, ordea, harremanak prozesu demokratikoak babesteko erabiliak direla ikusten dugu. Demokraziarik gabe ondo dakigu diktadoreek, teknokraten eta talde ekonomiko kontzentratuen laguntzaz, AEBen esanetara goberna dezaketela.

Latinoamerika batua ikustearen ametsa zein neurritan dago zabaldua egun jendartean?  

Ez dut uste oso zabaldua dagoenik. Ez dut esan nahi potentzialki zabaldua ez dagoenik, baina Bolivarren ametsak Latinoamerikako historia berreskuratzea eskatzen du, berrirakurtzea, ulertzea, Latinoamerikako gainontzeko lurraldeak ezagutzea eta hori arlo askotan oso ahula da oraindik. Esan dezagun garbi: globalizazioa eta neoliberalismoa anti-historia dira.

Orain bada historiaren indartze bat. Zeresanik ez Chavezek bere herrialdean egin duenari buruz. Bera behin eta berriz itzultzen da Bolivarren pentsamendura. Hala ere, oraindik zentzugabeko nazionalismo asko ikusten ditugu Latinoamerikan, jendearengan integrazioaren aurkako jarrera sortzen dutenak. Gero jarrera hori europarren edo estatubatuarren menpeko harreman kolonizatu bihurtzen da. Asko dago egiteko oraindik, espiritu hori berreskuratzeko, integrazio latinoamerikarrari behar duen arima emateko. Integrazioa merkataritza eta negozioa bakarrik izan behar bada, ez da izango.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude