Sei Personaggi in cerca dautore (Sei pertsonaia egile baten bila) antzezlana sortu zuen Luigi Pirandellok. Lan horretan, izenburuak esaten duen bezala, egile baten bila dabiltzan sei pertsonaia topatuko ditugu.
Ez da hori nik dudan arazoa. Ez dut egilearen bila aritu beharrik. Nik nire egilea ezagutzen dut, ez bakarrik bere liburuak. Uste duena baino askoz hobeto, gainera: Beñat Sarasola (Donostia, 1984), olerkaria eta literatur kritikaria. Filosofian lizentziaduna. Literatur Teoria eta Literatura Konparatua ikasten ari da Universitat de Barcelonan. Euskaraz bi poema-liburu argitaratu ditu eta Philip Rothen Nemesis liburua euskaratu du. Wikipedian aurkitu dut hari buruzko informazioa. Beraz, bada norbait. Hori uste du berak. Bere “ADN literarioa” Alea liburuan antzeman nion. “Poztu egin naiz zaila dela esan didatenean” esan zuen aurkezpenean. Hori duk eta! “Posible da berritzailea den zerbait idaztea? Bukatu al da abangoardia? Posible da politikoki eraldatzailea den proiektu bat eraikitzea?”, liburuarekin galdera batzuei erantzun nahi izan diela ere azaldu zuen. Ez dut nik ondo ikusten bere burua. Lepo gainean ez, behintzat. Hondartzan, beharbada. Kazetari Berria Rikardo Arregi saria jaso zuen iaz. Eta orain, Argia astekarian, Ttakun (h)errenka sailean idazten dituenak (alajaina, izen hori jarri zionak hanka baino beste zerbait gehiago behar zuen herren), artikulu irakurrienen zerrendan azaltzen dira Sarasolarenak, oso gustura eta interes handiz irakurtzen omen dizkiote, eta noski, ospea –arrakastaren izartegi elektriko hori– ezin daiteke txarrago sentsurik ez duenarentzat, eta halaxe dabil orain guapitoa, argiak itsututa. Harrotu egin zaigu, euskal letra aerodinamikotako gure Cesc Fabregas, euskal poesia antipoetikoaren gure Justin Bieber, euskal pentsalari erbesteratu berrien gure Tom Cruise ilehoria. Izan ere, ezin esan guapoa ez denik. Kirmen Uribe Bilbao-New York-Bilbaoko pregoilari jantzian baino askoz ere ederrago, dudarik ez egin. Zutabe aldizkariko sortzaileek munduko poeta sexienen zerrenda ezagutzera emango balute, bertan Joan Mari Irigoien, Bitoriano Gandiaga eta Beñat Sarasola aurkituko genituzke, besteak beste. Arrakastatsua, gaztea, galanta, sinpatikoa, azkarra eta xarmagarria. Ondorioa: literatura egin nahi du. Balizko nobela batean berrerabiltzeko moduko ttakunak idatzi. Aurreratuko dizuet: Uxue izango da hiltzailea eta José Luis, berriz, detektibea. Beñat Sarasola, Argia, 2286. zenbakia, 2011-07-24. Eskuartean daukat froga. Ia argitutzat daukat kasua. Zer egingo dugu ba, kapritxoa sartu zaio mutikoari. Eta gainera lehen euskal best seller onena idatziko du gure kontura. Okerrena, Uxue pertsonaiak trabarik gabe onartu diola emandako papera. Are okerrago, “hiltzaile izateko ohorea” ematen diola aitortu zion bere eta bion egileari. Ikertu egin behar dut Uxue delako hori. Bihar. Gaur, nik nirea esango dizut, Sarasola jauna: greba egingo dut nire eskakizunak betetzen direla egiaztatzen dudan arte. Bost dira: pertsonaia astakirtenei José Luis jartzen zaie, normalean, ba niri Ander esango didazu, Ander BlackBerry. Hori lehenengoa. Bigarrena: Amy Winehouse zenaren ile berdina eramatea Uxuek. Hirugarrena: inoiz gure nobelarekin telesaila egingo balute, niri Kandido Urangaren ahotsa jartzea. Lau: Roberto Bolañoren liburu bat, dedikatua. Eta bost: zure hilketa argitzeko agindua lehenbailehen ematea.
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.