Historia unibertsala hainbat ikuspuntutatik azter daiteke, nork egiten duen. Sistema bat izan liteke aztertzea, antzinarotik gaur egun arte, drogei –izan psikoaktiboak ala ez– eman diegun erabilpena. Kontsumo motari eta substantzia jakin bakoitzari erreparatuta, ibilbidea egin dezakegu historiaurretik gaur arte, gure historiaren zati izan diren kulturetan (antzinako Egipto, Erromatar Inperioa, Grezia, Islamismoa...) drogek izandako lekua aztertuz.
Zoritxarrez, ibilbide bera egin daiteke drogen kontsumo eta erabilerak eduki duen tratamendu juridiko-penalari begiratuta. Substantzion erabilera ez du beti modu berean onartu unean uneko jendarteak. Esan gabe doa, onarpen horretan eragina izan duela kultura bakoitzean nagusi izan den moral motak.
Egipto, Erroma edo Grezia bezalako kultura aurreratuetan, substantzia psikoaktiboak erabiltzea ohikoa zen, jendarteko goi-mailen pribilejioa bazen ere. Aldiz, demokrazia eskasa eta sistema politiko ahul eta baldarrak izan diren beste aro batzuetan, drogen erabilera kontrolpean izan da, eta herri xeheak ukan zezakeen ezein plazer zantzu, zigortua.
Bitxia da pentsatzea gaur libre gaudela sasoi antidemokratiko horietan jatorria duen edozein nahasmendu moralez; izan ere, gaur egun existitzen da inoiz baino debeku gehien. Surrealista da behatzea nola ustezko segurtasun orokorrak zilegi bihurtzen duen banakoaren etengabeko azpiratzea, eta nola, horren ondorioz, jendartearen gehiengoari gogaikarri suertatzen zaion edozein jarduera behin eta berriz debekatzen den.
Joan den ekainaren 21ean 40 urte bete ziren Nixonek besteen ordez pentsatzea erabaki eta Drogei Gerra deklaratu ziela. Une hartan hasi zen gaur egun planetaren bazter guztietan sufritzen dugun nazioarteko drama. Milioika heriotza, antolatutako krimenaren hazkunde ikaragarria, gainezka dauden espetxeak eta herrialde gehienek sustengatu ezin duten osasun-gastua eragin ditu drama horrek.
Nixonek Latinoamerika inbaditzea erabaki zuenean, narkotrafikoa desagerrarazteko asmoz, seguruenik ez zen jabetzen nazioartean eragingo zuen oinazeaz; bestela esanda, egiten ari zen hanka-sartzeaz.
Bost urte irauteko programatutako gerrak gaur arte dirau, milioika biktima sortu ditu, hala nola drogaren eskaintzaren eta eskaeraren etengabeko igoera, merkatu beltzarekin lotutako kriminalitatearen hazkundea, eta denok ongi ezagutzen ditugun gainerako ondorioak.
Lotsagarria da ikustea, denbora honetan lortu diren emaitzak lortuta ere, oraindik badaudela drogen aurkako gerraren aldeko politikari eta legegileak. Gaiaz aparte bizi den, eta beraz benetako informaziorik ez duen jendartearen zatian, zabalduta daude halako iritziak. Alabaina, datu objektibo guztiak eskuetan dauzkatenen ahotik zenbait diskurtso entzutea nekez zuritu daiteke.
Hanka eta bururik gabeko gerra horrek sortu dituen interesak handiegiak dira; askatasunez iritzia ematea galarazten dute. Ezbairik gabe, mafia handiek kontrolatzen dituzte politika egiteaz arduratzen direnen erabakiak, eta mafia horien artean kokatzen dut oraingo egoera mantentzeko interes handiena daukana: farmazeutikoa.
Gerra bidegabe honen ondorioak nekez desaktibatu daitezkeen txostenetan jasota daude, eta txosten horiek munduko txoko guztietan egin eta egiten dira. Ondorioen artean daude, besteak beste, AEBetako Gobernuak 2,5 bilioi dolar gastatu izana, eta 40 milioi pertsona baino gehiago atxilotu izana, narkotrafikoarekin eta substantzien jabetzarekin zerikusia duten delituak leporatuta.
Azken 40 urte hauek, honenbestez, drogaren kontrako borroka esaten zaion horren porrota ekarri dute. Orain gutxi arte, sektore jakinek aldarrikatzen zuten publikoki porrot hori, baina honezkero Nazio Batuen Erakundea bezalako erakundeek ere baieztatu dute. Gauza bera egin du, ahapeka eta erdizka besterik ez bada ere, Bruselak.
Droga politikak berraztertu daitezen jendarteak behin eta berriro egiten duen eskariak mugiarazi egin du nazioarteko zenbait erakunde. Hala, erabiltzaileen etengabeko zigorrean oinarritzen diren eta narkotrafikatzaile handien eta farmazia-multinazionalen interes ilunak ukitzen ez dituzten politika errepresibo horien emaitzak aztertu dituzte erakundeok. Emaitza berbera da gaiari buruz egindako txosten guzti-guztietan; objektibotasun zorrotzaz egindako txostenak, bidenabar. Emaitzok, baina, ezin deserosoagoak dira, onartzeko zailak.
Egoera hain da txarra, ia ezinezko bihurtu baita ilegaltasunaren mugan dauden jarrerak defendatzen jarraitzea eta beste alde batera begiratzea, politika negargarriak ezartzen diren bitartean.
Jakina, politika horiek ez dira toki guztietan modu berean aplikatzen. Aldeak daude demokratiko esaten zaien herrialdeen eta hain demokratikoak ez direnen artean. Haatik, politika hauek, itxuraz zibilizatuagoak izan arren, oraindik jazartzen eta torturatzen dituzte askatasunez drogaren erabilera arduratsua egitea erabaki duten pertsonak. Politika horien ohiko ondorioa izaten da erabiltzailea merkatu beltzera jotzera kondenatzea, bere borondatearen aurka delinkuentzian eroriz, eta hasiera batean nahi zituen substantzien ordez beste batzuk eskuratuz. Horrek ondorio suntsigarriak dauzka erabiltzaileen osasunean, delinkuentziaren gurpilean murgiltzea gaitz txikia balitz. Esandakoa ageri-agerikoa da drogaren eremuan dabiltzan langile guztientzat.
Azken urteotan nazioartean sona izan duten txostenen artean Reuter Trautmann izenekoa dago; Europako Batzordeak eskatu zuen 2008an. Emaitzak baieztatu egiten zuen, zalantzarako betarik utzi gabe, azken hamar urteotako droga politiken erabateko porrota, eta argiro aipatzen zituen, horren adibide modura, Europar Batasunak bere estatuen bitartez abian jarritako estrategiak.
Txostenak berebiziko garrantzia dauka Bruselaren –eta are NBEen– etorkizuneko estrategietan aldaketaren bat eragite aldera, baina Nazio Batuen Drogari Buruzko Gailurra egin baino astebete lehenago argitaratu zen, eta horregatik ez zen astirik izan organismo horretan eztabaidatzeko. Hala ere, eta askok uste zutenaren kontra, NBEk agiri bat plazaratu zuen, non esaten baitzuen txostenaren ondorioak ontzat ematen zituela eta gaur egungo politiken porrota aitortzen baitzuen.
Horrek ez zion aterik ireki, jakina, drogaren balizko legeztatzeari, edo haren merkatuaren arautzeari, baina behintzat, denbora luzez debekuaren aurkako taldeek mahai gainean jarri duten begien bistako errealitatea onartu zuten Nazio Batuek.
Bruselak, berriz, Europako Batzordearen bitartez, txostenaren balioa zalantzan jarri baino ez du egin, argudio gisa emanez ez dagoela praxian oinarrituta. Hala, lehenbiziko txostena baieztatuko duen bigarren bat eskatu du, baina kasu honetan praktika gehituz teoriari, ikerketa egitean. Historia bera nahikoa ez balitz bezala porrota erabat frogatzeko.
Interes ilunek sortutako gurpil-zoro ergelean jarraitzen dugu. Politika hauek aldatzeko aukera daukaten bakarrak estatu burujabeak dira, eta argudio hori aitzakia, Europar Batasunak inolako gomendiorik egiteari uko egin dio. Aldiz, estatuek europar erabaki baten sostengua behar dute lehen urratsak egin ahal izateko.
Nazioarteko Zigor Arloko Gortearen Erromako Estatutuaren arabera, estatu-krimenaren barruan daude hiltzea; deuseztatzea; deportatzea; espetxeratzea; torturatzea; bortxatzea; prostituitzera behartzea; antzutzea; arrazoi politiko, erlijioso, ideologiko, arrazazko, etniko eta abarrengatik jazartzea... eta sufrimendu handia eragiten duten edo osasun fisiko edo mentalari erasotzen dioten bestelako ekintzak, betiere ekintza horiek herritarren sektore baten aurkako eraso sistematiko eta orokor baten barruan egiten badira, eta erasotzailea horren jakitun bada.
Ia estatu burujabe guztiek eta zenbait nazioarteko erakundek babestuta indarrean dauden droga politiken ondorioez hausnartzen badugu, badirudi emaitzak bat egiten duela Nazioarteko Zigor Arloko Gorteak ematen duen estatu-krimenaren definizioarekin.
Drogen aurkako gerra honen hastapenetik, begien bistakoa izan da ustelkeriaren, krimenaren, bazterkeriaren, pobreziaren eta beste arazo sozial batzuen gorakada. Estatubatuarren politika zentzugabeak lehen bost urteetan porrot egin zuela agerikoa bazen ere, ordura arte lortutakoa aztertu beharrean estrategia gogortzea izan zen hautatutako bidea. Helburua absurdua zen: gizateriaren eboluzio historikoan betidanik egon den ohitura desagerraraztea. Huts historiko horrek oraindik dauka, sortu diren interesen erruz, gutxiengo baten diskurtsoaren babesa. Zoritxarrez, gutxiengo horren esku dago politikak diseinatzearen ardura.
Ez du ematen irtenbidea epe motzean etorriko denik. EBko estatuen mekanismo politiko eta legislatibo zentzugabeak ez du aukerarik ematen berehalako aldaketa erradikal baterako. Droga politiken aldaketa sakona abiatzeko prozesuak egoera sozial jasanezin baten beharra dauka, ia-ia.
Bitartean, antolatutako krimenak eta mota guztietako mafiek linbo juridiko honetaz gozatzen jarraitzen dute. Kalkulaezinezko diru kopuruak poltsikoratzen dituzte erabiltzaileen bizkarretik, eta erabiltzaile horiek dira, gainera, gupidarik gabeko jazarpena jasan behar dutenak. Jazarpena, besterik gabe, substantzia bat hartzea hautatu dutelako libreki; gehienetan, kontsumo hori era naturalean egiten da, eta tradizioaren bermea du. Mafiek, berriz, sortutako egoera ikusita, atsedenik gabe dihardute kontsumo boluntario eta arduratsua aukeratu ez duten erabiltzaile berrien bila. Erabiltzaile horiek bultzatuak dira auskalo nondik eta nola datozen substantziak hartzera, eta kasurik onenetan baztertuta amaitzen dute, nola jendartean hala lantokian. Eta ez gutxitan, heriotza da bidaiaren azken geltokia.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]