Londres, 1871. Parlamentuak Bank Holidays Act delakoa onartu zuen; horren arabera, bankuentzat lau jai egun ezarri ziren egutegian. Lanaldi luzeak murrizteko borrokan ari ziren sindikatuek lege berria baliatu zuten industriako langileentzat ere opor egun horiek eskatzeko. Hitzarmen kolektibo jakinetan eskaera onartu zen, eta, hala, 1872an zenbait fabrikatako langileek opor ordainduak izan zituzten lehenengoz, lau egun solte besterik izan ez baziren ere.
Hurrengo urtean, errege dekretu baten bidez, Alemaniako funtzionarioek lortu zuten opor ordainduak izateko eskubidea. 1900ean Parisko metroko langileei ordaindu zizkieten oporrak eta, 1907an, Frantziako meatzariei. XX. mende hasieran aurrerapen handiak egin ziren zentzu honetan, batez ere Europa erdialdeko herrialdeetan. Baina eskubidea zenbait kargu, enpresa edo sektoretara mugatuta zegoen, eta horrek, finean, langileen arteko desberdintasunak areagotu egin zituen.
Herrialde osoko langile guztiei eragiten zien oporrei buruzko lehen legedi orokorra Islandian onartu zuten 1909an. Urtebete geroago Austria-Hungariak bi asteko gutxieneko oporraldi ordaindua ezarri zuen. 1920an, Nazioarteko Lan Bulegoak Langileen Astialdiari buruzko Nazioarteko I.JHK,G Kongresua antolatu zuen. Eta handik aurrera, oporrei buruzko lege orokorrak errenkan etorri ziren: 1922an SESBn, 1927an Italian...
Espainiako Errepublikako 1931ko Konstituzioak astebeteko opor ordainduak izateko eskubidea jaso zuen 46. artikuluan. Baina ez zegoen bermatuta hori praktikan beteko zenik, eungo konstituzioak etxebizitza eta lan eskubideak bermatzen ez dituen bezala. Frantziako gobernu ezkertiarrak 1936ko ekainean ezarri zuen eskubidea eta, praktikan, Espainian baino askoz ezarpen zabalagoa izan zuen.
Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak pertsona orok atsedenerako, astialdiaz gozatzeko eta ordaindutako oporrak izateko eskubidea duela jaso zuen 24. artikuluan. Mendebaldeko herrialde gehienetan oporraldia lau aste ingurukoa da; Singapurren, esaterako, zazpi egunekoa besterik ez; baina herrialde askotara industrializazioa ez da iritsi, eta, beraz, opor ordainduak ere ez.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]
Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]