Iruinsemea, 1993tik dago gaur egun daukan karguan. Droga guztiak legeztatzeari buruz muturreko jarrerarik ez daukala aldarrikatzen du, ez alde bateko ez bestekoa. Zail ikusten du gai horretaz benetako eztabaida soziala abiatzea, baina edozein kasutan, patxada handiz egin beharko litzatekeela dio, asko baitira kontuan hartu beharreko faktoreak.
Gaurko egoeraz duzun iritzia ezagutzen hasi nahi nuke, modu orokorrean...
Lehenik eta behin zera argitu nahi dut: droga bat ona edo txarra izatea ez du haren estatus legalak ezartzen. Ez dugu gustuko alkoholarekin eta tabakoarekin gertatzen ari dena, zenbait baldintzatan batez ere, gazteak daudenean tartean. Orain, toki itxietan erretzea ez dugu onartzen. Batzuek diote alkohola ez dela droga, horixe delako beraiek hartzen dutena. Jarrera hori nahikoa ergela da. Droga da nerbio-sistema zentralari eragiten dion printzipio aktiboa daukan zerbait. Multzo horretan sartzen dira alkohola, tabakoa, kafea, sendagaiak... eta legez kanpoko drogak, zeintzuetatik batzuk legezkoak diren osasungintzaren esparruan erabiltzen direnean. Kontzeptu horiek nabarmendu nahi nituzke. Eta bestalde, legearen barruko drogak ere araudi baten menpe daude: ezin da 18 urte bete arte erre eta edan, ezin daitezke substantzia jakin batzuk hartu mediku batek errezetatuta ez bada... Izan ere, tabako, alkohol eta farmakoen merkatu beltza egon badago.
Gaur egungo sailkapen horrek (legezkoak, legez kanpokoak...) mesede edo kalte egiten du?
Kalte egiten duen droga norberak hartzen duena da. Argi dago eskuragarritasunak, prezio baxuak eta gizartearen tolerantziak erabilera areagotzen dutela. Baina nik ez dut esango erabilera hori ona ala txarra den; droga bat hartzen duena eragin positibo baten bila dabil. Eta gero, kalteak daude. On edo txar, norberak erabaki behar duen pertzepzioa da, nik ez dut erabakiko inoren ordez.
Baina estatuak dagoeneko erabaki du gure ordez zer den kaltegarria eta zer ez.
Nik ez daukat hain argi estatuak hala egiten duen. Nire aldetik, epaitu behar banu drogek egiten diguten kalterik handiena zein den, alkoholak eragindakoa dela esango nuke, gainerakoek baino askoz handiagoa.
Baina –barka tematzea– estatuak deliberatu du alkohola ez dela hain txarra, legezkoa dela ebatzi baitu.
Kontua ez da on/txar bereizketa egitea. Estatuari tabakoak eragiten dion osasungintzako gastua tabako salmentarekin lortzen duenaren bi halako da. Erabaki hori hartu duena leloa dela esan liteke. Baina nik ez dakit estatuak benetan erabakitzen duen ala ez; beste garai batzuetan hartu ziren erabakien zama daramagu bizkar gainean. Tierno Galvanek, Madrilgo alkatea zenak, kalamuaren apologia egin zuen droga hori bere unean modernitate elementua zen heinean, aurreko erregimenarekiko hausturaren ikurra zelako. Ez zuen hitz egin kalamuak osasunerako izan ditzakeen ondorioez. Gaur ez genioke esanahi hori emango substantzia horri, baina orduko ondorioen zama daramagu. Oso gai konplexuak dira eta ezin dugu erredukzionismoz jokatu.
Lehengo galderara itzuliko naiz, nolanahi: indarrean dagoen substantzien sailkapenak mesedea edo kaltea dakar?
Uste dut biak dakartzala. Droga legezkoetan legezkoenak sortzen du kalte gehien. Zer egin dezakegu? Mahasti guztiak suntsituko bagenitu, lortuko genuke alkoholismoa desagertzea? Orain, tabakoaren lege berria dela-eta, askok diote: hain kaltegarria bada, legez kanpo utz dezatela. Baina ezin dituzu legetik at utzi bost edo sei milioi espainiar, erokeria litzateke. Aldiz, honezkero legez kontrakoak direnekin zer egin, legeztatu ala ez? Uste dut legeztatzeari buruzko eztabaida egin behar dela, baina elementu guztiak kontuan izanda, eta patxadaz.
Ez dago halako eztabaidarik, ordea...
Egia da, ez da ematen ari. Batzuk oso sutsuki agertzen dira legeztatzearen alde –“heldua naizenez gero, utzidazi nahi dudana egiten”–, eta beste batzuk, berriz, sutsuki aurka daude, “hori txarra delako zure osasunerako, eta nik babestu egin behar zaitut”. Bagaude “ez bata eta ez bestea” esaten dugunok, arazoa aztertu eta abantaila eta desabantaila guztiak gogoan hartuta zer egin behar den erabakitzearen alde gaudenok.
Eta zergatik ez da eztabaidatzen?
Nire ustez, interes moral batzuk daudelako, eta jendeari ez zaiolako interesatzen analisia egitea. Bestalde, batzuen eta besteen jarrerak oso elkarren aurkakoak dira; ez dago eztabaida hotz eta lasaia egiteko ez asmorik ez girorik, nire iritziz.
Zergatik da hain zaila indarrean dagoen drogari buruzko legediaren defentsa irmoa publikoki egingo duen inor aurkitzea?
Bada, Gobernuko ordezkariak egin beharko luke, bere lanbideagatik hala dagokio eta. Nik egin dizudan lehen argipena izan da ez ditudala gustuko ez egoera bat eta ez bestea, osasun publikoaz den bezainbatean. Dagokidan eremuan kokatzen dut nire burua, eta ulertzen dut jendeak harremana daukala drogekin, gure artean egon direlako eta badaudelako, eta gainera egotea nahi dugulako, beraz ez gara tematuko desagertu daitezen. Baina batzuoi ez zaigu gustatzen gertatzen ari dena. Alkoholak eragindako egoera ikaragarriak ditugu, eta orain ikusten ari gara oso jende gazteak kalamua hartzen hastearekin harremana duten patologiak.
Droga ordena publikoko arazoa da oraindik?
Ez, dagoeneko ez gaude 80ko hamarkadan, egunero lapurretak eta gaindosiz hildakoak zeuden garai hartan. Orain, droga kontsumoa, baita legez kanpokoena ere, beste testuinguru batean gertatzen da: jendeak bere lana edo bestelako beharrak betetzen ditu astelehenetik ostiralera.
Haatik, datuek diote espetxean daudenen oso portzentaje handia drogarekin zerikusia daukaten delituengatik daudela preso.
Bai, dirua erraz lortzeko modu bat delako, eta hala norberaren kontsumoa ordaindu daiteke. Legez kanpoko drogen kontsumoak jarraitu egingo du, eta poliziaren jardunak merkatu beltza desagerraraztea lortuko ez badu ere –ez baitu sekula lortu–, logikoa da eginkizun horretan luzaroan dabiltzanak azkenerako atxilotuak izatea.
Kalamua da azken urteetan ikerketa gehien eragin duen droga, haren kalteak azpimarratzeko hain zuzen. Aldi berean, askok diote kalamua bera izan daitekeela laborategirik onena, beste droga ilegalak arautzeko probasaioa egiteko. Ez da kontraesana?
Bereizi egin behar dira erabilera terapeutikoa eta ludikoa. Ez dute elkarrekin zerikusirik. Pertsona batzuk, 40 edo 50 urte dauzkatela, gaizki sentitzen dira, eta konturatzen dira marihuana errez gero hobera egiten dutela, ondo egiten dutela lo... eta beren bizimoduan txertatzen dute substantzia. Jokabide horrek gizartearen onespena dauka, seguru. Eta hori, medikuak esan gabe ere. Halako batean akupuntura deskubritzearen parekoa litzateke. Gizarteak, oro har, ez du hori deitoratuko. Jolas-erabilera besterik da. Tolerantzia handia egon da droga horrekiko eta orain ondorioak nozitzen ari gara: zenbait patologia psikiatriko gora egiten ari da, eta hori eragin duten faktoreen artean, bakarra ez bada ere, kalamu kontsumoa dago. Erabilera ludikorako kalamua despenalizatu aurretik, arreta handiz aztertu beharko lirateke kontu hauek.
Zer irudituko litzaizuke merkatu legal baina kontrolatu batean heroina, kokaina eta halako substantziak sartzea?
Onurez eta kalteez eztabaidatu beharko litzateke aurrena. Niretzat, heroina oso droga arriskutsua da, baita kokaina ere. Oso kontrolpeko zerbait izan beharko litzateke. Baina ez diot uko egiten horretaz hausnartzeari eta eztabaidatzeari.
Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]
Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]