ELA, abertzalea eta antikapitalista

  • Uztailaren 23an ELAk mendea bete du. Euskal langileen alde lan egin eta borrokatu du mende horretan. Erakundea, klandestinitatetik gaur arte, garaian garaira egokitzen joan da. Historian askotan kritikatua izan da sindikatua, arrazoiarekin edo arrazoirik gabe. Ezkerreko posizioetatik sindikatu horia izatea leporatzen zioten, agian, EAJren klaseen arteko planteamenduetara hurbiltzen zelako. Bere historiako azkeneko zatian, Alfonso Etxeberriatik gaur egungo Muñozera –Elorrieta tarteko– ideia abertzale eta antikapitalistengatik nabarmendu izan da ELA, baita subiranotasunaren eta independentziaren aldeko izateagatik ere. Hain zuzen, bi ezaugarri horiek, abertzale eta antikapitalista izateak, kritikak ekarri dizkio EAJ alderdiaren, EAJren eta PSOE-PPren gobernuen bai eta CCOO-UGT eta patronalaren aldetik ere.

ELAren mendeurreneko logoa

Abertzaletasun eta antikapitalismo horrek lagundu dute, ordea, azken urteetan ELAk eta LABek ekintza batasuna bultzatzea, bai lan arloko arazoei aurre egiteko eta baita Euskal Herriko arazo politikoari aurre egiteko ere. Elkarrekin hainbat greba orokor deitu dituzte jadanik. Ekintza batasun horretan izan dira, baita ere, Hiru, EHNE, STEE-EILAS eta ESK. ELA euskal sindikalgintzako gehiengoa izatera iritsi da, CCOO-UGTren oso goitik. Garai batean, ELAk eta LABek sindikalgintza ereduaz dituzten ezberdintasunak bateraezinak zirela uste zen, baina gaur egun ikusi da ez direla funtsezkoak. Elkarbanatzen dituzte kapitalari erradikaltasunez aurre egitea eta nazio subiranotasunaren defentsa. Bere mendeurrenean, ELAko milaka gizon eta emakumek Euskal Herrian egindako lana onesteak merezi du. Zorionak eta aurrera!
 


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude