Saiak, putreak eta arranoak

  • Mendizaleen miresgarri izaten dira saiak, haien largabisten jo muga eta gure bazterrak erakusten dituzten liburu eta argazkietako lehengai ezin utzia. Ez dute lortu, ordea, behialako fama txarra gainetik kentzen. Alhapideak ustelkeriatik garbitzen dituztela ekologistek irakatsi eta guk ikasi dugunean, abere biziei erasotzen zaizkiela esaten digute orain abeltzain batzuek, eta badirudi gorrotatuak izatera kondenatuak direla berriz gure eskualdeko hegazti handienak. Sarraskijaleak baitira, besteen heriotzaz gizentzea eta hurkoaren malurra probestea leporatzen zaie, ez bereziki natur zientzien ikuspegitik, baizik eta metaforaz norbait gutxietsi nahi denean, politikoki batez ere, arlo horretan oso hizkera margotsua erabiltzen da eta.

Oso aspaldikoa da saien arbuioa, antzinako borroka zelaietan ageri da haien itzal iluna. Louvre-n dagoen sumeriar harri zizelkatu ospetsu batean ikusten da nola, garaileek garaituak zanpatzen dituzten bitartean, saiek gorpuzkinak bereganatzen dituzten. Eta hori zatekeen gudarien bukaera gaiztoena, Iliadan azaltzen denez: “Zakurrek eta saiek urratuko dute zure gorpu osoa”, ihaurti zion Akilesek bere eskuz herioztua zuen Hectorri, behar bezalako ehorzketarik izango ez zuen ikara dastatuz hil zedin.

Ez da denetan hola izan, eta, hain zuzen, alderantzizkoa zen grekoen etsai eta sumeriarren hurbil ziren antzinako pertsiarrentzat. Mazdeistek eguzkitan uzten zituzten gorpuak, “isil dorreak” deitzen diren eraikinen gainean, zeruko izakiek eramanda goiko paradisura hel zitezen; eta hala egiten segitu dute 1960an debekatu zieten arte: geroztik sairik ez omen da gehiago inguru haietan. Baxenabarreko Urkulu tontorrean eraikia den monumentu borobila isil dorrea ote zen espekulatu zen behiala, haren siluetak Iraneko “dekhma”k gogorarazten dituelako –erromatarren trofeo dorrea izan zen ustea da orain nagusi–. Ohitura bera dute gaur egun Tibeten, eta hango eskualde batzuetan gorpuak prestatu egiten dituzte “hegazti santuek” jan ditzaten.

Sakratuak ziren saiak antzinako Egipton, Nekhbet goi anderearen itxura eta beste zenbaiten buru-apaingarria; baita, Goi Lurraldeko erregetzaren sinbolo gisa, faraon koroaren osagaia. Ateburuetan ezartzen zuten saiaren irudi ongilea, azpian pasatzen zirenak babes zitzan, eta berezko bertute hori heriotzatik bizia ateratzeko gaitasunetik heldu omen zaio, bizitzaren zikloa eta berpiztea bideratzen dituelako.

Gure mundu aldrebesean, aldiz, arranoa da goraipatzen, elikatzeko hil behar duen ehiztaria. Heraldikan daukan prestigioa jantzita, eta gure ingurumentxoan beltz lumaztua, askotan inarrosi izan da aberriaren loriako. Eta aitzitik, putrea deitzen zitzaien iraindu nahi ziren aurkari politiko hurbilenei. Baina nork agindua da Arranomendi Butreaitz baino ikusgarriago dela? Ekialdeko euskalkietan, bestalde, arrano (eta zehazkiago arrano beltza) esaten diote gyps fulvus espezieari, hau da, putreari.

Orduan, zertara datoz txori istorio eta ornitologia ergel hauek, azkenean denak berdin antzekoak direla aitortzeko bada? Eta halere, paregabea da putrea. Goian zabal-zabala pasatzen ikusten dugunean edo, apal eta gure buruari hurbil iragatean, haren lumen xuxurla aditzen dugunean, dudarik ez dugu: hilik ote gauden usnatzera hurreratu bada ere, hura da euskal kantutegiko abesti ederrean begiesten den hegaztia. “Arranoak bortietan, gora dabiltza hegaletan...”.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude