argia.eus
INPRIMATU
Koherentzia

Joxerra Garzia 2011ko uztailaren 20a

Dominique Strauss-Kahn da bere grazia. 2007tik oraintsu arte Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari izan denez, aspaldiko lagun ditu dirua eta boterea. Alderdi sozialistako kide, neoliberalismorik basatiena aplikatu zuen, horrek krisi globala eragin zuen arte. Karguan jarraitu zuen, hala ere, eta neoliberalismoak eragindako gaitza neoliberalismo gehiagoz sendatu behar dela agindu.

Gainbehera edo, maiatzaren 14an hasi zen, poliziak atxilotu zuenean, New Yorken, hoteleko langile bati sexu erasoa egin izana leporatuta. Ez da giltzapean luzaroan egon: berehala aurkitu dituzte zantzuak, salatzailea fidagarria ez dela frogatzen omen dutenak. Hedabideek gustura egin dute hortik aurrerakoa, omen behar lukeen lekuan amen jarriz.

Jakina: salatzailea besteak beste emakume, beltz, etorkin eta pobre izateak ez du horrekin zerikusirik.

Hori bai, maila publikoaren eta pribatuaren arteko koherentzia ezin zaio DSKri ukatu, batean bezala bestean ere ahulenak izorratzea baita bere jardunaren funtsa.

Ederra curriculuma, Frantziako sozialismoa biziberritzeko!