Autokritika eta amorrazioaren dosi melodikoak

  • CC627 ::CC627

    autoekoizpena

    iraupena ::10´08´´

    prezioa ::3€

CC627
CC627
Honako taldea bi oñatiarrek eta arrasatear batek osatzen dute eta bi herriak elkartzen dituen errepidearen berbera da izena. Bailara horretan hain presente dagoen punk tradiziotik abiatuta eta ezer asmatu gabe, lortu dute nolabaiteko freskotasuna eta originaltasuna. Horretarako, oso erregistro desberdineko bi ahotsekin melodia lantzen saiatu dira; eta, horrez gain, hitzei garrantzi handia eman diete, gazteei (auto)kritika handia eginez, eta euskara zein gaztelania erabilita. Nabaria da Ingalaterrako 77ko punka eta NCCren gisako taldeak gustuko dituztela, baita Oi!-a ere, Fiachrasen tankerako ildo malenkoniatsua baztertu gabe. Lan honetako lau kantetatik dagoeneko Mundu zoragarria hit! oso berezia da, eta ziur jada prestatzen dabiltzan lan berrian izango direla sorpresa gehiago.
CC627
"Punka gezur handi bihurtu da; galdu egin du esentzia, esanahia"

Azpiegitura erraldoien sasoian, bigarren mailako errepideak dira gelditzen zaigun esparru natural bakarra?
Bai. Azpiegitura erraldoiek infernuko bidera eramango gaituzte. Lotsagarriak dira aurrerapenaren izenean egin nahi dituzten proiektu izugarri guztiak. Bigarren mailako errepideetan oraindik autostop egiten duen jendea ikus daiteke, hori zoragarria da.

“Ignorantziaren yonkeeak, gazte jubilatuak...”. Anger taldeak Biluztu kaleratu zuenetik ez dut ia benetako disko kritikorik entzun. Zorionak!
Kritika beharrezkoa da. Badirudi gazteei kosta egiten zaiela sare sozialetatik desengantxatu eta kaleko giroan murgiltzea. Autokritika ere beharrezkoa da, guk ere sistema kapitalista barruan dugulako.

Musikak dagoeneko ezer gutxi alda dezake eta are gutxiago probokatu. Hitzekin bada aukerarik?
Hitzek izugarrizko garrantzia dute. Guk ezingo genuke musika instrumentalik egin. Gure armarik onena ironia da. Gizartea hain da ergela, ironia erabili eta berehala haserretzen dela; hor dago hitzen boterea.

Euskal Herriko punk eta Oi!-ak alda dezake zerbait?
Norberak bere proiektuetan bihotzez sinesten badu gauzak alda daitezke. Punkaren edo Oi-aren arazorik handiena da fotokopia gehiegi daudela, norberaren nortasuna atera beharrean. Punka gezur handi bihurtu da. Ez dakigu zer den punka, baina bai zer ez den: asteburuetan egundoko kalimotxoak edan, andre zaharrak iraindu eta gaztetxeak birrintzea. Horrela jokatzen duen jendearen ondorioz, punkak galdu egin du bere esanahia, zeukan esentzia.

Fiachras eta Bizardunaken pareko folka da salbazioa?
Gustuko dugu baina ez dugu salbaziotzat ikusten. Rock-and-rollaren salbazioa berriz hutsetik hastea izango litzateke, mito eta tontokeria larregi baitaude. Adibidez, BBK Live-n bankeroek rock-and-rolla subentzionatzen dute.
 


Azkenak
June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garraio publikoaren deskontuak mantenduko dira, oraingoz

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


Eguneraketa berriak daude