Mundu osoko pentsio funtsek metaturik dauzkaten 23 bilioi (“b” hizkiz) dolarretatik, 100.000 milioi inguru lehengaietan inbertitu dituzte. Hauetatik 15.000 milioi nekazaritzarako lurretan. Baserritar txiroei soroak eta estatuei eremu publikoak merke erosteko (lapurtzeko) operazio handiaren protagonista bilakatu dira langileen pentsio funtsak.
Ekainaren 23an Parisen G20ko herrialdeetako Nekazaritza ministroak bildu zirenean, mundu osoko erakundeek sinatutako manifestu hau aurkitu zuten mahai gainean: Lur lapurretaren kontrako Dakarreko agiria.
Parisen bildutako agintarien helburua omen zen “ados jartzea nekazal merkatuen arautzeaz eta prezioen aldakortasuna geldiarazteaz, aurrerantzean elikadura krisiak ekiditeko”. Aldiz, 2011ko udaberrian zehar Dakarreko agiria sinatu duten erakundeek gobernuei eskatzen zieten berehala mozteko mundu osoan burutzen ari den lur lapurreta. Esan gabe doa G20ko agintarien erantzunik ez zutela jaso.
Via Campesinako jendeek eta GRAIN erakunde txikiak (EHNEko buruzagi ezagunak badira tartean) Interneten daukaten gunean laburbildu dute landalurren lapurreta zertan den gaur. Milioika hektarea ari dira bereganatzen korporazio handiak eta estatu batzuk –atzerrian, alegia– elikagaiak, energia, mineralak, turismoa eta abar eskuratu edo horien prezioak kontrolatu nahian. Lapurreta bidez bertako herritarrei, laborari eta arratzaleei funtsean, bizimodua hondatzen zaie, betiko eremuetatik kanporatuta.
Gero eta gatazka eta giza eskubideen urraketa gehiago datoz lur erosketa alimaleko horiei lotuta. Mundu aberatsean ere gertatzen da, Australian dago sekulako polemika atzerriko kapitalek bertako lurrak hartu nahi dizkietelako. Bete-betean hazten ari direnetan ere bai: Argentinan, Brasilen eta beste. Baina eskandalagarriena herrialde txiroetan jazotzen da, Madagaskarren, Tanzanian, Afrika osoan...
Gaiotan berezitua dagoen Oakland Institut-eko kideek lapurretaren tamaina honela zehaztu dute: azken hiru urteotan Afrikan bakarrik 60 milioi hektarea bereganatu dituzte atzerritarrek. Hots, Frantzia adinako azalera ostu.
Erosle nagusiak zenbait estatu eta korporazio handi dira, inbertsio funts erraldoiak. Jokalari ez-ohikoagoak ere badira, ordea. John Vidal kazetariak The Guardianen azaldu berri du AEBetako unibertsitate handiek milaka hektarea eskuratu dituztela Etiopia, Tanzania, Sudan, Mozanbike, Mali eta abarretan. Dirurik ez den lekuan, lurra merke.
GRAIN erakundeak lapurreta joko ez-birtual honetako beste arizale bat aurkeztu digu ekainean: “Pentsio funtsak, lur ebasketan jokalari garrantzizkoak”. Frantsesez eta ingelesez irakur daiteke, eta laster gaztelaniaz ere ahalko da.
Pentsio funtsek 23 bilioi dolar dauzkate bildurik munduan, horietatik 100.000 milioi lehengaietan. Gero eta gehiago ari dira inbertitzen nekazaritzako lurretan.
Pentsio funtsak antolatu dira, teorian, langileen aurrezkiak zaintzeko erretretari begira. Korporazioen kontrol zentralizatutik askatutako laborantza defendatzen duten erakundeek garrantzia berezia ikusten diete funts horiei, lur lapurretari dagokionean: langileen diruz osatuta daudenez, bereziki sentikor bihurtzen ditu mugimendu sozialek eta sindikatuek antolatutako kanpainekiko.
Herrialde aberatsetan lanpostu txukun baten jabe izan eta aurrezteko gai diren herritar askok dauka diru bat ezarrita pentsio funtsetan. Zenbait lanpostutan kasik derrigortuta daude horretara, gainera. Langileen diruok, ordea, beren, sindikatuen eta Gobernuen izenean konpainia pribatuek darabiltzate.
Japonia, Norvegia, Holanda, Hego Korea eta AEBetako gobernuekin daude lotuta munduko funts handienak. Japoniako Gobernuaren pentsio funtsak berak 1,31 bilioi dolar dauzka, Norvegiakoarenak 0,47 bilioi, ABP holandarrak 0,3 biloi... eta hurrengo 17etako bakoitzak 100.000 milioi baino haboro.
2008tik hona krisiak gogor kolpatu ditu funtsok, azken urteotan erretretara heldu direnek beren sosetan nabaritu dutenez. Beren portfolioak berrantolatzen hasita, pentsio funtsek lur erosketan ikusi dute etorkizun oparoko inbertsiogunea.
Lehengai gehienak bihurtu dira, oro har, inbertsiogai irrikagarriak. Lurrak baditu ezaugarri bereziak. Planetako populazioa hazi ahala, jaki eskaria eten gabe handituko da. Lurrak merke daude bazter askotan, Australian bezala Sudanen, Uruguain, Errusian, Zanbian edo Brasilen. Epe luzera lurrok ere garestitzen joango dira, baina bitartean horietan bildutako uztek edo hazitako aziendek dirua emanen dute, oso ondo datorren tesoreria. “Zure eskuetan erabili behar bazenitu 30 urte barru langileei itzuli beharko dizkiezun diruak, zuk ere ikusiko zenioke logika alorretan inbertitzeari”, dio ulerkor GRAINek.
Mundu osoan hamar urtean 6.000 milioi dolarretik 320.000 milioira igo dira ingelesez commodity deitu lehengaietan egindako inbertsioak, esan dugunez 100.000 milioi pentsio funtsenak. Zenbait adituk dio inbertsiook %10 eta baita %20ko etekinak ere lortzen dituztela. Eta sosak sosari egiten dio dei.
Baserri lurretan inbertitzeko biltzar eta kongresuak ugaritu dira azken hiru urteotan, ia beti luxuzko hoteletan, izan Zurichen edo Singaporen, Londresen bezala New Yorken. Maiatzean azken hiri honetako Waldorf Astoria hotelean, Manhattanen, 600 inbertsore bildu zituen Global Aginvesting Conference izenekoak. Honen webgunearen eskuineko aldean ageri diren “urrezko esponsorrei” begiratu besterik ez dago sektore honen abiadaz ohartzeko. Hor bildutakoek 10.800 milioi dolar ordezkatzen zituzten, laster 18.000rainoko jauzia egiteko itxaropenarekin. Bildutakoen hirutik bat pentsio fondoak ziren.
Gaur pentsio fondoen %1-%3 dago jarrita lurretan. 2015erako %5era igoko direla kalkulatzen dute. Ehuneko txikiak dira... baina sekulako diru pilen baitako portzentaje txikiek ere kopuru handiak osatzen dituzte. Hona adibide batzuk, GRAINek emanak.
Suediako AP2 funtsak 500 milioi dolar dauzka lurretan inbertituak, Holandako APG funtsak 1.400 milioi dolar, Kaliforniako funtzionarien funtsak 1.200 milioi. Eta horrela, abar luzea. Nekazariei lurrak onean edo txarrean kentzen hasita, funts horien portzentaje kaxkar batek sekulako indarra dauka.
Ez da erraza izango joera geldiaraztea. Pentsio funtsen arduradunei nola esan uko egiteko inbertsio aukera eder bati? Baina Dakarreko agiria sinatu dutenek eragin nahi dute sindikatuen, langileen ongizateaz okupatzen diren erakundeen, erretiro kutxen administratzaileen eta agintari politikoen artean. GRAIN erakundearen hitzetan, “pentsioak non inbertitu erabakitzen ari diren arduradunak konbentzitu behar ditugu nekazaritzako lurretan eta produktu oinarrizkoetan inbertitzeari uko egin beharraz”.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]