Udalen izenak arau bihurtuta

  • 2011n Euskaltzaindiak Euskal Herriko udalen izendegia argitaratu du. Izen bereko argitalpena egin zuen 1979an. Zerrenda berrituak arau izaera du, 1979koak ez bezala. Beste garai batzuk ziren haiek, euskararen normalizazioa hasi besterik ez zen egin.
     

1979ko izendegian Billabona zuen izena argazkiko herriak, 2011koaren arabera Villabona-Amasa.
1979ko izendegian Billabona zuen izena argazkiko herriak, 2011koaren arabera Villabona-Amasa.Pedro Tapias - Baskimagen

Mikel Gorrotxategik, Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko idazkariak, eman dizkigu Euskal Herriko udalen izendegiaren inguruko argibideak. Atera berri den argitalpenaz galdetu diogu eta 1978. urtera egin dugu atzera. Diktadura bukatuta, udalek euskarazko izenak ofizialtzeari ekin zioten. 1979. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak udalen izendegiaren lehen liburua. 2011ko udalen izenen zerrendak arau izaera du, ordukoak ez bezala. Gorrotxategik esan digunez, “ez dakit orduko zerrenda, araua, gomendioa, edo zer zen. 1978ko testuinguruan kokatu behar dugu, diktadura bukatu berritan, Euskaltzaindiak zerbitzua eman nahi zien herritarrei eta udalei lagundu jakin zezaten nola egin ofizial udalaren euskarazko izena”.

Udal batzuek berehala hartu zituzten euskarazko izen ofizialak, beste batzuk patxadatsuago ibili ziren, eta beste batzuek, Mikel Gorrotxategiren hitzetan, oso patxadatsu hartu zuten kontua. Lehen kolpeko lan horrek ordea, ez du esan nahi 2011ra arte Onomastika Batzordea geldirik egon denik. 30 urte hauetan udalek eskaerak egiten jarraitu dute, alegia, euren udalaren euskarazko izenaz zalantzak izan dituztenean, EUDELekin izan duten hitzarmenari esker, Euskaltzaindiara jo dute. Euskaltzaindiak eskaera aztertu eta iritzia ematen die. Udalak onar dezake akademiaren proposamena edo ez. Sarri gertatzen dena da udalak berak informazio gehiago eskatzea, hau da, Euskaltzaindiari herri horren izenaren jatorria aztertzen segitzeko eskatzea, erabaki definitiboa hartu aurretik. Euskal Autonomia Erkidegoko herri askok mota horretako eskaerak egin ditu urte hauetan zehar. Nafarroaren kasuan, hizkuntz eremuen banaketa zela-eta, Nafarroako Gobernuak berak eskatu zion Euskaltzaindiari udal guztien euskarazko izenak berraztertzea. Gorrotxategik dioen moduan, 30 urte hauetan izendegia bizirik egon da.

Akademiak zeren arabera aldatzen-moldatzen ditu udal izenak? Euskal idazleek nola idatzi duten, jendeak nola ahoskatzen duen eta dokumentuetan zer agertzen den ikusita, euskarazko idazkera zuzen eta tradizionala izatea da beharrezko baldintza. Beste kontu bat da, ondo idatziak izan arren, adibidez, bi izenen artean bat aukeratu behar denean, alegia, Arrasate ala Mondragoe erabili. Bada, horrelakoetan Euskaltzaindiak herritarren artean izen bakoitzak zenbaterainoko arrakasta duen begiratzen du.

Azkoien ez eta Villabuena bai?

Izendegia berrituta argitaratu da, besteak beste, 1979koa zaharkituta geratu delako. Adibidez, urteetan idazkerari dagozkion erabaki asko hartu dira, eta arau horiek indarrean jarri dira 2011ko udalen izenetan. Aldaketa txikiak dira horiek herritarraren bistarako. Gorrotxategiri galdetu diogu ea berarentzat zein izan diren aldaketarik handienak. Deigarrienetakoa Artaxoa izenarena izan omen da, lehen Artaxona zena. Ez ditu ordea, neologismoak ahaztu. Bere garaian asmatutako herri izen batzuk baztertu egin dira, hala nola, Kapanaga, Uriona (geroxeago aipatuko dugun Villabuena), Erripazuloaga... Dena den, asmatutako izenak ez dira sistematikoki alboratu eta horren adibide da Azkoien izena. XIX. mende amaieran egindako itzulpena da, baina erabat sustraitua eta onartua. Gorrotxategik gogorarazi du nola hainbat jende kexu den asmatutako euskarazko izenak erabiltzen direlako, eta segidan gaztelaniarekin gauza bera nola gertatzen den azaldu digu. Arabako Errioxan, Villaescuernako herri agintariek gobernadore zibilari eskatu zioten izena aldatzeko, alboko herrikoek izen horregatik adarra jotzen zietelako. Bada, herriari izena aldatu zioten eta orain Villabuena da. Beste adibide bat, hau Madrilgoa: Chozas de la Sierra herria. Nonbait herri horretakoa zen apezpiku bat eta ez zen oso dotorea apezpikua “Mendilerroko txaboletan” jaio zela esatea. Beraz, 1960an Soto del Real izena jarri zioten. Gaztelaniazko bi adibide horietan inork ez omen du eskatu jatorrizko izena errekuperatzea.
 


Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude