Iraultzaren alderdi pentsatua

  • ELFO NEGRO ::Vitesse

    DDT/In My Heart Empire

    iraupena ::34´19´´

    prezioa ::10€

Elfo Negro - Vitesse
Elfo Negro - Vitesse
Bilboko taldeak ibilbide luzea egin du Elfo Negro izenpean, baina elkarrizketa hau egiterakoan jakinarazi didate disko honen izenburua izango dela hain justu beraien deitura berria: Vitesse. Hardcorearen koordenadatan mugitu izan da boskotea eta aspaldian Euskal Herrian hain presentzia urria duen estilo honi bizitasun handia eman diote, tarteka El Corazón del Sapo gogora ekarriz, ahots melodikoz kanta indartsuak eginez. Biniloan –CDa oparituta- kaleratu berri duten disko honetan, baina, erraz antzematen da taldea aldatze prozesuan dagoela. Hala, orain nahiago dute stonerretik asko duen punk-rock ilun eta indartsua egitea; eta emaitza, orain ere, borobila da. Hitzei dagokionez, iraultza, aldaketa eta errebeldia kontzeptuei buelta ematen diete. Punkak ez al du, bada, pentsamendua eragiten?
Elfo Negro
M15ari esker jende askok, alderdirik eta sindikaturik gabe, ekintza zuzena ezagutu du

“Ekintza bukatzen da kamiseten josturen parera”. Iraultza telebistaz emango zutela hainbestetan esan digute, erosteko zain gaudela?
Erosoena supermerkatuan saltzea litzateke, baina horrek esan nahiko luke kapitalismoak iraultza bereganatu eta garaile bilakatu dela. Hala ere, kapitalismoak erakutsi du errebeldea dena bereganatzeko gaitasuna duela. Horra hor punka, esaterako. Hortaz, Che Guevara edo beste edozein gudariren kamisetak janzteak ez du ezertarako balio, atzean jokaera koherentea ez badago.

M15a ere kontsumo-gai bilakatuko dela uste duzue?
Pasa gara indarrean dagoen legaltasunaren barruko mugimendu erreformatzaile izatetik kalea berrartzera, eta hori oso interesgarria da: adibidez, etxeak hustea saihestea. Gainera, jende askok, alderdirik eta sindikaturik gabe, lehenengoz asanblearismoa, ekintza zuzena eta elkartasuna ezagutu ditu.

Vitesse esamoldeak garrantzi handia du zuentzat…
Bai. Vitessek Elfo Negro izena ordezkatuko du. Kanta berak interpretatuko ditugu, energia eta intentsitate berarekin, baina beste izerdi mota batekin. “Vitesse” ideologia, abiaduraren eta azelerazioaren ideologia, leku guztietan aurki dezakegu; teknikaren garapenari eusten dion argudioa da. Abiadura horrek gure herrietako berezko kultura eta historia ezabatzen ditu, gure idiosinkrasia alegia. Horretan guztian pentsatzeko metafora da Vitesse.

Zuen kantuek Fer Apoak El Corazón del Sapo eta Kuraia taldeetan abesteko erak gogora ekartzen dizkit. Zer eman dizuete talde horiek?
Ahots melodiak oso gustuko ditugu eta Apoaren taldeetan asko zaindu izan dituzte. Gainera, gaztelaniaz abestutako hardcore-punkean ezohikoa da. Aipatutako taldeek erakutsi digute euskaraz zein gazteleraz kanta handiak egin daitezkeela; eta El Corazón del Sapok, bereziki, erakutsi zigun abesten duzun horrekin koherentea izatearen beharra.


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude